Saldu eta erosi giza jarduerak dira batik bat. Merkatuak eta azoka txikiak espazio publiko zalapartatsu eta biziz beteak dira, soziabilitate-lekuak, non behar ditugun gauza baliotsuak topatzen ditugun (janaria, arropa, tresneria), bidezko prezio baten truke. Bertan, gizaki ezagunen eta ezezagunen arteko topaketa argitsu eta iheskorra gertatzen da. Saiatu ahal dut gona hau? Zein itxura ona duten piper horiek. Nor da azkena? Jar iezadazu hainbeste hemendik. Eramango al duzu zeuk hegaluze-mendrezka hori? Ez itxaroteko. Zure kanbioa. Mila esker. Ez dago larunbat goizean merkatura edo (adi sinonimora) plazara joatea baino hobeagorik. Baina, deabruak liluraturik, hasi ginen merkatua deitzen askoz ere zoritxarreko zerei: burtsa-merkatuak, lan-merkatua, finantza-merkatuak, etxebizitza-merkatua. Karl Polanyi ekonomialari eta pentsalari handiak abisatu zigun: lana, lurra eta dirua ezin dira salgaiak izan (salgaiak zera direlako: merkatuan saltzeko ekoitzitako objektuak). Lana ez da merkantzia LANEren leloa da. Baina kapitalismo berantiarrak den-dena salgai bihurtu du. Eta airearen kutsadurak bezainbeste, mundua estaltzen duen publizitate-mantuak itotzen gaitu.
Egunen batean, hau guztia iragan denean, azken kapitalismoan publizitateak eta propagandak bizitzaren zirrikitu guztiak nola inbaditu zituzten azalduz historia sinestezina idatziko du norbaitek. Etorkizun hobe baten irakurle txundituei kontatuko die guztia saldu-erosi beharreko merkantzia bilakatu genuela. Eta lehia zakarreko ingurugiroetan, publizitatea eta propaganda jaun eta jabe bihurtu zirela. Sekula ikusitako aldaketa antropologiko bat eragiteko zorian egon ziren: hondakin baztergarri bihurtu ez ziren gizaki guztiak, egiten zutena egiten zutela, konturatu gabe erosten eta saltzen ari ziren, atseden gabe, marketin-ariketan etenbarik murgilduta. Egun santu osoan txerpolariarena egiten, 7/24, deskantsurik ez.
Ez gara txakur-talde gosetua, lankideak gara. Ez etsaiak, ezta derrigor lagun minak ere: lankideak. Lehian murgildu gaituzte, eta gure arteko kidetasuna desagertzen hasi da
Antza denez, filosofia irakasle bat baino gehiago hiper-merkantilizazioarekin kezkatuta gabiltza. Hau idazten ari naizela ikusi berri dut Iñigo Martinez Peñak honako galdera hau egin duela ARGIAn, hain zuzen: den-dena eros ote daiteke? Hartmut Rosa irakurtzera gonbidatzen gaitu ezetz esaten laguntzeko. Nik gaineratuko dut Michael Sandel pentsalaria, beti gustuko ez dudan arren, Diruak erosi ezin duena bere liburua sutsuki gomendatzen baitut.
Gure kezkak nonbaitetik etorri behar du. Agian, irakasleok jada komertzial huts bilakatu garela egiaztatzetik. Hezkuntza arautua supermerkatu bilakatzeko zorian dago. Gure lantokiek (saltoki handi horiek), matrikula garaia hasita propagandarako makineria martxan jarri dute ikasle-bezeroak erakartzeko. Bezeroari arreta emateko bulegoak ipintzea izango da hurrena. Ikusiko duzue.
Ikasle-elkarte batzuek aldarrikatzen dutenaren aurka, noten bidezko ikasleen arteko lehia ez da arazo nagusia. Nota altu asko eskuragarri egon daitezke denontzat. Lehia ondasun urrien artekoa da. Esaterako, hautazko ikasgaietan ikasle-bezeroak lortzekoa: Disney-ra bidaia, nota bikainak, gometxekin jolasten pasatzea klaseak, oso zoriontsuak izatea. Etorri gugana, matrikulatu gure ikasgai honetan (ez zenituzkete sinetsiko ikasgai batzuen izenak), zelako pagotxak eta deskontuak eskaintzen ditugun!
Haragi odolti zatiak bota dizkigute lurzorura eta hara oldartzen gara, ziztu bizian, ahal dugun guztia haginkadaka erauztera, beste zakur gosetuei letaginak erakutsiz. Baina ez gara txakur-talde gosetua, lankideak gara. Ez etsaiak, ezta derrigor lagun minak ere: lankideak. Lehian murgildu gaituzte, eta gure arteko kidetasuna desagertzen hasi da. Langile gisa zegokigun duintasuna hustubide beretik joango zaigu. Ez badugu eragozten.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]