argia.eus
INPRIMATU
Normandiako beste lehorreratzea
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2024ko ekainaren 20a
musée de l'armée

1415eko udazkenean Agrincourteko gudua lehertu zen Ingalaterra eta Frantziaren artean, Ehun Urteko Gerraren gudu erabakiorrenetakoa. Horretarako, Henrike V.a Ingalaterrako errege eta Irlandako jaunak uda horretan bere ejertzitoa Frantziara bidaltzea erabaki zuenean, soldaduak Normandiako hondartzetan lehorreratu ziren.

Bost mende geroago, Bigarren Mundu Gerran aliatuek estrategia bera erabiltzea ez da kasualitatea, eta, beraz, erraz aurreikusteko modukoa zen.

Finean, "kointzidentzia" hori logikak eta topiko batek azaltzen dute: "Bi punturen arteko distantzia laburrena lerro zuzena da" eta  "historia ezagutzen ez dutenak errepikatzera kondenatuta daude".