Badirudi hamasei urteko semea buruhauste handirik gabe ari zaigula batxilergoaren ondotik jarraituko duen bideari buruzko gogoetak egiten. Batean, batxilergoko gai berezien hautaketari buruz hitz egiten digu, bestean, egin beharko dituen pausu administratiboei buruz, galderarik gabe, baieztapen bidez, eta sudurra gehiegi sartuz gero, “dena den Parcoursup-en formularioa bete beharko da data hau aitzin” erantzunez, bare.
Orain Parcoursup deitzen da etorkizunaren maisua. Webgune bat baizik ez da, Frantziako Hezkuntza Ministerioak kudeatua. Horren bidez, batxilergoaren aitzineko urtean berean, ikasleek aukera dute, lehenik, informazioa jasotzeko eskura egon daitezkeen ikasketa eta prestakuntza programei buruz, bigarrenik, hautatzeko eta baxoaren ondotik non segitzeko asmoa duten adierazteko, hirugarrenik, jakiteko itxarote zerrenda batean zein postutan diren, eta azkenik, eskolen onarpen edo ukoaren berri jakiteko. Orain denentzat bide berak dira eta prozedura berak. Denek informazio maila bera dute. Eta, teorian, guztiek hautatzen ahal dute nahi dutena. Hots, ikasleek ez dute orain unibertsitateetan gaindi ibili behar txostenak besapean informatzeko edo izena emateko. Horretan aitzinamendua da eta, kritika anitz ukan dituen sistema horrek, prozesu guztia leku berean zentratzen du, behintzat.
Bizkitartean, sistemak baditu alde ilunak. Seme-alabengan kezkarik sortzen ez duela badirudi ere, hamasei urte besterik ez dituzten gazteei betiere “zer izan nahi zenuke gero?” itauna zuzentzen die eta begirada urrunera jartzen. Anitzen kasuan, burutazio anitz dakartza: “Zein ikasketa hautatuko ditut? Zein gai ditut lehentasunez ikasiko, ez gero petzero gelditzeko, hau da, ahal bezainbat aukera nire alde atxikitzeko? Zein dira nire buruari permititzen ahal dizkiodan ikasketak, gaitegiak, lanak? Zeinetarako naiz ez txarregia? Zein ez da karioegia?”.
Agian, geure buruei hitz eman genien gure haurrak ez genituela hain goiz hautatzera akuilatuko, libre utziko genituela eta lasai
Gainera, “hartua izan” eta “errefusatua izan” sententziaren menpe jartzen dira, jakin nahian ea norbaitek nahiko ote dituen, eta hain definituak ez dituzten beren buruekin parez pare jartzen ditu, haiengan ez duten konfiantza kolokan jarrita.
Maiz, batere definitua ez duten egitasmo baten araberako hautu eta bazterketa eginen dituzte, den mendreneko lan esperientzia edo ezagutzarik ukan gabe kasik.
Oroz gainetik, aitzina segitzen du selekzioak, emaitzen araberakoak, maila sozialaren araberakoak, kokapen geografikoaren araberakoak. Aukera berdintasuna erlatiboa da.
Hamasei-hamazazpi urte genituelarik, deus gutxi genekien, eta jaten gintuzten arrangurak arinak eta bakan-bakanak ziren: salbu galdetzen zigutenean zein lan eginen genuen berantago. Berehala hautatu behar izan balitz bezala, kezka bat sortzen zigutelako orduan ingurukoek, ez baikenuen ideia izpirik horretaz, baikenekien ez geniela gure buruei baimentzen ahalko edozein gauza, batez ere, zerbait hautatzeak beste hainbat gauzari uko egitea suposatzen baitzuen, eta atzerabiderik ez ukaiteaz ere ginen beldur. Batzuetan, ingurukoek erran zigutenaren arabera hautatuko genuen.
Agian, geure buruei hitz eman genien gure haurrak ez genituela hain goiz hautatzera akuilatuko, libre utziko genituela eta lasai. Ez da guregatik, baina ez da hala gertatzen ari… Saiatu beharko dugu isilik egoten, bederen, formularioa ez dezaten guri entzunen arabera bete.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]