Etxebizitzen eta alokairuen prezioek mugarik gabe jarraitzen dute gorantz eta milioika lagun egoera oso prekarioan utzi ditu horrek: gazteek ezin dute emantzipatu, herritar asko euren auzotik ostikoka bota dituzte, eta beste askorentzat infraetxeak partekatzea da irtenbide bakarra. Oinarrizko eskubidea behar lukeena, 1980ko hamarkadatik merkatuaren esku uztearen ajeak dira. Eta krisi honetan denak galtzaile, klase ertainaren artean beldurra haizatzen ari den ultraeskuina izan ezik.
Ultraeskuina Europako Parlamentuan eroso laketu da ekainaren 9ko hauteskundeen ostean. Alderdi eta koalizio xenofobo eta supremazistek herritar batzuen artean duten harrera gero eta beroagoak hotzikara sortu du Europa osoan: zer ari zaio gertatzen giza eskubideen ustezko sorterri gisa loriatu izan den etxeari? Analisi politikoak ez dira faltako, ezta ikerketa soziologikoak ere, baina ezin uka Europako ongizate estatuaren hondoratzea ari garela ikusten zuzen-zuzenean, eta erorketa handi horren dardarizoek garai bateko mamuak esnatu dituztela.
Etxebizitzarekin gertatzen ari dena da horren erakusle. Krisia ez da Zarauzko Malekoiko, Donostiako Mirakontxako edo Iruñeko Alde Zaharreko kontu bat. Euskal Herriko geografia osoari eragiten dion zerbait da aspaldidanik, eta orain, gizarteko sektore guztietara hedatu den problema handi bat bihurtu da, ez gurean bakarrik, baita Europako beste herrialde askotan ere. Eurostat agentziaren arabera, 2010etik 2022ra etxebizitzak batez beste %47 garestitu dira eta alokairuen prezioak %18 egin du gora.
Datu hori ekarri du gogora Jon Henleyk The Guardian-en, baita beste datu batzuk ere, adibidez: Alemanian bost familiatik batek bere soldataren bi heren gastatzen ditu etxebizitzaren alokairuan, eta Europako hiri askotan etxebizitza sozial bat lortzeko itxaronaldia hamar urtetik gorakoa da. “Hamarkada askotan egosten egon eta gero, higiezinen krisia gainezka ari da Herbehereetatik Portugaleraino, Greziatik Alemania eta Britainia Handiraino. Alokairuen prezioak izugarri igo dira, eskuragarritasunak nabarmen egin du behera eta etxebizitza arazo politiko bat bihurtu da”, dio egunkari britainiarreko Europako korrespontsalak.
Krisi horrek ondorio katastrofikoak dakartza. Adibidez, emantzipatu ezin diren gazteen heinak gora egiten jarraitzen duela irakurri dugu Naiz.eus-en, Eurofund erakundearen datuei erreparatuta –azken bost urteetan %3 egin du gora gurasoekin bizi diren 25-34 urte arteko gazteen kopuruak–. Baina beste ondorio askoz kezkagarriago bat badakar: faxismoak kox-kox jo du Europaren atean, etxebizitzaren krisia aprobetxatuta.
AfDren igoeraren zati handi bat, gune urbanoetatik harago, landa eremuetan ere gertatu dela konturatu da Abou-Chadi, hain justu alokairuak baxuen mantendu diren tokietan. “Arrazoia ez dira benetako zailtasunak bakarrik, atzean dagoen kezka ere bada: estatus soziala eta ekonomikoa mehatxaturik egotea”
Henleyk koiuntura horren gako batzuk eman dizkigu The Guardian-en: “Etxebizitzak ultraeskuinaren laguntza-motore izateko ahalmena du, immigrazioaren gaiak bezainbeste”, ohartarazi du. Fix Europe’s housing crisis or risk fuelling far-right, UN expert warns (Edo arreglatu Europaren etxebizitza krisia edo arriskatu ultraeskuina elikatzera, NBEko adituen abisua) artikuluan Nazio Batuen Erakundeko etxebizitza eskubidearen errelatore Balakrishnan Rajagopalen hitzak jaso ditu kazetariak. “Etxebizitza krisiak jadanik ez die eragiten soilik diru-sarrera txikiak dituzten pertsonei, immigranteei edo guraso bakarreko familiei, klase ertainei ere eragiten die. XXI. mendeko arazo soziala da”, azaldu du Rajagopalek.
PVVk (Askatasunaren Aldeko Alderdia) aisa irabazi zituen Herbehereetako bozak pasa den urtean, islamofobo batek gidaturik: “[Etxebizitzaren] arazoa boto-emaileen kezka nagusienetako bat izan zen hauteskunde horietan”, nabarmendu du Henleyk eta gauza bera gertatu da Portugalen, eskuin muturrean kokatu daitekeen Chega alderdiak hirukoiztu egin baititu emaitzak etxebizitzaren gaiari kosk eginda.
Alemanian duela gutxi egindako ikerketa akademiko batek alokairuaren hazkundea eta eskuin muturraren gorakada lotu ditu –ez du halabeharrez immigrazioaren kontrako jarrera garbirik egon behar, askoz sotilagoa da mezua–. Rental Market Risk and Radical Right Support (Alokairuaren merkatuaren arriskuak eta eskuin muturrari babesa) izeneko ikerketa interneten dago kontsultagai eta haren egileetako bat den Oxfordeko Unibertsitateko Tarik Abou-Chadirekin hitz egin du The Guardian-eko kazetariak.
