argia.eus
INPRIMATU
Nabigazioaren historiaren argazkia
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2024ko martxoaren 22a

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu eta berriena Bigarren Mundu Gerra garaikoa da.

Tartean, besteak beste, greziar, erromatar, bizantziar eta otomandar ontziak daude. Gainera, gehienetan kargamentuaren arrastoak geratzen dira.

Lau urtez luzatu diren lanetan 20.000 argazki inguru atera dituzte  eta, hala, argazki horiek guztiak bat eginda, Mediterraneoko nabigazioaren historiaren argazki  xehea lortu dute.