argia.eus
INPRIMATU
Bilbaoko ehiztari-biltzailea
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2024ko uztailaren 24a
INAH

Mexikoko Coahuila basamortuan, Bilbaoko dunak izeneko parajean, giza eskeleto baten arrastoak topatu dituzte. Arkeologoek aztertu ondoren, ondorioztatu dute 950-1250 urte artekoak direla eta Candelariako kulturarekin lotuta daudela.

Aurkikuntza berri pozgarria izan da arkeologoentzat duela milurte inguru basamortuan bizi ziren komunitateei buruzko informazioa dakarrelako.

Dena den, aurkikuntza egiteko moduak kezka ere eragin du, turistek eman baitzuten hezurren berri. Turisten trafikoa geroz eta handiagoa da Bilbaoko dunetan eta 4x4 ibilgailuen gurpilak eragiten ari diren higaduraren ondorioz geratu da eskeletoa agerian.