Erreportaje nagusi baten pean doa ondorengo artikulua: Ernest Hemingwayk mendea egin du Euskal Herrian.
Fiesta The Sun Also Rises nobela plazaratu zuen Ernest Hemingway idazleak 1926an. AEBetako bikote baten ibilerak kontatzen ditu, Paristik Iruñera egiten duten bidea, tartean Baiona, Donostia eta Irati ere ageri direla. Koro Navarro (Donostia, 1955) itzultzaileak euskaratu zuen, Literatura Unibertsala sailean: Fiesta. Eguzkia jaikitzen da.
Euskaratzeari ekitean, zein izan zen zure lehen sentsazioa?
Itzulpen ororekin, beldur pixka bat izaten dut beti, nola moldatuko ote naizen. Fiesta-k, ohiko beldurraz gainera, halako errespetu bat eragiten zidan, hain obra ezaguna izanik, euskaldunontzat bereziki. Adiskide eta lagunek lagundu naute, eta gainera Literatura Unibertsaleko bildumakoa da liburua, hori ere lagungarria da. Lanerako baldintzak oso onak izaten dira –ez da txantxetako kontua–, eta azken urteotan argitalpenaz Igela eta Erein arduratu direnez gero, Inazio Mujika arduratu da testuaren berrikuspenaz, eta hori ere bermea da niretzat. Ondo zaindutako liburuak izaten dira. Bestalde, bilduma osatzen duten obrak mundu-literaturako obra nagusiak direlarik, denak dira oso interesgarriak. Halakoxea da Fiesta.
Zer iruditzen zaizu Hemingwayren idazteko modua?
Hemingwayren alderdirik hoberena, hain zuzen ere, idazteko modua da nire iritzian. Gogoan hartu behar da orain 100 urte idatzia dela –Belle époque-n, lehen edizioaren azalean ikusten den bezala; Wikipedian dago irakurgai–, baina hala ere, oso idazkera modernoa da Hemingwayrena. Oso modernoa sentitzen da gaur egun ere, zuzen-zuzena, eta kazetaritzatik gertukoa, Anjel Lertxundik hitzaurrean azpimarratzen duen bezala. Garrantzitsua da, halaber, Hemingwayren idazkeran, eta honakoa ere esaten du Lertxundik, zinemak eta zinemaren hizkerak nobela honetan duten pisua: paisaiak deskribatzeko modu zoragarria, kamera mugikor batetik bezala, eta elkarrizketak, zenbait lagunen arteko elkarrizketak, zuzenean balitz bezala emateko modu trebean.
Irati maiz aipatzen da, pertsonaiaren sanferminetako joan-etorri horretan. Zerbaitek deitu zizun arreta?
Nobelako tramaren atsedengune guztiz garrantzitsu bat da Irati, Donostia bezalatsu, eta, gutxixeago bada ere, Baiona eta Ipar Euskal Herria. Pariseko eromen batez ere alkoholikoaren ondoren, Iruñeko eromen orobat alkoholikoaren eta zezenen zurrunbiloaren ostean, atsedengune ezin hobeak eta eder-ederrak ageri dira liburuan. Ederrena, seguruena, Iratikoa. Natura garbia, lasaia, barea, isila… Natura bete-betean, pertsonaien bizimodu zalapartatsuarekin kontrastean. Pertsonaiek behar zuten hori, eta irakurleak eskertzen du. Nik, behintzat, asko eskertu nuen. Gainera, pertsonaiak ere aldatu egiten dira naturaren eraginpean, hausnarketarako bidea ematen die, eta egiazko sentimenduak agerrarazten dizkie. Iratin oso nabarmena da hori, eta, horregatik, funtsezkoa da nobelaren bilakabidean.
Toki izenak, ibaiak, lekuak... Nola moldatu zinen itzulpen lanetan?
Ez nuen arazorik izan. Euskal Herrikoek denek dute izena euskaraz, eta horiexek erabili ditut nik, jakina. Arrotzak direnak, eta euskaraz baliokiderik ez dutenak, bere horretan daude liburuan.
Lan garrantzitsua da bere obran. Halakotzat daukazu zuk ere?
Bai, noski. Baina, nire kasuan, ez dakit zenbateraino naizen gai liburuaren berezko balioa eta gure herriaren agerpenak egiten didan ilusioa bereizteko.
Askotariko itzulpenak dituzu eginak orain arte. Badu leku berezirik lan honek?
Gustu “arraroa” dudala esan behar dut. Oroitzapenik onenak Nikolas Txikiren abenturak dakarzkit, eta Agatha Christieren Katuak usategian itzultzen ere primeran pasatu nuen. Liburu errazak dira, laburrak, umore handikoak… eta agian ez dut halako erantzukizunik sentitzen.
Baina Fiesta-k badu leku berezia. Arrazoi pertsonalengatik: nagusiki, pozik geratu nintzelako hitanoaren erabilerarekin, joko handia eman baitzuen nobela honetan. Nik ez dut hitanoa ikasi/erabili, gure inguruan 'itsusia' zen –Donostia, lehen ikastolen sorreran, 1960ko hamarkadan–. Pixkana jabetu naiz hitanoaren garrantziaz eta bere balio literarioaz: He/She, el/ella ez dagoelarik euskaraz, “zulo” hori betetzeko, eta lagunarteko giroa islatzeko. Agian berorikakoa erreibindikatu beharko da, beste baliabide bat baita. Eta bestalde, Fiesta-gatik Euskadi Itzulpen Saria eman zidaten. Hori pozgarria da oso, eta sinetsita nago liburuaren berezko kalitateak baduela parte bat horretan.
Bidea da helmuga
Kokein
Balaunka, 2024
--------------------------------------------------
Eibarko rock talde beterano hau familia oso desberdinetako lagunek osatu zuten aspaldi eta ia fisurarik gabe hamarkadatan eutsi dio. Izan ditu atsedenak, gorputzak hala eskatu... [+]
Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024
Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]
Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen.
Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]
Duela 150 urte, 1875eko martxoaren 7an jaio zen Maurice Ravel musikagile eta konpositorea, Ziburun. Mundu mailan ospetsu dira haren lanak, bereziki Boleroa. Sarri aipatzen da Parisen bizi izan zela, kontserbatorioan ikasi zuela aro berri bateko irakasleekin, munduko txoko... [+]
Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.
Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]
ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]
Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]