1950eko hamarkadan, AEBetako armada droneak erabiltzen hasi zen gatazka guneetan zaintza eta errekonozimendu misioetarako. 1994ko uztailaren 3an izan zen Predator dronearen lehen hegaldia, armatuta egon gabe. 1995eko uztailean, Predatorrek Balkanen gainetik egin zuen hegan zaintza misioetan. Kontuan izan behar da, 2000. urtera arte, droneen bateriaren autonomia 15 minutukoa zela, eta etengabe kargatu behar zela. 2000. urtetik aurrera, CIA droneak bidaltzen hasi zen Afganistanera, eta irailaren 11ko atentatuen ondoren lehen drone armatuak jarri ziren martxan. 2002ko otsailaren 4an erabili zuten AEBek lehen aldiz aurreneko Predator armatua. Helburua Osama bin Laden hiltzea zen. Haren partez, Daraz Khan izeneko afganiar errugabea hil zuten, txatarra biltzen ari zela. Predator lehen drone armatuak aro berri bat ezarri du eta sustrai sionistak ditu.
Abraham Karem Bagdaden jaio zen 1937an. 14 urterekin Israelera emigratu zuen jatorri juduko bere familiarekin batera. Han, unibertsitate ospetsuenetako batean ingeniari gisa trebatu zen. Ikasten ari zela, armada sionistaren aireko armadan sartu eta zazpi urtez aritu zen. 1974an, bere enpresa sortu eta tripulaziorik gabeko hegazkinak diseinatzen hastea erabaki zuen. Karemek eraiki zuen lehen dronea armada sionistarentzat egin zuen, ondoren arabiarren aurka erabili zutena Yom Kippurreko gerran. Israelgo armadatik ez zuen jaso berak espero zuen arreta eta hala, 1977an AEBetara zorte hobearen bila joatea erabaki zuen.
Los Angelesen enpresa txiki bat sortu zuen, Leading Systems Inc, eta han sortu zuen Karemek AEBetan hegan egin zuen lehen dronea. Hor abiatu zuen bere karrera eta ordutik 20 bat ibilgailuren inguruko patenteak erregistratu ditu, baina bere asmakizunik ospetsuena MQ-1 Predator da, Afganistanen "debutatu" zuena eta oraindik AEBetan eta hainbat herrialdetako aire-armadetan lanean jarraitzen duena. Bere lanaren emaitzak ondorengo ezizena ekarri dio: Drone father (Droneen aita).
Ezagun egiten hasi zenean, Aerean Space aldizkariak esan zuen Predator hegazkinak mundua aldatuko zuela. Eta hala izan da. Gaur egun, AEBetako dronerik hilgarriena General Atomics MQ- 9 Reaper da, Predator B gisa ere ezagun dena. Hau da, Karemek asmatutakoaren ondorengoa. 20 metro baino gehiagoko hegazkina da, ia bost tonako pisua duena. Milaka kilometroko distantziatik gobernatu daiteke, orduko 300 kilometroko abiadurara iristen da, lau Hellfire misil eta hainbat lehergailuekin kargatuta, eta 14 orduz airean mantentzen da. AEBek mota horretako 300 drone baino gehiago dauzkate, 2021eko datu ofizialen arabera. Bakoitzak 32 milioi dolar inguruko kostua du.
Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]
Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]
Gerra Urte, Gezur Urte!
Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.
Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]
Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.
Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Nafarroan torturatutako ia mila pertsonaren errealitatea eraldatzen hasi berri dela azaldu du antolakuntzak. Nafarroako torturaren biktimen lehen aitortza ofiziala aurtengo apirilean egin zen, eta oraingoa antzeko prozesuetatik igaro diren beste torturatuekin eta gaian aditu... [+]
Israel Katz da Defentsa ministro berria, orain arte Atzerri ministro izandakoa. Erabakiak israeldarren kexua eragin du eta milaka dira karriketara atera. Israelgo Gobernuko oposizioko ordezkariek prentsaurreko bateratua eskainiko dute azaroaren 6 honetan. Bizkitartean, Israelen... [+]
“Proposamen ausart, integral eta prestuen tenorea etorri zaigu (…) Euskal Herria munduko altxamenduen artean sar dadin berriro”, bota zuen Hartzea Lopez Arana adiskideak ARGIA aldizkarian 2018ko uztailean argitaratu zuen “Oldartze eraginkor baten... [+]
Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]
Kontatu –ezta iradoki ere– ez digutenez, imajinatu egin beharko dugu. Gertatu, halatsu gertatuko zelako, gutxi gora behera.