Punka. Punka bueltan da, edo hobe esanda, ez da inoiz joan. Lekitxotik (eta ez Lekeitiotik) datoz Zikinekoak, Mendeku Diskak-ekin argitaratu berri duten Bala Galdua Zure Buru Galduan elegantearekin.
“Eixu Zeuk” filosofia. Hori da oinarria eta helburua. “Hartu aurrea, ipini gogua ta maitasuna”. Ez dago besterik. Autogestioak, garai batean, beste aukerarik ez zuenarentzat alternatiba zirudien. Disketxe batek ez bazuen zure lana argitaratzen, zeurea egiten zenuen. Egun, Euskal Herriko disketxeen ekoizpena hutsaren urrena da, eta erdi manager, eta erdi disketxe formula da gailentzen dena. Kopien erdia ordaindu, eta kontzertuen %20 jaso. Erdipurdiko tratua.
Horregatik, kalkuluez haratago, oinarrizko filosofia bat da Eixu Zuk Zeuk edo DIY. Eta autolaguntza liburuetatik haratago, garapen pertsonalaren ideologia neoliberaletik urrun, erdigunean ez dago norbanakoa, kolektiboa baizik. Eixue Zeuok da kontsigna. Elkartu, partekatu, saretu, irabazi.
Zikin da Euskal Herriko lurrazpiko eszenako talde maitatuenetako bat. Euskal Herriko eta Europako aretoetako zurrunbilo eta lurrikara. Zuzeneko azkarrak dira, eta indarra banatzen dute hor. Baina jotzen ez duten gauetan ere hor topatuko dituzu taldekideak. Horrek josten du sarea. Zenbat musikari dauden, soilik haien kontzertuetan topatu ditzakezunak!
Diskoa mundiala da. Zementua Armosetan lehen lanak sei abesti zituen eta 9 minutu eta 19 segundo. Bala Galdua Zure Buru Galduan-ek, berriz, zortzi kanta eta 15 minutu eta 14 segundo. Ona eta laburra, bi aldiz ona, esaten da gazteleraz. Eta bestela esanda ere, adiskide onekin, orduak labur. Azkarra da ez duelako ezer errepikatzen, eta horrela, badirudi, nahigabe ere, mezu zaharra errepikatzen dela: ez dago etorkizunik, orain da unea!
Lohija kantan ateratzen da argi pixka bat gehiago rockandrolleo eta akordeen koloreekin –tatxerismoaz hitz egin daiteke agian?–. Baina disko osoan ez da ildoa galtzen: kantu azkarrak, zuzenak, biziak eta, batez ere, azkarrak, zuzenak eta biziak.
Punk berria etiketa erabiltzea? Tira, batetik, etiketak prentsarako eta jaialdietarako markoak dira batez ere, beraz eztabaida ez da interesgarriegia. Bestetik, berria erabiltzeak dirudi orain arte ez dela horrelakorik egin eta halako puntx gehigarri bat eman nahi zaiola. Bestela zer, ez al da punkik egin orain arte? "Gusurre", Lekitxon esango zuten legez.
Baina Punka etiketari gehitzea punk-hardcore, post-punk edo punk-zerbait horrek adierazten du intuizio bat: hau ez dagoela garaiz kanpo, ez dela revival, ez dela, zaharra.
Artze zaharrak zioen eran, tradizioa da zaharrik zaharrena berri egitea. Punkaren tradizioa bizi delako da punk berria. Punka beti izango delako berria, sistemak ezin duelako bere egin. Eztiz eta posez margotu daiteke erritmo bat. Baina lurrazpiak badaki nor den nor. Eta kontzesiorik egin gabe bizi da: “Zapalduen anai-arrebak gara, berdin jaku nondik datozen”.
Laberintuak
Maniaks
Autoekoizpena, 2024
------------------------------------------
Ohikoa da gaztaroaren borborrean musika taldeak sortzea, eta non eta Arrasaten are gehiago. Baina talde bat sasoian eusteak esfortzu eta konpromiso handia eskatzen du, eta tira egin ezean... [+]
Ezpatei Disdira!
