Barkamena existituko ez balitz bezala
Mariana Travacio
Erein, 2024
---------------------------------------------------
Izenburuak autolaguntza liburu batena eman lezakeen arren Ereinek narratiba sailean argitaratu duen western itxurako testua da honako hau. Fernando Reyren itzulpen bikainean Mariana Travacioren lana lehen aldiz irakur dezakegu euskaraz.
Han, bizi ginen tokian, iparrak jotzen zuen beti. Horrela hasten da jakinguraz eta liluraz eskutik eramango gaituen testu hau. Gorrotoz eta mendekuz jokatzeak dituen ondorioen inguruan ari zaigu nobela, baina gorroto eta mendeku logikaren barruan dauden bizimodu baten bitartez kontatua. Alegia, inongo moraltasunik ezarri nahi izan gabe. Gizonak dira protagonista, baina emakumeek mundu horretan egiten dituzten ekarpenak sotilki baina kontatu egiten dizkigu.
Modu bikainean erabili du autoreak narratzailearen ahotsa. Lehenengo pertsona pluralarekin hasten bada ere (gu), sarri egin du lehenengo pertsona singularrera salto eta Manoelen ahotsa eman digu. Modu horretan gorrotoz eta mendekuz jokatzen duten horien barne gatazkak (errua, antsia, ezinegona eta zalantza besteak beste) ere erakutsita.
Lopretetarrekin gertatutako hainbat kontu kontatzeko hirugarren pertsona ere erabiltzen du ahozkotasunetik gertuago dagoen erregistro batean. Istorioa entzuten ari direnak sentituko duten kuriositate bera pizten du irakurlearengan.
Egiturari erreparatzen badiogu konturatuko gara liburuak dituen 139 orrialdeak 62 kapitulu motzetan daudela banatuta. Eta, kapitulu batzuk orrialde erdi bakarrik hartuko dutela, zuritasun asko utzita irakurketan zehar (jakingo ez ditugun gauza guztien seinale izan daitezkeenak). Estilo aldetik, ekintza gogor baina gutxi batzuen kontakizunak nahasten dira deskribatzaileak diren atalekin. Pausatuak dira atal horiek: ederrak, paisaiaren handitasuna erakusten dutenak, zaldien trostak sortzen duen hautsa gure sudurretaraino sartzeko kapazak (zaldiak hautsa harrotzen zetozen zerumugan ikusi genituenetik). Sakonak eta limurtzaileak, zentzumen guztiak aktibatuko dizkiguten deskribapenak dira.
Egitura eta estiloa kontuan hartuta berezia iruditu zaidan efektua sortzen du: azkar irakurtzen da, arina da eta bizi-bizia. Baina, aldi berean, liburuko barne denbora geldi eta mantso doanaren sentsazioa dugu. Gorrotoak poliki-poliki hartzen du pertsonaien barrena. Eta, beraiek gertatutakoa ahazten ez duten arren, nik liburu hasiera berriz irakurri behar izan dut iskanbila guztia zerk piztu zuen gogoratzeko. Giza kondizioa dakarkigu gogora: maitasuna behar eta gorrotoz jokatzen duen espezie autodestruktiboa.
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024
----------------------------------------------------
Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]
Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022
--------------------------------------------
Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]
Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024
-------------------------------------------
Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]
DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024
----------------------------------------------
Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024
---------------------------------------------
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]
PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024
--------------------------------------------------
Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]
Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024
----------------------------------------------
Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]
Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024
----------------------------------------------------
Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]
Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024
---------------------------------------------
Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]
Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020
-------------------------------------------------------
Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024
------------------------------------------------
Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]
PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022
-----------------------------------------------
Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]
Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022
--------------------------------------------------
Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]
Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022
------------------------------------------------
Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]