Zenbat gauza pasatzen zaizkigun oharkabean. Nitxoetan mugituta ere, nitxo bakoitza handiegia ez ote da dagoeneko? Tolosatik dator Alai artistaren EP hau, breakbeat, jungle, UK garage eta house estiloko elektronika perfekzionista, zapore afrokaribearrarekin lurrindua.
Eta aurkikuntza zela uste nuena, ba tira, ni ere berandu. Ozen lan luzea kaleratua zuen aurretik, Cris Lizarragaren Quitame la culpa liburutik abiatutako disko indartsua. Yuca laburragoa da, baina itxuraz behintzat, landuagoa. Ez dago ezer sobera –akaso, kanturen bat faltan–, perkusio, bateria eta atmosfera hiperzainduak, hiperfinak. Zaila da breakbeateran erritmo frenetiko eta apurtua minimalismoarekin lotzea, baina Yucak ezin hobeto egiten duelakoan nago.
Honela aurkezten du bere burua Alaik: erdi arepa, erdi marmitako. Eta hor dago bere berezitasunetako bat. Bere sustrai venezuelarrak islatzen saiatu da diskoan, eta Xabier Leterekin batera, topatuko ditugu Latinoamerikako erritmo eta sample sorta batzuk. Ordea, laginak laburregiak dira benetako fusio batez hitz egiteko, paleta kolore batez baino gehiago.
Musika elektronikoa rocka baino zaharragoa da Euskal Herrian. Ordea, tradizioa eta eskola orain ari dira apur bat gehiago garatzen. Orain arte beti izan dut sentsazioa nazioartearekin konparatuta, kopia eskasak besterik ez ditugula egiten hemen. Baina ari dira, ari dira izen propio indartsuak sortzen. Tolosatik datorren Mattin Zeberio aipatu nuen aurreko batean, eta Tolosatik Alai Ormazabal etorkizuneko izen indartsua izango dela, zalantza gutxi.
Oraindik, ordea, hizkuntza propio bat garatzea falta zaigu. Izango al da UK house gisa ezagutzen den estiloaren parekide euskaldunik? Sortuko al dugu beat endemikorik? Tiroa doitzea besterik ez zaigu falta.
Ultra
La Furia
Baga Biga, 2024
---------------------------------------------------------
Cascanteko La Furia-k bosgarren diskoa plazara atera du. Mimoz eta erraietatik, berarentzat funtsezkoak diren osagai horiekin, prestatu du honako pozima, pozoitsua eta aldi berean... [+]
Zerrautsa
Olaia Inziarte
Panda, 2024
-------------------------------------------
Depresio garaian idatzitako hamalau kanta. Halaxe aurkeztu zuen Olaia Inziartek orain aipatu ezin den euskarazko lehenengo late night-ean. Diskoa irekitzen du Zerrautsa pieza bru-ta-lak... [+]
Alosia
Perlata
Autoekoizpena, 2024
----------------------------------------------------
Arrasateko Perlata taldeak lan berria kaleratu du. Hainbat disko ditu bizkarrean, eta azkeneko lana bere jaioterriko punk, Oi! eta rockaren zubi-lana egindako Jesusi Etxeberria... [+]
Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023
-------------------------------------------------
Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]
Nick Linbött
Nick Linbött
Kaset ekoizpenak, 2024
------------------------------------------------
Komiki jantzi vintage-arekin, rock-and-rollaren hastapenaren eta Gerra Hotzaren bizipenak bete-betean bizi izan zituzten belaunaldiko pertsonaia batzuen akorduan,... [+]
Ciudad de Polvo
Sal del Coche
Humo Internacional, 2022
-----------------------------------------------
Tira, jada bukatu denez Gramsci zitatzeko moda, ekarri dezakegu lerro hauetara oportunismo akusaziorik gabe. Are gehiago Sal del Cochekoek ere hala ekartzen badute:... [+]
Deus
Kaskezur
Usopop, 2024
-----------------------------------------------------
Deus dugu galtzeko” diote baztandarrek. Eta hala da. Disfrutatzeko egin dute beti musika, haziz joan diren lau musikari trebeen arteko joko eta jolasean. 2008an taldea sortu zutenetik... [+]
Laberintuak
Maniaks
Autoekoizpena, 2024
------------------------------------------
Ohikoa da gaztaroaren borborrean musika taldeak sortzea, eta non eta Arrasaten are gehiago. Baina talde bat sasoian eusteak esfortzu eta konpromiso handia eskatzen du, eta tira egin ezean... [+]
Ezpatei Disdira!
Tatxers
Humo Internacional, 2024
-----------------------------------------
Pop melodia itsaskorren gerrillariak. Vietcong txikiak nola, bata bestearen atzetik, tranpekin edo tranparik gabe berriz harrapatzen gaituzte Tatxersekoek. Himnogintzaren maisuak,... [+]
El país de las maravillas
Kinky boys
Autoekoizpena, 2024
---------------------------------------------
Izenaren adieratik gutxi dauka, gaur egun, Bilbon sortutako hirukoteak. Are gehiago, partaideen ibilbideak joan dira garatzen eta aldatzen. Marga Alday ezaguna... [+]
Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida
Chill Mafia
2024
---------------------------------------------------
Chill Mafiak inauguratu zuen aroak lurperatu du Chill Mafia. Denak ez duela zertan betirako iraun, hori argi baino argiago dugu. Eta hobe dela orain,... [+]
Errautsetatik loratzen
Añube
Autoekoizpena, 2024
-------------------------------------------------
Aspaldian sarri pentsatzen dut Debagoienan gazteek ia soilik musika urbanoa edo oi! musika, bata edo bestea, entzuten dutela; hortik kanpo apenas dagoela jende... [+]
Tuka esaten da
Tu-K
Autoekoizpena, 2024
----------------------------------------------
Musika elektronikoa Euskal Herrira iritsi da!” irakur daiteke, azken urteotan, hango eta hemengo titularretan. Kazetariek entrega datak dituzte pentsatzeko ordua iritsi aurretik,... [+]
ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.
Every action has reaction
BLACK BACON
Artza Records / American Leather Records
----------------------------------------------------------
Badira 25 urtetik gora Kataluniako jatorria daukan eta HHH hardcore talde aitzindariaren sortzaile Alex Montiel Euskal Herrira... [+]