argia.eus
INPRIMATU
Naumakia ezinezkoa
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2024ko abuztuaren 28a

Udazkenean estreinatuko den Gladiator II filmaren trailerra ikusgai dago eta  hiru minutu eskaseko aurrerapenean dagoeneko akats edo lizentzia historiko bat agerian geratu da.

Ridley Scotten filman naumakia edo itsas gudu bat  egingo da Koliseoan. Ikuskizun garestia guztira hirutan egin zen Erromako anfiteatroan, baina filma kokatua dagoen garaian (K.o. 161-169) ezinezkoa zen joko zelaia urez betetzea, hamarkada batzuk lehenago Domizianok (K.o. 91-96) Koliseoan egokitzapen lan batzuk agindu zituelako.

Enperadoreak lurpeko galeria sare bat eraikiarazi zuen, hainbat puntutan zuzenean hondarrarekin lotuta zegoena. Handik aurrera ezingo zuten bertan naumakiarik egin.