Freskotasuna eta barietatea

OLBEk antolatutako opera eta zarzuelako errezitaldia. Bakarlariak: Juan Jesús Rodríguez (baritonoa), Graciela Moncloa (sopranoa). Piano-jotzailea: Manuel Burgueras. Narratzailea: Maite Marín. Egitaraua: Leoncavallo, Puccini, Verdi, Turina, Serrano, Torrob
OLBEk antolatutako opera eta zarzuelako errezitaldia. Bakarlariak: Juan Jesús Rodríguez (baritonoa), Graciela Moncloa (sopranoa). Piano-jotzailea: Manuel Burgueras. Narratzailea: Maite Marín. Egitaraua: Leoncavallo, Puccini, Verdi, Turina, Serrano, Torroba, Chapí eta Sorozabalen lanak. Lekua: Euskalduna Jauregia (Bilbo). Data: apirilaren 20a. Argazkia: E. Moreno Esquibel.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Azken denboraldietan ohikoa izan den moduan, OLBEk errezitaldi polita prestatu du denboraldiko azken titulurako, preludio gisa balio izan duena.

Opera eta zarzuela nahastea ideia bikaina izan da. Izan ere, askok uste dugu ez litzatekeela ideia txarra izango noizbait genero txikia-ren tituluren bat sartzea OLBEren denboraldietan. 

Aldi honetan, ikusi ahal izan dugu zein ondo egokitu diren bi bakarlarien ahotsak eta kantatzeko moduak bi estilo horietara. Emaitza izugarri atsegina eta arina izan da.

Nobedade gisa, Maite Marín aktoreak errezitaldiko pieza guztiei jarraipena ematen dien gidoia antzeztu du, asmo komikoarekin. Egia esan, elementu hori sobera egon da eta ez dio ekarpen handirik egin saioari.

Juan Jesús Rodríguez baritonoak ahots handia eta segurtasuna erakutsi ditu errezitaldi osoan. Nazioarteko baritono verdiar onenetakotzat jotzen da, eta egiaztatu ahal izan dugu zergatik kontsideratzen den horrela. Bai Leoncavalloren I Pagliacciren Si puo? arian, bai Verdiren Don Carloren Io morrò, ma lieto in core kantan, kantu dotorea eta ahotsaren biribiltasuna erakutsi ditu.

Gaueko beste protagonista ere, Graciela Moncloa sopranoa, esperotako mailan egon da. Interpretatu dituen bi opera ariei esker –O mio babbino caro, Gianni Schicchirena (Puccini), eta Sola, perduta e abbandonata, Manon Lescautena (Puccini)–, emozioz beteriko abeslaria aurkitu dugu, bere ahotsa ezin hobeto egokitzen baitzitzaion Pucciniren paperei.

Bigarren zatian, zarzuelari eskainitakoan, interpreteen freskotasunak eta generoa menderatzeak ikusleei asko gozarazi die, zalantzarik gabe.

Sopranoa eta baritonoa nabarmendu dira interpretatu dituzten erromantzeetan, baina onena programako azken duoetan iritsi da. Bi bakarlariak bikain aritu dira Chapíren Por qué de mis ojos (La Revoltosa) eta Pablo Sorozabalen Hace tiempo que vengo al taller (La del manojo de rosas) lanetan. Azken honetan bereziki interpretazio harrigarria izan dute Graciela Moncloak eta Juan Jesús Rodríguezek. Nolako gogoa piztu zaigun guztioi zarzuela eder horren –Sorozabalen harribitxi bat– antzezpen on batera joateko!

Propina gisa, Rodríguezek Guridiren Sasibil, mi caserío erromantzaren bertsio dotorea oparitu digu. Amaiera ederra. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika klasikoa
Don Pasquale garaikidea pizza artean

Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]


Gure pianista unibertsala

Columbus Fundazioak antolatutako kontzertua, ‘RenHacer’ Musikaldiaren barruan.

Bilboko Orkestra Sinfonikoa.

Zuzendaria: Ramón Tebar.
Bakarlaria: Joaquín Achúcarro.
Egitaraua: Guridi, Grieg eta Brahmsen lanak.
Lekua: Bilboko Euskalduna... [+]


Musika Hamabostaldia: gogoeta batzuk

Edizio asko dira orain arte; Espainiako Estatuko musika klasikoko jaialdirik zaharrena da. Behin amaituta, une egokia izan daiteke aurtengo edizioaren balantzea egiteko, baina baita jaialdiaren bizitza luzearen balantzea egiteko ere. Jaialdi bikaina da, oso. Baina hausnartu egin... [+]


Adore kontrolatua

Donostiako Musika Hamabostaldia
Euskadiko Orkestra: Zuzendaria: J. Rohrer.
Donostiako Orfeoia: Zuzendaria: J.A. Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: C. Reiss, V. Karkacheva, M. Schmitt, H. Müller-Brachmann.
Egitaraua: Beethovenen Missa Solemnis re maiorrean, op. 123.[+]


Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


Desberdina eta berezia

Albenizen Iberia Suite monumentalaren bertsio berri bat egitea meritu handiko lana da, merkatuan dauden grabazio bikainak kontuan hartuta. Hori dela eta, Luis Fernando Pérezek Musika Hamabostaldiko errezitaldian egindako lanak sekulako miresmena sortu zidan.


Aita Santuaren biolinista eta bere estela

Orkestra handien eta obra handien kontzertuen ondoren, ezin diegu arreta jarri gabe utzi musika-patxada handiagoko, sosegu handiagoko baina edertasun berdineko proposamenei.


Iraultzaren eta maitasunaren artean

Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoaren lehen kontzertuak erromantizismo berantiarraren kutsua izan bazuen ere, bigarren topaketan taldeak bi obra zirraragarri interpretatu zituen, istorioak kontatzen zizkigutenak. Obra exigenteak ziren, batez ere adierazkortasunaren aldetik, eta... [+]


Inaugurazio erromantiko-berantiarra

Musika Hamabostaldiak 85. edizioari hasiera eman dio, orkestra handi batekin eta inaugurazio baten mailako programarekin.


Bederatzigarrena eta azkena

Viena, 1824ko maiatzaren 7a. Ludwig Van Beethovenen (1770-1827) 9. Sinfonia estreinatu zen. Konpositore alemaniarrak bukatu zuen azken sinfonia izan zen, baina, asmoari erreparatuta, lehena izan zela ere esan liteke. Beethovenek 1799 eta 1800 urteetan idatzi zuen 1. sinfonia;... [+]


Merezi dugun euskal opera

Durangoko Hitz liburu-dendan otu zitzaidan Saturraran operak merezi zuela kritika. Jose Julian Bakedanoren arrapostua batetik, liburu-dendako Gaizka Olabarriren berben ilusioa, horrenbeste urtean Hitz liburu-dendako ardura eraman izan duen Nekane Bereziartuak opera hori ikusteko... [+]


Eguneraketa berriak daude