Lehengoan mezu bat idatzi nion METAri. Di-da, pentsatu eta egin. Mark Zuckerbergek ez du lorik egin ordutik, ez baitzen edozelako mezua izan, lehor samar idatzi nion. Borde, ia. Instagrameko bideo baten bidez jakin nuen METAk bere erabiltzaileek partekatutako informazioa “Adimen Artifizial Sortzailea” entrenatzeko erabiliko duela aurrerantzean. Profiletako bilioika irudi eta testu irakurraraziko dizkio (diotenez, mezu pribatuak ez; lastima, egiazkotasun apurra hortxe egon zitekeen), eta sistemak haien arteko asoziazioak ikasiko ditu, gerora berak sortu ahal izateko.
Adibidez, ikasiko du hondartzara joaten diren gizakiengan ohikoa dela toallan etzan eta norbere izter distiratsuen argazki bat egitea, atzean paisaia ageri dela, eta bakea, paradisua edo oporrak hitzekin lotu ohi dutela une hori. Ikasiko du erakusten dituzten hankak eta gainerako gorputz atalak molde jakin batekoak izaten direla, eta interakzioak nabarmen ugaritzen direla azala bistan dagoen argazkietan. Ikasiko du bakea hitza mokoan adaxka bat daraman txori zuri batekin ere lotzen duela jendeak, eta zenbait herrialderen banderekin ere bai, bandera urdinak, horiak, beltzak, gorriak, berdeak, zuriak, izardunak, ilargidunak, erabiltzailearen nitxo ideologikoaren arabera. Euskara ere ikasiko du agian, erdipurdi.
Kontua da nik ez nuela nahi “adimen sortzaile” horrek hainbeste gauza ikasterik, ez nire argazkiei begira, behintzat. Nahikoa sufritzen dut nire adimen analogikoak gutxi edo eskas sortzen duela sentitzen dudanetan, gainera ni baino efikazagoa izan daitekeen bizkarroi bat elikatzeko.
Instagrameko bideo baten bidez jakin nuen METAk bere erabiltzaileek partekatutako informazioa “Adimen Artifizial Sortzailea” entrenatzeko erabiliko duela aurrerantzean
Ausaz agertu zitzaidan bideo horrek METAren sarekada horretan zelan ez erori kontatzen zuen. Instagramen ezarpenetan sartu eta pribatutasuneko atalean mezu bat bidaltzeko aukera dago.
Honelako zerbait bidali nion Mark Zuckerbergi, ez emotikono, ez bigunkeria, txarto zaindu duzun maitaleak bere jertsea zein tabernatan utzi behar diozun esanez idazten dizunean bezala, kafe baterako zirrikiturik gabe:
“Kaixo (Ez, uste dut ez nuela agurtu ere egin).
Ez dut nire informazioarekin Adimen Artifiziala elikatzeko baimenik ematen, ez orain, ezta etorkizunean ere. Neurri horrek ez du nire intimitatea errespetatzen, eta nire pribatutasunerako eskubidea urratzen du”.
Jo eta ma utzi nuen Mark. Ez zidan gau osoan erantzun, gizajoak. Egia esan, ez nekien norberak erakutsitako irudien “pribatutasunerako eskubiderik” existitzen ote zen ere, gogor plantak egitearren idatzi nuen horrelako ziurtasunez, abokatua naizela pentsa zezan, beldurtu zedin apurtxo bat.
Ez neukan fede handirik; sinetsita nengoen sorrerako termino eta baldintzak onartzerakoan arima ere saldu egin nuela erantzungo zidatela, eta orain nire aurpegia Japoniako xaboi fabrika bateko logotipoa dela, Homer Simpsonen estiloan, edo Bruce Willisi gertatu bezalaxe, telefono konpainia errusiar bat iragartzeko erabiliko nindutela.
Baina, Markek gaua negarrez emango zuen niri nola erantzun pentsatzen, biharamun goizerako mezu hau topatu bainuen emailean:
“Zure eskaera aztertu dugu, eta onartzen dugu zure kontrakotasuna. Horrek esan nahi du aurrerantzean zure eskaria beteko dugula”.
Harrigarria, ezta? Horren erraz! Davidek Goliath mendera dezake, bai horixe. Zer esaten ari nintzen jakin ez, eta arrazoia izan. Benetako abokatua ote naiz, ba? Bai tipo abegikorra, Mark. Orain lasaiago geratzen naiz, hau bai zerbitzua, beste ordu bi emango ditut bideo motzak ikusten, ea burujabetza digitalerako beste aholkurik agertzen zaidan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]
Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]
Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]