Hezkuntza sailburuari gutun irekia (eta II)

DOM CAMPISTRON

Andere agurgarria:

Zer moduz uda? Ondo espero dut. Oraingo honetan, harira joango naiz, zure baimenarekin.

Dakizunez, merkatu ultra-liberalenen berezko lehia-logikan sartuta, ikastetxeek era guztietako "proiektuak" abiarazi behar dituzte. Jakin behar duzu horietako askok ez dutela laguntzen aldarrikatutako helburuak lortzen (bizikidetza, berdintasuna…), berniz kosmetiko huts bihurtuta. Helburuok lortuko lirateke askoz errazago gure lan-baldintzak benetan hobetuko balira.

Egoera kaskar askok okerrera egin dute azken urteotan, adibidez:

- Ikasturteko edozein unetan, erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bat (edo bat ere ez) hitz egiten ez duten ikasleak iristen zaizkigu eta oso laguntza gutxirekin (ordu-kopuruei eta langileei dagokienez) sartu behar ditugu ikasgelan. Ikasle horien hezkuntzarako eskubidea urratzen da, ez ikastetxearen erruz (ahal duen guztia egiten baitu), baizik eta Hezkuntza Sailak behar beste baliabide jartzen ez duelako.

- Premia bereziak dituzten ikasleen kopurua. Ikasle horiek egokitzapenak behar dituzte, hots, materialak, edukiak, prozedurak eta abar ikasle bakoitzaren premia zehatzetara egokitzen dituzten elaborazio espezifikoak. Horrelako egokitzapenek irakasleari askotan eskatzen diote ez daukan prestakuntza, eta material ugari arretaz irakurtzea, non argibideak eta aholku orokorrak ematen diren nola jokatu jakiteko; familiarekin eta ikastetxeko orientatzailearekin ad hoc bilerak egitea; ikaslea psikologora badoa, horrekin harremanetan ipintzea, eta abar.

Ikasle etorri berrien hezkuntzarako eskubidea urratzen da, ez ikastetxearen erruz, baizik eta Hezkuntza Sailak behar beste baliabide jartzen ez duelako

- Protokolo jakinak behar dituzten ikasleak (suizidio- edo jazarpen-arriskuagatik, adibidez). Protokolo horiek ezartzea bateraezina izan daiteke beste ataza saihestezinekin, kopurua nabarmen handitu delako.

- Ikasleen elikagai-intolerantziak eta -alergiak. Arazoren bat suertatuz gero, jarduketa zehatzak eta berehalakoak jarri behar ditu abian irakasleak ikasgelan edo zaintzan dagoela. Baina baliteke uneoro kontrolpean egon behar diren ikasleei arreta ematen egotea (aurreko puntuan aipatuak), behin baino gehiagotan gertatu izan denez.

- Disrupzioak, bizikidetza-gatazkak, errespetu faltak eta erasoak. Gaia oso larria da, gure lanetik haratago doa eta berezko hausnarketa sakona beharko luke. Zer esanik ez, lan-gainkarga, frustrazioa eta estresa sortzen dituen beste iturri bat da guretzat. Hori konpontzeko derrigorrezkoa da ikastetxeetan langile espezializatu gehiago ipintzea eta, beste behin ere, irakasleon zama arintzea.

Horrez gain, egungo gizarte-inguruabarrek nerabeak eta gazteak infantilizatzeko eta gehiegi babesteko joera dakarte. Ikasleek askotan lan egiteko ohitura finkaturik ez edukitzeak (batzuetan patologia psikologikoa eragin dezakete, baina gurasoen eta irakasleen autoritatearen gainbeheraren ondorio dena, besteak beste) eskatzen du irakasleen eta familien arteko harremanek maiztasun gutxienekoa izatea. Kalitatezko denbora eta espazioak behar ditugu erantzun egokia eta koordinatua emateko.

Horren guztiaren ondorioz, burntout sindromea gero eta ohikoagoa da gure artean. Hezkuntza-administrazioaren tratu-txarrek –telefonoa hartu ere egiten ez diguna ("bunkerizazioa" esaten zaion fenomenoa)– amaiera bikaina ipintzen diote gure atazari, eta atsekabe eta sufrimendu handia eransten dizkigute. Baldintza horietan, ezinegon fisikoa, psikikoa eta emozionala ez dira harritzekoak, eta ezinbestean gure lanaren kalitatea okertzea eragingo dute.

Bukatu behar dut. Ea ikasturte honetan hasten garen arazoak konpontzen, auzolana ikurpean.

Horrela izango delakoan, jaso nire agurrik beroena.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


2025-01-29 | Cira Crespo
Ez esan kolonizazioa

Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


Teknologia
Bizitza sistemak

Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]


2025-01-22 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Erosoa

Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]


Eguneraketa berriak daude