Larrahe, eta elkarbizitza

DOM CAMPISTRON
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Nire lagun M. paraje paregabean bizi da. Nafarroako herri batean,  Iruñerriatik gertu, jende bizizale anitzez betetakoan; bizi-bizia. Ez da herrian bertan bizi, talaiaren antza har dakiokeen muino moduko batean baizik, zeinetik, esan gabe doa, herria bera ez ezik mendi bista ederrak ere ikusi ahal baitituen, Gipuzkoako batzuenak ere tartean.

Garai batean apezaren etxea zelako, Apezetxea deitzen hasi zitzaion, are herriko seme Patxik M.-ri eskuz (eta maitasun handiz) izendapen hori daraman zurezko taila bat egin dion arte, bertan bizitzearen edo bertara gonbidatuak izatearen ohorea dugun lagunei ongietorria egiten diguna, orduz geroztik.

Oso handia denez, beste jende batzuekin partekatzen ditu M.-k etxeko espazio batzuk, Apezetxea-ko komunitate txikia sortuz horrela, poliki, aski oharkabean. Bertako bizilagun izateko baldintza euskalduna izatea da, jakina, eta ez dakizue zein analisi soziologiko eta politiko egin ahalko litzatekeen bizikide berriren baten bila jartzean M.-k eskakizun hori egiteak sortzen duen zalapartari buruz. Maskotarik ez edukitzea balitz galdegindakoa, edo lan finkoa edukitzea, edo ez erretzailea izatea, edo emakumezkoa izatea, edo nik ez dakit zer nolako profil zehatza balitz bilatutakoa, ez legoke arazorik, baina euskalduntasuna... ai, amigo.

Hizkuntza eskakizunek ez dituzte epaileak bakarrik asaldatzen. Gure herriaren baitan modu kamuflatu samarrean bizi diren munduko hiritar horien espainoltasunaren piztia nazionalista ere azkar esnatzen da horrelako egoeratan. Diskriminatzailea iruditzen zaie, arrazoiak galdetzen edo exijitzen dituzte, ez dutela ulertzen, eta diskurtsoak ematen hasten zaizkio batzuk, batez ere ikusten dutenean M.-k ez dituela justifikazioak ematen. Hala dela, eta kito.

Aniztasunaren balioaz mintzatzen hasten zaizkio, elkarbizitza benetakoa izateko espainolaren presentzia baimenduta egotearen eskakizuna inplizitua balitz bezala

Bestelako egoera batean naturala behar lukeen hizkuntzaren aldeko jarrera horri zurruna deritzotela esatera ausartzen dira lotsagabeenak, eta aniztasuna eta irekitasunaren balioaz mintzatzen hasten zaizkio, elkarrekin bizitzen ikastearen balioaz, elkarbizitza benetakoa izateko espainolaren presentzia baimenduta egotearen eskakizuna inplizitua balitz bezala, elkarbizitza euskaraz ezinezkoa balitz bezala.

Iragan hilabetean, elizetxe horretan egin zuten Aranzadi elkartekoek Arriaundi mendian topatutako aldarearen aurkezpena, Larra(he) dibinitate baskoiari eskainitakoarena. Aurkikuntzaren protagonista izan diren herritar harroekin batera –auzolanean egin baitituzte indusketa lanak–, bertan izan ziren ordezkari politikoak ere, herrikoak, bailarakoak, eta nola ez, baita Nafarroako gobernutzat hartua den erakunde horretakoak ere.

Bada, sasi-gobernu horren ordezkari anderea ez zen inola ere inbasio eta okupazioen patu zoritxarrekotik askatu nahi duen gobernu baten izenean aritu, euskal harrotasunezko diskurtso bat eginez, aurkikuntza horren garrantziaren mailan legokeena, baizik eta mendekotasuna erraietaraino txertatua duen konplexuz betetako euskaldunaren ahotik. Koloniala den erakunde baten ordezkaritzari ongi dagokion moduan, bestalde, botere atzerritarrak beretzat errekuperatu duen indigena esaneko eta otzanduen gisan.

Izan ere, zer uste duzue azpimarratu zuela aldare horren aurkikuntzak erakuts dezakeenetik? Lur honen betidaniko aniztasunaren lekukotza bat dela. Eta zeren aldarria egiteko uste duzue baliatu zuela une historikoa? Etorkizunari begira elkarbizitza hori elikatu beharrarena. Harrapazan, harrapazak.

Horratx, elkarbizitza ulertzeko bi manera diferente.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-11-27 | Mikel Zurbano
Trumpkonomia

AEBetako agintaldi berriak ekonomiaren esparruan ekarriko duena zehaztea ez da lan erraza. Estrategia ekonomiko berriaren ardatza liberalismoaren eta kanpo sektorerako protekzionismoaren arteko uztarketa bitxia izango da. AEBetan aldian-aldian halakorik gertatu den arren,... [+]


Teknologia
Hartzea ematea delako

Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Cira Crespo
Sorginen lurra

Esaten da Simone de Beauvoir-ek idatzi zuela zapaltzailea ez litzatekeela hain indartsua izango zapalduaren lerroetan konplizerik ez balu. Niri oso normala iruditzen zait... zer nahi duzue, ba? Zapalduta zaudenean, ulergarria ere bada zure kondizio hori hobetu nahi izatea, eta... [+]


Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Eguneraketa berriak daude