Tatxers
Humo Internacional, 2024
-----------------------------------------
Pop melodia itsaskorren gerrillariak. Vietcong txikiak nola, bata bestearen atzetik, tranpekin edo tranparik gabe berriz harrapatzen gaituzte Tatxersekoek. Himnogintzaren maisuak,... [+]
El país de las maravillas
Kinky boys
Autoekoizpena, 2024
---------------------------------------------
Izenaren adieratik gutxi dauka, gaur egun, Bilbon sortutako hirukoteak. Are gehiago, partaideen ibilbideak joan dira garatzen eta aldatzen. Marga Alday ezaguna... [+]
Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida
Chill Mafia
2024
---------------------------------------------------
Chill Mafiak inauguratu zuen aroak lurperatu du Chill Mafia. Denak ez duela zertan betirako iraun, hori argi baino argiago dugu. Eta hobe dela orain,... [+]
Errautsetatik loratzen
Añube
Autoekoizpena, 2024
-------------------------------------------------
Aspaldian sarri pentsatzen dut Debagoienan gazteek ia soilik musika urbanoa edo oi! musika, bata edo bestea, entzuten dutela; hortik kanpo apenas dagoela jende... [+]
Tuka esaten da
Tu-K
Autoekoizpena, 2024
----------------------------------------------
Musika elektronikoa Euskal Herrira iritsi da!” irakur daiteke, azken urteotan, hango eta hemengo titularretan. Kazetariek entrega datak dituzte pentsatzeko ordua iritsi aurretik,... [+]
ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.
Every action has reaction
BLACK BACON
Artza Records / American Leather Records
----------------------------------------------------------
Badira 25 urtetik gora Kataluniako jatorria daukan eta HHH hardcore talde aitzindariaren sortzaile Alex Montiel Euskal Herrira... [+]
Lau elementuren arteko baturak ez du beti lau ematen; gehienetan hori baino gehiago. Eta zer esanik ez, hainbat proiektutan ibili eta auskalo nola eta zergatik elkartu ziren hauek: Atxe, Led Infierno, Osoron eta Txerra. Aurrekariengatik uste genuen punka egingo zutela, baina... [+]
Ezin da talde baten irakurketa egin bere taldekideen iragana kontuan hartu gabe; eta kasu honetan, are zailagoa da ariketa. Tatxerseko kide bat dago eta Tatxers taldea dakar gogora Borlak. Ekidin ezina da aurreko taldean pentsatzea, baina motz geratuko gara, chorusdun gitarra... [+]
Debagoienan izan den hardcore talde bakarrenetarikoa da Fly Shit. Asmo handirik gabe eta egiten dutenean erabat sinistuta; presak estutu gabeko, eta era berean, etenik gabeko ibilbide sendoa daukate bizkarrean. Are gehiago, ez dute inoiz kontzertu txarrik eman, ezta soberako... [+]
Oñati herri berezia da zentzu askotan, eta zer esanik ez, inguruko herrietakoen begiradapean, a ze betaurreko janzten ditugun! Ezaugarri asko dituzte herriak eta herritarrek berezkoak, eta gazte asanbladaren inguruko mugimendua ere halakoa da, iraganean zein Antixena... [+]
Zenbat gauza pasatzen zaizkigun oharkabean. Nitxoetan mugituta ere, nitxo bakoitza handiegia ez ote da dagoeneko? Tolosatik dator Alai artistaren EP hau, breakbeat, jungle, UK garage eta house estiloko elektronika perfekzionista, zapore afrokaribearrarekin lurrindua.
Eta... [+]
Gaztetxotan Eskorbutin itxura hartzen nion arren, Aramaion jaiotako Antton Carreterok beti izan du begirada luzeagoa: punka bai, jakina, eta kinya bada hobe, baina beste estilo askori erreparatzen die aurreiritziei paso eginda; canallagoei, sentikorragoei… Horiek guztiek... [+]
Madrilgo queer mugimenduan kokatzen nuen taldea, eta orain gutxi bere esentzian –zuzenekoan– ezagutzeko aukera izan nuen. Orduan jakin nuen Argentinan jaio baina gaztetan Madrilera joandako Belenek (ahotsa eta gitarra) sortu zuela taldea, eta Mariarekin (bateria eta... [+]