Alemaniarako Alternatiba (AfD) hartzen ari den indarraz galdetuta, “estatusa galtzeko beldurra” faktore giltzarria dela dio ikerlariak: “Mehatxu eta ziurgabetasun ekonomiko ugariz osaturiko multzo handiago baten parte da etxebizitza, antsietatea elikatzen duena”.
AfDren igoeraren zati handi bat, gune urbanoetatik harago, landa eremuetan ere gertatu dela konturatu da Abou-Chadi, hain justu alokairuak baxuen mantendu diren tokietan. Nola da posible? “Igoeraren arrazoia ez dira benetako zailtasunak bakarrik, atzean dagoen kezka ere bada: estatus soziala eta ekonomikoa mehatxaturik egotea”, ondorioztatu du.
1980ko hamarkada: dena salgai
Merkatu laboral prekarioarekin batera, hirigintzaren garapen baztertzailea bihurtu da faxismoak Europan koska bat gorantz egiteko behar zuen beste makulua, horrek dituen “inplikazio politiko garrantzitsuekin”, azpimarratu du Abou-Chadik bere ikerlanean.
Ondo letorkiguke, beraz, begiratzea zer egin dugun, azkeneko urteetan ez bada hamarkada luzeetan hirigintza “jasangarria” deituriko horrekin. Donostian maiatzaren 26an kalera irten ziren zientoka lagunen aldarrikapenak ez dira debaldekoak: hiria “salgai” jarri duten horien aurrean beste eredu bat eskatzen dute, hotelak, etxebizitza turistikoak eta culinary-ak edozein bazterretan egiten utzi beharrean. Badakigu gentrifikazioa ez dela Donostiako joxemaritarren arazo bat soilik, beste hiri eta herri askotara ere iritsi den fenomeno global bat da, eta badu esplikazio bat azken 40 urteetako neoliberalismoan.
Donostian maiatzaren 26an kalera irten ziren zientoka lagunen aldarrikapenak ez dira debaldekoak: hiria “salgai” jarri duten horien aurrean beste eredu bat eskatzen dute, hotelak, etxebizitza turistikoak eta culinary-ak edozein bazterretan egiten utzi beharrean
“Europak 1980ko hamarkadako Kool-Aid-etik edan zuen”, dio Balakrishnan Rajagopal NBEko errelatoreak The Guardian-en. Goxoki bizigarri horren antzera, merkatua borborka ari zen garaiez mintzo da, thatcherismoa indartu eta politika sozialak ahuldu zirenekoaz. Bere ustez, higiezinen krisia sortu da “etxebizitza tratatu delako saldu eta erosi daitekeen beste edozein ondasun bezala”. Estatuak planifikatzeari utzi zion, pentsatuz merkatuak egingo zuela dena… “Baina merkatuek benetan euren burua baino ez dute zaintzen”, dio.
Margaret Thatcherrek lelo pozoitsu bat asmatu zuen: herritarrek etxebizitza “erosteko” eskubidea zutela. Horrela, politika publikoen bidez kudeatzen zena eta oinarrizko eskubidea behar lukeena, finantza merkatuen eskuetan geratu zen. Bere atzetik joan ziren Europako gainerako ia herrialde guztiak. Lau hamarkada geroago, estatuek ezin dute etxebizitza duina bermatu herritar guztientzako, eta PVV, Vox edo Le Penen RN bezalako alderdiek migratzaileei egozten diete errua, errazagoa zaielako ezer ez duena jomugan jartzea, beraiekiko hain desberdinak ez diren elite neoliberalekin etsaitzea baino.
Fernanda Callejasek, Tatiana Romerok, Leo Bueriberik eta Vanessa Uyiguosak parte hartu dute Pikara Magazinek antolatutako "Emakume migratuen lana eta egoera ekonomikoa" eztabaida-mahaian.
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]
Gaur, behin betiko bozkatuko da okupazioaren aurkako lege-aldaketa kongresuan. Atzo, Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute hainbat gaztetxeetako kideek; aldarrikatu dute "okupazioaren aurkako kriminalizazio oro gelditzea, eta okupazioaren aurkako neurri... [+]
Gipuzkoako Auzitegiak urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, emakume bat bortxatzen saiatzeagatik. Epaiketa asteazkenean egin zuten, eta, hasi aurretik, gizonak gertakariak onartu eta akordioa erdietsi zuen Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin, zigorra... [+]
Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.
Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langile batzuk soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.
Ikerketa baten arabera, Frantziako Estatuan 6,3 milioi tona CO2 isuriko dituzte herritarrek Gabonetan, eta opariak dira horren erantzule nagusiak: %57. Oparien artean, gehien kutsatzen dutenak aparatu elektronikoak eta bitxiak dira, metal eta mineralen erauzketaren ondorioz, eta... [+]
Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]
Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta... [+]
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]
Bortxaketen kasuentzako bideratu daitekeen kartzela zigorrik gorena jarri diote senar-ohi Dominique Pelicoti; eta beste 50 bortxatzaileei dagokionez, guztiak dituzte erruduntzat jo, baina fiskalak galdetzen zuena baino apalagoak dira zigorrak. Hiru hilabetez iraun du Mazango... [+]
Sortzen eta Ratioak Jaitsi 0-18 elkarteek Legegintzako Herri Ekimen bitartez egin dute eskakizuna eta alderdi guztiek agerraldia onartu dute. Europar Batasunak Foru Gobernuari ratioak murrizteko egindako gomendioan du oinarria nafar gurasoen aldarrikapenak.
Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.
Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.
"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]