Utopia zikinen beharraz

Europako Parlamenturako hauteskundeen biharamunean idazten ditut lerro hauek, garai ilunak, Internazional Erreakzionarioaren garaipena europar legebiltzarrerako hauteskundeetan. Lehenagotik ere bazetorren bolada, eta bizi dugun fase kontserbadorearen berrespena da, baina beldurra sortzen du. Izan ere, neoliberalismoak lortu duen garaipen handienetakoa da kolektiboki etorkizun bizigarriez pentsatzeko gaitasunaren galera. Hutsune horretan topatzen du eskuin muturrak bere tokia, etorkizun desiragarririk gabeko orainaldi ziurgabean.

Egoera horretan nator utopiez eta horien ezinbesteko beharraz solastatzera. Etorkizun desiragarri, bizigarri eta emantzipatzaileak pentsatzea, gure eguneroko egitekoetara ekartzera. Seguruenik utopiez modu estrategikoan hitz egin nahi dugunon gutxiespenak kinto berriak jasoko dituen momentuan. Utopiaren forma berriak aurkitu behar ditugu, irla bat izanez ezagutu bagenuen ere, ondoren, ilargi, planeta, izar gorri, estatu, komunitate trinko eta bestelako formak izan ditu, eta gaur egunean bidea egiten lagunduko diguten ideia eta iruditegien forma hartu beharko dute.

Neoliberalismoak lortu duen garaipen handienetakoa da kolektiboki etorkizun bizigarriez pentsatzeko gaitasunaren galera

Utopia zikinak, lokaztuak, anitzak, izango dira seguruenik aurrerantzean eraiki beharko ditugunak, zeren ideia utopiko aurreratu eta garatuak landuko baditugu, ikuspegi integrala izan beharko dute, bizitza bizigarriak erdigunean izango dituztenak, eta bizitzaren posibilitate guztiak aztertu eta garatzeko aukera emango dutenak, lurretik, lokatzetik sortuak, beraz. Ikuspegi trantsizionala garatu beharko dugu, energia, elikadura, bizi-espazioak, aisialdia, zaintza, teknologia, lana, eta bizitza posible egiten dituzten eremuen burujabetza kolektiboak pentsatzeko, gure gorputz eta harremanen eraldaketa, eredu zis, patriarkal eta antropozentrikotik harago gauzatzeko. Irudimen transhumanista, material eta bizigarria beharko dugu.

Utopia zikinak gure egunerokoan errealitate izan dira beti, eta aurretik ere etorkizunean bizi izan den jendeaz ikasi behar dugu, guretzat utopikoak liratekeen bizitza, praktika eta proiektuak izan zirelako, eta gaur egun ere badirelako. Agian zabaltzeko eraldatu behar direnak, baina zikinak izanik ere bidea erakusten digutenak. Garai ilunotan, esperantzaren internazionala aktibatzeko, utopia lurreratuak, lurrez zikinduak, errizomatikoak landu beharko ditugu, egunerokotik. Ursula K. Le Guin erreferenteak zioen bezala, "gure sustraiak ilunpean daudelako, elikatzen gaituen lurrean".

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-06-27 | Jauzi Ekosoziala
Zenbat dira gehiegi eta nahikoa?

Zeintzuk dira gure benetako beharrizanak ondo bizitzeko? Zer da ondo bizitzea? Galdera hauei erantzutea funtsezkoa da gehiegikeriaren gizartean, are gehiago larrialdi klimatiko, ekologiko eta zibilizazio krisiaren garaiotan.


Gustua nirea da

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio omen du. Pascual Serrano kazetari eta idazleari irakurri nion ez dagoela hori baino gezur handiagorik. Duela hamar urte pasa idatzi zuen hori, irudiak berba osorik jan behar zuela ikusten hasiak ginenean. Tira, gezurtatu daitezkeela... [+]


Izendatzea

Sexu-langileen Nazioarteko Egunaren harira, sexu-langilea den kide batek estigma apurtzeko tailer bat eskaini zuen ekainaren 2an. Kideak oinarrizkoa den eta agian horregatik horren presente ez dugun auzi bati heldu zion: gauza bat dela zerbait baimenik gabe egin diezazuten eta... [+]


Bizitzaren legeak

Etorkizun laburrekoak kezkatuago gaude etorkizunarekin etorkizun luzekoak baino. Bizitzaren CCCLXIX. legea da. Aho-korapiloa ematen du, bizitzaren legeak, ordea, ez ditut nik idazten, bizitzak berak baizik.

Lege horrek, taxuzko lege guztien antzera, salbuespenak baditu, baina... [+]


Metaketa

Lehengoan mezu bat idatzi nion METAri. Di-da, pentsatu eta egin. Mark Zuckerbergek ez du lorik egin ordutik, ez baitzen edozelako mezua izan, lehor samar idatzi nion. Borde, ia. Instagrameko bideo baten bidez jakin nuen METAk bere erabiltzaileek partekatutako informazioa... [+]


Europar Batasuna norabiderik gabe

Amaitu berriak ditugu Europar Batasuneko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta ezer gutxi jakin dugu hautagaiek datozen bost urteetarako dituzten asmoei buruz, gauza orokorrak ez badira. Izan ere, esan digute eskuin muturra datorrela, eta egia da, baina horrezaz gain, oso gutxi,... [+]


2024-06-26 | Diana Franco
Teknologia
Memoriaren munstroa

Asteburu euritsu honetan gaztarotik gordeta izan ditudan CD, disko gogor eta USB memoriak hartu eta barruak ikusten aritu naiz; gauza ugari aurkitu dut bertan: inoiz argia ikusi ez duten proiektuak, argazki zaharrak, testuak, antzinako programa piloa... Azken 20 urteetan... [+]


Materialismo histerikoa
Desfilean

Ultraeskuina desfilean dabil, plaza erdiraino ekarri dute karroza, eder sentitzen dira, topera bolumena. Eta hauteskundeak irabazten dituzte. Eta, izututa, geure buruari begira jarri gara. Eta dena gaizki. Azken aldiko inbento guztiak gaizki; nola ez zen azalduko Milei, ezkerra... [+]


Eguneraketa berriak daude