Zorionekoak gara euskaldunok. Euskal Herria, Baskonia, gure nazioa, mundu osoaren aurrean agertzen da, historian izan den eta gaur egun den modukoa. Imago Vasconiae. Barne irudia eta besteen aurrekoa. Zer gara, nolakoak gara, non gaude, noiztik eta noiz arte. Gure kartografia historikoak gailurra lortu du eta nazioartean ere agertu da, Jose Mari Esparza eta Ramon Oleaga ikerlarien lan bikainari esker, Joseba Agirreazkuenaga eta Iñaki Lopez Luzuriagakoaren arartekotasuna medio. Atlasa da gure nortasun agiria orain.
Badugu irudia orain, eta badugu izena aspaldian. Gutxienez XVI. mendetik gara izenez Euskal Herria, gure literaturan horrela agertu gintuztelako orduan, bai Araban (Juan Perez Lazarraga), bai Lapurdin (Joanes Leizarraga). Baina, eta izana? Noiz izango gara nazio libre antolatua, instituzio, estatu, errepublika?
Politika atzeratuta dabil Euskal Herrian. Zer dela eta? Mende hartu gaituzte XVIII. mendetik Iparrean, eta XIX. mendetik, Hegoan. Zazpiak bat garela aldarri egin zuten XIX. mendean Abadiak eta Xahok, baina ondoren ez gara gai izan jauzi egiteko, eta erdizka hiruretan lotzen gaituzte gaur, zazpiak bat egiteko bide egokirik hartu gabe.
Euskaldunon kaltea ez dator hutsean eskuin muturretik, baina, Frantziatik bertatik dator, edo Espainiatik. Hori ikasten ez dugun bitartean ez dugu Euskal Herri librerik izango
Ez dugu gaur politika burujaberik. Begira Euskal Autonomi Erkidegoa (EAE) deitu horretara eta ikusi alderdi abertzaleen artean dabilen lehia gordina. EAJk nahiago du PSOErekin ezkondu eta haren harrokeria espainiar zalea gobernuan partekatu, EH Bildurekin akordio abertzalea adostu baino. Nafarroan, berriz, euskararen kaltetan gobernatzen du PSOEk, bi alderdi abertzaleen gobernatzeko bonus hori merke lortuta. Eta Iparraldean EH Baik ez du erreparorik ikusi Fronte Popular guztiz frantsesdunean txertatzeko, Frantzia bera eskuin muturraren besoetan ez uzteko argudiopean. Euskaldunon kaltea ez dator hutsean eskuin muturretik, baina, Frantziatik bertatik dator, edo Espainiatik. Hori ikasten ez dugun bitartean ez dugu Euskal Herri librerik izango.
Euskal politikagintzaren muina Euskal Herrian bertan kokatu behar dugu, ezinbestean. Bai bertoko erakunde autonomiko edo departamentukoetan, haietan egoeraren diagnosi zehatzak egin, aliantza egokiak garatu eta ekinbide zuzenak bultza daitezkeelako. Bai eta herri elkarte, sindikatu, entrepresa eta kultur erakundeetan ere, euskal naziogintza benetako auzolan kolektibo bihurtzeko.
Auzolan politiko horren eremua argitu behar dugu, hala ere, hizkuntz irizpideetatik hasi eta kokapen politikoetara helduta. Eskizofrenia punturaino eraman gaituzte herritarrak ordezkari politikoen azkenaldiko jokabideek. Ezin jarraituzkoa gertatu zen, esate baterako, Gasteizko Legebiltzarrean lehendakaria eta gobernu berria hautatzeko saio luzea. Hara non hasi zitzaizkigun bi hautagai nagusiak euskaratik gaztelerara jauzi egiten minutuero, etengabean, bakoitzaren ordu eta erdiko hitzartze luzean! Eromen linguistikoa, entsalada ozpindua. Noiz erabaki behar dugu Euskal Herriko hizkuntza euskara dela, eta ez dakienak, ikasten ez duen bitartean, eskuragarri dituela berehalako itzulpen zerbitzuak?
Elkarguneak identifikatzea eskatzen du, bere aldetik, Euskal Herria Bilduk, ondoren horietan elkarlana garatzeko moduan. Metodologia egokia izan daiteke, zalantzarik gabe, interes alderdikoiekin talka egiten ez badu. Baina zehaztapena behar da, ezeren aurretik: Euskal Herriaren nazio aitortza. Gune historikoa, gune geografikoa, gune kulturala badena, behingoz, gune politiko nagusi bihur dadin.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.
Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Iratzarri ginelarik, kulturalki eta administratiboki, paisaiak hiru abiadurako deserri bat erakusten zuen.
Kulturari dagokionez, hori baieztatzeko –berriro– aukera eduki nuen joan den azaroaren 14an, Ortzaizeko Menta liburu-denda goxoan. Hara bildu ginen... [+]
Elurrak lurra ezkutatzen du, baita laketu nahian dabiltzanen izakiek utzitako arrastoak ere. Elurraren edertasunaren azpian denbora dago, urteak, belaunaldiak, efemerideak, hitzorduak; baina denborak aurrera egiten duenean esan gabeko hitzak agertzen dira lehenago edo geroago... [+]
Munduarenak ere egin du, sinbolo bat delako aspaldi, zeren eta historian lehenago ere egin dira genozidioak eta egingo dira gehiago (zorte txarra, aizu, han jaiotzea egokitu zaizu), baina Palestinarenak ezaugarri bereziak ditu:
Usaian bezala, agertu ziren baratze zokotik, Mercedesa pasaiaren erdian berean aparkaturik, errotak ez zikintzeko belar eta istiletan, eta jin ziren atarirainoko bidexkan gaindi, triki-traka, plater handi bat eskutan. Usaian bezala, ageri zen la bûche prestatu zutela... [+]
Udazkena amaitzen den ber, Euskararen Egunean, euskararen urtaroan edo Durangoko Azokan beleak agertzen dira. Euskararen erabileraren inkesta soziolinguistikoen emaitzez jakitun, "politically correct" ariketak ez du inor harritzen jada. Ttattarrik gabe, cool eta irria... [+]
2025erako teknologia aurreikuspenen azterketa arina egin dut. Urtero bezala, medioetan 2025ean teknologiak ekarriko duenaz hitz egiterakoan diskurtsoa oso antzekoa da. Teknologiaz idazten dugun askok badugu etorriko denarekiko gehiago jakiteko larritasuna, berria aurreratzeko... [+]
Gabonetan liburu berri bat utzi dute mesanotxean. Etxearen filosofia eta poztasunari buruzkoa, Emanuele Cocciak berriki idatzia. Coccia, filosofo italiarra, ezaguna egin da landareekin ditugun loturak ezagutarazten planeta osasungarri bat eraikitzeko bidean, eta esanguratsua da... [+]
Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]