Zutabe hau idazten ari naizenean, eskola-oporrak hastear daude. Lankide eta ikasleek besterik ez dute ahoan, nola ez. Norabait joanen ote zara? Baietz, ezin duzu moztu, bestela. Etxean geldituz, begi bistan egonen zaizu lanerako deia: zuzendu beharreko kopiak, prestatzekoak diren kurtsoak, borobildu nahi dituzun artikuluak, jarraitzen dituzun elkarte biltzarren prestaketa… Batzuek opor lekura eramanen dute ordenagailua, lana aitzinatzeko, denborarik ez galtzeko, lanean berriz hastea gogorregia litzatekeelakoan. Badu zenbait urte, gainera, ikasleek eta burasoek normaltzat daukatela irakasleekin harremanetan segitzea bakantzetan, etenik onartu gabe. Eta lortzen baduzu zure burua lanetik iraiztera, behin opor lekura heldurik, zer eginen duzu? Ibili, bisitak antolatu, familiarekin atera… eta suertez bakarrik gelditzen bazara, zutaz etsitu zuen liburua edo testua hartuko duzu, fite-fite zenbait lerro irakurtzeko edo idazteko. Hondarrean, itzuliko zara berdin nekatua, mila gauza kudeatu behar izan ondotik.
Egia erran, ez zara nehoiz gelditzen. Baina gelditu nahi ote duzu? Menturaz, ez. Zergatik? Beharbada inkontzienteki oraino erne duzulako aspaldiko ahotsa, deus ez egitea edo plazer hutsarendako aritzea alferkeria dela diotsuna. Aitatxik erraten zigun: “Lan sanja, pausa”. Hau da, pausatzea, ez da lanik egin gabe egotea, baina lan erritmoz aldatzea. Beharbada, lanetik ez zara askatzen mendetan hazi instintuak herio beldurrarekin lotzen duelako, zure baitako geldotasun egarria. Marina Tsvetaieva errusiar olerkariaren Insomnia poemak honela dio, Blaise Pascal filosofo jansenistari oihartzun eginez: “-Ez lo egin! Gogor egin! Egia diot! / bestela, betiereko loa da! / bestela, betiereko loa da!”. Beharbada, lanean tematzen zara jendarte ero honek presio izugarria ezartzen dizulako, ezin duzulako haria galdu, behin-behinean bada ere, ezin duzula nonbait geratu ezer egin gabe. Lotan.
Zonbat denbora badu, hain zuzen ere, ez duzula nahi adina lo egin? Ez zarela iratzargailuarekin lehian, goizetan, ea zoinek hasiko duen lehenik eguna?
Zonbat denbora badu, hain zuzen ere, ez duzula nahi adina lo egin? Ez zarela iratzargailuarekin lehian, goizetan, ea zoinek hasiko duen lehenik eguna? Hainbeste bada egiteko, hain dira premiatsuak eginbehar pertsonal eta kolektiboak! Eta Axular leitua duzu, badakizu ez daitezkeela gerorako utz.
Loa: gai tabua da oraindik. Gai hori du jorratzen, manera interesgarriz, apirilaren 10eko Le un hebdo astekari frantsesak. Zenbaki horretan ikasi dut gaur egun 25-45 urte artekoen %45ak dioela ez duela behar bezainbat lo egiten, eta izugarriki areagotu direla lo arazoak gizarte osoan, adin guztietan, klase sozial orotan. C. Rauch soziologoak frogatua du emazteek, bereziki, pairatzen dutela lo eskasaz eta, egun bakarrean, lau “lan egun” dauzkatela erraten du: aktibitate profesionala, etxeko lana, lan emozionala eta gaueko lana, hori, loaren ordez. P. Zawieja-k, berriz, aztertzen du zein heinetan errentagarria zaion kapitalismo handiari lotan pasatu beharko genukeen denbora. Akiduraren historia psikosoziologiko argigarria proposatzen du, egungo unadura mota berriak azalduz, hala nola “informazio-unadura”, karga gehiegikeria edo deskantsu ezintasuna.
Arroztu zaigu loaren gozamena, nork gure intimitatean amiltzeko une berezi hori, beldurgarria bezain atsegingarria izan daitekeena. Zorionez, loria handiko momentuak gerta dakizkigu, non baketsuki atseden hartuko dugun, hala nola haur ttipia kulunkatzean, kantu ezti bat lagun, harekin batean lokartzeraino. Azkenean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]