Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu zuen.
Irakasleak kontatu zuen diskurtso feminista irmoa erabiliz egin ziola aurre ikasleari, horrelakorik onartzen eta onartuko ez zuela tinko –baina maitasunez– adieraziz, eta zuzen jokatu ote zuen kezka duela orain, geroztik ikasleari ez diolako berak horrelako jokabiderik antzeman, baina badakiela ez dela benetakoa ikaslearen jarrera aldaketa, bere aurrean baizik ez omen baitio horrela jokatzeari utzi, kontatu diotenez. Ikaslearengandik jokabide horiek erauztea baino gehiago, lortu zuena ez ote zen bere begietatik kanpora bidaltze hutsa izan, ez ote dion horrela bere balizko esku hartze bati atea itxi. Ez ote zen hobeki hain zorrozki aritu ez balitz.
Nik argi dut kontua. Egiturazkoak diren zapalkuntzen ondoriozko adierazgarriekin ez da epeltasunik erakutsi behar, marra gorriak direla jakin beharra dutelako. Muga bat garbi ezartzeak ez du, gainera, gaiaren bestelako lanketa hezigarrien aukera eragozten, baina zentzua izango badu, eta koherenteak izango bagara, zorrotz eta irmo ezarri beharra dago muga. Dena den, gogoan izan behar dugu hezitzaile moduan dugun eragin-gaitasuna ere mugatua dela, sarri zapuzten baikara gure lanak ematen duen fruitu eskasarekin.
Kontua da adierazi nuela ikasleren batek erdaraz egiten zidanean nik ere halaxe jokatu ohi dudala, gustua egiteko batere asmorik gabe, niri euskaraz egiteko exijituz, erdaraz ez ezik harrokeriaz, edo euskararen kontrako mespretxuz egiten baitute batzuek, batzuetan. Ondorengo komentario batzuek, orduan, zer pentsatua eman zidaten. Ezin direla bi kontuak konparatu, hizkuntzarena ez dela gisa berekoa, hor ez dagoela indarkeriarik, eta bla bla bla. Betikoa.
Erdara ez da jada zapalkuntzaren sintoma gisa hartzen, denok dakigulako erdaraz (zergatik ote?) eta hizkuntza batean etsaitasunik egon ez daitekeela sinestera iritsi garelako
Feminismoak ideologia oso bat garatu du, emakumeontzako gida bat eskaintzen duena arazoa izendatzeko, ulertzeko, kokatzeko, aurre egiten jakiteko, zapalkuntza zipriztinik txikienak ere identifikatzen jakiteko, eta ahalduntzeko. Eta eskertu egiten da ideologia batek ez duelako berez askapena ekartzen, baina emantzipazio psikologikoaren lanean ezinbesteko abiapuntua eta babesa baita.
Zer gertatzen da, ordea, euskal zapalduokin? Pairatzen dugun gatazkari buruzko ideologia hegemonikoak kanpoan utzi du zapalkuntzaren kontaketa, horrek dakartzan ondorioekin. Hizkuntzaren auzian ikusten da nabarmenen, euskaldunon bereizgarri nagusia delako, eta herriaren pultsuaren neurria ere ematen digulako, hortaz. Bada, egiten den diagnostiko okerrean, eta proposatzen zaizkion soluzio inozoetan, kezkatzekoa da oso herri honen inboluzio ideologiko larria.
Erdara ez da jada zapalkuntzaren sintoma gisa hartzen, denok dakigulako erdaraz (zergatik ote?) eta hizkuntzak beti onak direla dioen ideologiak abduzituta, hizkuntza batean etsaitasunik egon ez daitekeela sinestera iritsi garelako. Baina menderakuntzaren ordez hor kultur aniztasuna besterik ikusten ez duten horiek, nola azaltzen dute aniztasun hori Euskal Herriaren alde honetan hain espainol kolorekoa izatea, eta hain frantsesa bestean?
Zapalkuntza ez sentitzea jauzi kualitatiboa da asimilazio prozesuan, espainol(tasun)a edo frantses(tasun)a geure egiten ari izanaren ondorioa, horrela, hain gozoki. Hain erraz lortzen utziko diegu?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]