Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.
Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri dena, errealitatearen aurrean ezerezean geratzea? Botereek eskubide gisa onartzen dutenean, lan indarra birsortzeko elementu gisa babesten ari dira. Baina, aldi berean, salgaia eta inbertsio ondasuna da, eta horien arteko talkatik sortzen dira etxebizitza politikak, elementu horiek guztiak orekatu nahian. Sektore publikoak sustatutako etxebizitzak eta alokairu erregulatuak, eraikuntza eta finantza sektoreen interesak, errentatzaileak; hainbat indarren arteko hartu emanetatik azken hamarkadetako egoera azal dezakegu.
Alokairuen kasuan, soldaten aldean, prezioen igoera izugarria jasan dugu. Horri gehitu behar zaio alokatzeko eskakizun zorrotzagoak daudela, errentatzaileek egindako inbertsioaren arriskua txikiagotzeko. Erosketaren aldetik, bestetik, Atzeraldi Handiaren ostean, finantza erakundeek eskuratzeko malguak ziren hipotekak eten zituzten. Gainera, egiten ari diren erosketen parte hazkor bat eskudiruz izaten ari da, hipoteka barik. Azken kasu horrek modu argiago batean azaltzen du erosleen klase jatorria.
EAEko hauteskundeetan ere hainbat etxebizitza politika mahai gaineratu dira. Proposamen batzuk dirulaguntzen inguruan zentratu dira, errentatzaileek guztion diruz bereganatuko dituzten laguntzak babestuta; baita etxebizitza eragileen mesedetarako berme publikoen eskaintzak planteatuta ere. Beste batzuk, berriz, funts putreei ateak ixteari buruz, alokairua sustatzen duten programak ezartzeari buruz eta etxebizitzarako sarbidea errazteko inbertsio publikoari buruz hitz egin dute.
Sindikalismoa etxebizitza arazoaren ezinbesteko aktorea da: horrela azaltzen da etxebizitza mugimenduak hartutako izena
Politika instituzionaletik etxebizitza arazoari heltzea beharrezkoa bada, ez da nahikoa. Neurri horien mugak agerikoak dira, eta ez dute gako nagusia lantzen: lan merkatua. Lana galtzen baduzu, edo modu prekarioan bizi bazara, diru-sarrerak gastuak ordaintzeko ez bazaizkizu heltzen, etxebizitza arazoak izango dituzu. Maiz, etxebizitza sindikatuei laguntza eskatzen dietenek kaleratzea edo iraupen luzeko ezintasun bat jasan dute lehenago.
Etxebizitza mugimendua beharrezkoa da, baina, oro har, krisiaren ondorioak lantzen ditu (alokairu arazoak), eta ez horren iturria (lan arazoak). Horregatik, etxebizitza arazoan sindikalismoaren garrantzia azpimarratu beharra. Sindikalismo eraldatzaileak klase-antolaketa handi bat eraikitzea proposatzen du, eredu ekonomikoa eraldatzeko (zer ekoiztu, zertarako, zerekin, norekin, zeren kontura...), lan-merkatuaren kontrola berriro mahai gainean jartzeko. Ikuspegi horren ondorioz, etxebizitzaren gaia lantzeak beste zentzu bat du.
Noski, aurreko hori lortzen ez den bitartean, sindikalismo horrek beste jarduera batzuk egitea beharrezkoa du. Bai etxebizitza mugimendua babestea, aholkularitza juridikoak edo sindikalak sustatuta, negoziazio kolektiboan arazoa integratuta eta enplegu eta etxebizitza arazoak lotuta, baita etxebizitza merkatutik kanpo uzteko neurriak proposatuta eta babestuta.
Beraz, sindikalismoa etxebizitza arazoaren ezinbesteko aktorea da: horrela azaltzen da etxebizitza mugimenduak hartutako izena. Erantzun globala eta sistemikoa behar dugu, beste balio batzuen arabera gizarte bat eraikitzea beharrezkoa baita. Sindikalismoa, eraldatzailea dena, funtsezkoa da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]