Denok dakigu askatasuna kontzeptu zaila dela, ertz askotarikoa, hitzez definitzen zaila. Maiz mugagabetasunarekin definitu ohi dugu, baldintzamendurik gabe erabaki ahal izatearekin, ondoriorik ez edukitzearekin, edota ekintzen ardurarik hartu behar ez izatearekin. Baina ez denez existitzen mugarik gabeko ezer, elkar baldintzatzen ez duen harremanik, ondoriorik ez dakarren ekintzarik, edo ekintzen ardurarik gabeko ongizate jendarterik, libertatea zer da, ezinezko zerbait? Eta hala izanda, beste norbaitek beharko gaituela gidatu eta bideratu? Ondorio arriskutsua.
Heziketa libreaz aritu beharrak gai honen inguruko hausnarketa luzea eginarazi dit, zehaztu egin behar delako non ote dagoen modu askean edo ez askean haztearen arteko benetako ezberdintasuna, gakoa. Erantzunen xerka, eta filosofia, psikologia, politika eta soziologiari "galdetuta", hauxe da askatasunaz orain nire buruan egiten dudan irudia: askatasuna, izan ahal izatea da.
Horrela planteatzeak begirada beste toki batean jartzeko bederen balio duela uste dut, "mugak bai, mugak ez", "ondorioak bai, ondorioak ez" ohiko galderetatik at, izateko ume batek behar duen hori elikatzeko ahaleginean jartzeko indarra.
Haur batek jolas librea behar duela jakin, adibidez, eta horretarako nahikoa denbora, espazioa eta modua ote dituen galdetzea geure buruari. Nahiz eta ezin izango duen, jakina, edozein unetan edo edozein espaziotan jolastu, ez edozein modutan, bederen. Behar duena ematen diogu, baina muga (hots, forma) bat emanda. Adibidez.
Ez zait gustatzen askatasunari ematen zaion zentzu utopikoegia, eta izaera errealagoa eta utilitarioagoa eman nahian-edo, askatasunaren tresnaren ideia asmatu nuen garai batean, ikastaroetara zetorkidan jendeari opari emateko, egoki erabiltzen ikasiz gero beti poltsikoan eraman beharreko ezinbesteko gailu gisa.
Ondorioena beste mundu bat da; zenbateraino erabiltzen dugun zigorraren eufemismo gisa
Tresnak bi kable ditu. Bata geure buruarekin konektatu behar dugu, zer nahi-behar-desio dugun jakiteko, eta bestea kanpoaldearekin, errealitate konkretu hori nolakoa den ezagutzeko. Askatasunaren formula litzateke, nahi edo behar dugun hori egitea, errealitate konkretu batek duen formaren eta dituen mugen barruan, egiten dugunak ekarriko digun ondorioaren jakitun, eragin dezakegun kaltearen arduradun bezala, erreparazioa egiteko prest.
Errealitatearen mugak onartu daitezke, errealitate horrek daukan forma edo izaeraren zentzuan, eta nire nahia horri egokitu. Baina errealitatea moldatu ere egin daiteke, nik behar dudan hori egingarria izan dadin. Gero, noski, gainditu eta apurtu beharreko mugak daude, pertsonon beharren kontrakoak direlako, besterik gabe. Bai, iraultzaz ari naiz, eta eskubideen defentsa zilegiaz. Errealitatearekiko kableak zapalkuntzak antzemateko ere balio behar baitu, eta kasu horretan psikologikoki behintzat emantzipatzeko balio du askatasunak. Badakit zapalduta nagoela, eta badakit nor edo zer den horrela naukana.
Ondorioena beste mundu bat da; zenbateraino erabiltzen dugun zigorraren eufemismo gisa, zenbat mendeku gose, biolentzia, eta gehiegizko moralaren eragin dagoen ustez ondorio gisa aurkezten dugunaren atzean. Zerbaiten ondorioa, ekintza batek ekartzen digun ondorioaren bitartez ikasten duguna baizik ez da. Gehi –adina kontuan hartuta– inguruan sortutako kaltea konpontzen saiatzea.
Oso gai konplexua da, badakit, baina badago beti gogoratu beharreko printzipioa: askatasuna norberarena da. Zeren eta beste norbaitek eman behar baldin badizu, lehenago kendu dizun seinale da. Gugan dago, poltsikoan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]
Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]
Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]
“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]
Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]
Gerra Urte, Gezur Urte!
Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.
Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]
Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.
Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]
Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]