Harrera bizkorreko gelak etorri berrientzat

PAULA ESTÉVEZ

Eroriko askoren artean badira lorpenak ere. 35 urte inguruko ama gazte batek galdetzen zidan aurreko batean nola arraio lortzen zuten beraien eskolan etxean euskara jaso ez zuten ikaskideek etxetik euskaldunak ziren neska-mutikoek bezain ongi ikastea eta hitz egitea euskaraz. Eskolan haur asko zeuden etxe ez euskaldunetakoak, ez ziren ama-hizkuntzaren arabera taldekatzen, eskola herri eta inguru erdaldundu batean zegoen kokatua, eskolaz kanpoko jarduera askok herrian gaztelaniaz funtzionatzen zuten… Zer pentsatua eman zidan galderak, eta orduko arrakasta haren gakoez jardun genuen. Gelako ikasle kopurua ote zen, taldekatzeko sistema, gurasoen konpromisoa, irakasleen militantzia, erabiltzen zen pedagogia, komunitate haren indarra…Denetik izango zuen pixka bat, baina egia da lortzen zuela haur eta gazte haiek euskalduntzea.

Gaur nekez ari da inguru ez oso euskalduneko eskola bat haurrak euskalduntzen, eta ez da erraza arrakasta ezaren gakoak aletzea. Denetik izango da pixka bat, baina egia dena da ez duela lortzen. Iniziatiba bai publiko eta bai borondatezko batzuk ezagutu ditut azken urteotan han-hemenka, haurren euskarazko gaitasuna hobetzen laguntzeko. Gehienak, edo denak, familia etorri berrietako haur eta gazteei zuzenduak eta denak eskola orduz kanpo eskainiak. Ekimen horiekiko errespetuz eta miresmenez (ezagutzen baititut herrira uda partean etorritako haurrei beren etxe partikularretan eskolak ematen dizkieten militanteak ere), bospasei ordu eskolan ematen dituzten haurrei beste ordubete edo dena delako esfortzua eskatzea ez dakit egokiena ote den.

Kataluniako programa nerabe etorri berriei eskaini zaie, katalanaren ezagutza gutxienekoa eskolan hasi aurretik lortu dezaten

Errefortzu horien harira interesgarria iruditu zait Katalunian egin duten esperientzia bat. Programa pilotu bat izan da, pasa den ikasturte honetan Bartzelonako zortzi ikastetxe publikotan martxan jarri dutena. Ekainaren hondarrean ekimenaren ebaluazioa egiten zuen artikulua irakurri nuen prentsan. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak dira denak, eta programa nerabe etorri berriei eskaini zaie, katalanaren ezagutza gutxienekoa eskolan hasi aurretik lortu dezaten. Sei hilabeteko programa izan da, irailetik otsailera bitartekoa, eta bertan katalana modu intentsiboan irakatsi zaie, baina ez sintaxia eta gramatika, baizik eta nagusiki landu dutena da ulermena, ahozkoa eta idatzizkoa, eta mintzamena. Horrez gain, Kataluniako kultura eta ohituren ezagutza ere jorratu dute  eta, hizkuntzaren irakaskuntzan espezializatutako tutoreez gain, izan dituzte migrazio prozesuetako dolu eta egoera zailetan adituak diren laguntzaileak ere. “Aules d'acollida accelerada” (Harrera bizkorreko gelak) izeneko iniziatiba hori ongi baloratu omen dute, oro har, bai ikasleek beraiek baita tutoreek ere, eta hastera doan ikasturtean esperientzia ikastetxe guztietara zabaltzeko asmoa adierazi du Hezkuntza departamentuak. Kontrako iritziak ere badira: harrera gelak integrazioa kaltetzen duela diote hainbat soziologok, eta hobesten dutena da errefortzu intentsiboa ohiko gelan bertan ematea.

Gurera etorrita, gogorra da 11-12 urtetik aurrerako adinean iristen diren ikasleak bat-batean euskarazko ereduko eskola batean sartzea, ikasketak normaltasun batez jarraitu ahal izatea eta ikastaldean integratzea. Eta ezintasun hori askotan konpontzen da etorri berria A ereduko eskola batera bidalita, euskaraz ikasteko eskubidea urratuta eta hura euskalduntzeko aukera galduta.
Planteamendu desberdinak esperimentatu beharko dira gako berriak bilatzeko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Trump, berriro

Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eskuak

Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]


Urte berri goiza

Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]


Primaderako liliak

“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Txikitasunean handi… handitasunean txiki?

2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.

Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]


Eguneraketa berriak daude