argia.eus
INPRIMATU
Erromatar kartzela Korinton
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2024ko irailaren 04a

Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu  aztarnategietan.

Berriki, ordea,  Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424. urte inguruan datatu du eraikina, greziar hiria erromatarren esku zegoen garaian eta populazioa kristautua zegoenean.

1901eko indusketetan jasotako erregistroak erabili ditu kartzela kokatzeko, baina presoek utzitako idazkunak egiaztatu dute aurkikuntza: "Legerik gabeko toki honetan sufritzen dutenen patua gailendu dadila"; "Jainkoa, emaiozu negua hemen pasarazi zigun Marinosi hark guri emandako zigorra"...