Leonard Peltierren ihes ukatua

Leonard Peltier 1976ko abenduan, Oakalla espetxean (Kanada), AEBetara eramango zuen helikopteroa hartzeko bidean.
Bettmann Archive

Lompoc (Kalifornia, AEB), 1979ko uztailaren 20a. Leonard Peltier ekintzaile indigenak eta beste bi presok espetxe federaletik ihes egin zuten. Iheskideetako bat kartzelaren kanpoaldean bertan tirokatuta hil zuten; bestea ordu eta erdi geroago atzeman zuten handik milia batera. Peltier, aldiz, hiru egun geroago atxilotu zuten Santa Marian (Kalifornia), nekazari batek zapatak, diru-zorroa, autoa eta janaria lapurtu zizkiola salatu ondoren. Beste zazpi urteko zigorra erantsi zieten Peltierrek aurrez zituen bi biziarteko kartzela zigorrei.

Peltier anishinaabe lakota jatorrikoa da eta Amerikako Indiar Mugimenduko militantea zen. Bi kartzela zigorrak 1975ean Pine Ridge erreserban FBIko bi agente hiltzeagatik ezarri zizkioten. Hego Dakotako siouxen lurralde sakratu haietan uranioa eta ikatza aurkitu zituzten hilabete batzuk lehenago. Lehengai horiek ustiatzeko ahaleginean, lakota herriko kideak jazarri zituzten eta 250 indigenatik gora hil zituzten, baina ia 50 urte geroago kasu bat bera ere ez da ikertu. 1975eko ekainaren 27ko tiroketa haren ondoren, ordea, berehala (eta presiopean) bildu zituzten Peltierren aurkako testigantza faltsuak.

Leonard Peltierrek 79 urte ditu eta gaixorik dago. AEBetako preso politikorik zaharrena da, kartzelan denbora gehien daramana: ia 48 urte

Gerora jakin zen FBIk disidentziaren aurkako Cointelpro kontrainteligentzia programa erabili zuela bere aurka. Cointelpro programa “Estatu Batuetako Alderdi Komunistaren jarduna eteteko” sortu zen berez, baina beste talde batzuk ere jomuga izan zituen: Ku Klux Klan, Langileen Alderdi Sozialista eta Pantera Beltzak, besteak beste. Leonard Peltier eta Pine Ridgeko Indiar Mugimenduko beste kide batzuk ere begiz jota zeuzkaten FBIko bi agenteen hilketa baino lehen.

Peltierren errugabetasuna zalantza izpirik gabe frogatzen duten 10.000 folio baino gehiago daude, baina klasifikatuta jarraitzen dute. Hamarkada hauetan haren askatasuna eskatu duten erakunde eta pertsonen zerrenda luzea da: Amnistia Internazionala, NBE, Europako, Belgikako eta Italiako parlamentuak, Nelson Mandela, Desmond Tutu, Rigoberta Menchu… 1980an Apelazio Epaitegiak aitortu zuen Peltierren aurkako txostenean “FBIko agenteen jarrera desegokien frogak” daudela, eta Fiskaltzak ere onartu zuen froga zuzenik ez zegoela Peltierrek bi agenteen hilketan parte hartu izanaz. Baina baldintzapeko askatasuna aztertzeaz arduratzen den batzordeak Peltierren aldeko eskaerak atzera bota izan ditu beti “hilketengatik erantzukizun kriminala onartzen ez duelako”.

Leonard Peltierrek 79 urte ditu eta gaixorik dago. AEBetako preso politikorik zaharrena da, kartzelan denbora gehien daramana: ia 48 urte. Hil honen hasieran, ihes egiten saiatu zenetik 45 urte betetzear zirela, Peltierren kasua berriro epaitegietara joan da, eta baldintzapeko askatasuna ukatu diote enegarren aldiz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Herbehereetatik etxera

2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea  itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]


Grezia, mende erdia monarkiarik gabe

Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.

Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Jack Danielen izena, Nathan Greenen izana

Tennessee (AEB), 1820. Nathan Green esklaboa jaio zen, Uncle Nearest edo Osaba Nearest ezizenez ezaguna. Ez dakigu zehazki zein egunetan jaio zen eta, oro har, hari buruzko oso datu gutxi dauzkagu 1863. urtea arte, orduan lortu baitzuen emantzipazioa. Dakiguna da 1850eko... [+]


Jaja Wachukuk ez zuen lo hartu

New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]


Idazketa alfabetiko zaharrena?

Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.

K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]


Francis Williamsen bikaintasunaren froga

Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]


Lucy: izar mediatikoak 50 urte

Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.

Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]


Non zegoen nire herria duela 750 milioi urte?

Ancient Earth mapa birtualak gure herrialdea, eskualdea, hiria... duela milioika urte non zegoen ikusteko aukera ematen du Dinosaurpictures.org/ancient-earth helbidean.

Toponimoa idatzi eta 750 milioi urte atzera egiten duen kronologian garai bat aukeratuta, emaitza puntu... [+]


Mamutak ehizatzeko teknika

Berkeleyko unibertsitateko (Kalifornia, AEB) arkeologo talde baten arabera, ezkerreko irudian ageri den eszena ez litzateke zuzena. Hau da, gizakiek ez zituzten lantzak jaurtitzen mamutak eta beste ugaztun handi batzuk ehizatzeko. Horixe zen orain arte zabalduen zegoen... [+]


Sexu erromanikoa

Zamora, X. mendearen amaiera. Duero ibaiaren ertzean eta hiriko harresietatik kanpo Santiago de los Caballeros eliza eraiki zuten. Eliza barruko kapiteletan askotariko eszenak irudikatu zituzten, besteak beste, eduki sexualak zituztenak: orgia bat, emakume biluzi bat gizon baten... [+]


Berako matxinada eta Primo de Riveraren irribarrea

Bera (Nafarroa), 1924ko azaroaren 7a. Anarkista talde bat Beran sartu zen goizaldean, Primo de Riveraren diktaduraren aurka egin eta Espainiako Estatuan iraultza abiatu asmoz.

Espainiatik eta Hego Euskal Herritik Baiona, Hendaia eta Donibane Lohizunera ihes egindakoen artean... [+]


Afrikaren erromanizazio matematikoa

Berlingo Unibertsitate Libreko eta Zuse institutuko diziplinarteko ikerlari talde batek eredu matematiko konplexua garatu du Afrika iparraldean erromanizazioa nola hedatu zen hobeto ulertzeko.

Plos One aldizkarian argitaratutako ikerlanaren arabera, eredua osatzeko galtzada... [+]


Ginekologiaren ama esklaboak

Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]


Bakerik ez hibakushentzat

Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude