argia.eus
INPRIMATU
Australiako aborigenen buztingintza
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2024ko maiatzaren 14a
Argazkia: Cabah
Argazkia: Cabah

Australiako ipar ekialdean dagoen Jiigurru uhartean duela 2.000-3.000 urteko zeramika zatiak aurkitu dituzte James Cook unibertsitateko eta Australiako Ikerketa Kontseiluko kideek. Australian orain arte aurkitutako zeramika arrastorik zaharrenak dira. Arrastoen azterketa geologikoak adierazi du zeramikazko pieza horiek uhartean bertan egin zituztela.

Ikerlanaren arabera, Queensland iparraldeko aborigenek haremanak zituzten Ginea Berriko komunitate buztingileekin eta haiengandik ikasi omen zuten zeramika ekoizteko teknika.

Aurkikuntza honek bertan behera uzten du aurrejuzkuak bultzatuta orain arte ontzat eman den teoria: zeramika kolonizatzaileek eraman zutela Australiara.