‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra (Ultra sarea) dokumentala estreinatu zen, TV3ko (Kataluniako telebista publikoa) Sense Ficció programarako egin dugun ikus-entzunezko proiektua. Gizartearen gehiengoarentzat kezkagarria bezain ezezaguna den fenomeno bat irudikatzeko enkargua genuen: nola sartzen den ultraeskuina sare sozialen bidez gazteen bizitzetan.

Kataluniako Centre de Estudis de Opinió (CEO) zentroak egindako makroinkestaren arabera, Z belaunaldiko gazteen %9 (15 eta 25 urte bitartekoak, gutxi gorabehera) eskala ideologikoko 8-10 artean dago, hau da, eskuin muturrean. Gehienak gizonezkoak dira, eta nahiz eta kopurua anekdotikoa iruditu, kontuan izan behar dugu ehunekoa aurreko belaunaldikoaren ia bikoitza dela.

Joera berria markatzen du datu horrek, eta gazteen boto-portzentaje handi bat ultraeskuineko aukerentzat dela adierazten du. Joera horrek dagoeneko erakundeen taula politiko-instituzionala baldintzatzen du munduko leku askotan, eta badirudi ez duela goia jo. Modan al dago fatxa izatea? Zergatik ikusten dute gazte batzuek ultraeskuina sistemaren aurkakotzat?

Erantzunak ugariak dira, baina Espainiako Estatuan nabarmentzekoa da eduki sortzaile jakin batzuek eta albiste faltsuak sortzeko plataformek izan dituzten bultzada eta ospea. Are gehiago kontuan hartuta ikerketa guztiek berresten dutela sare sozialak direla belaunaldi berriek informatzeko gehien erabiltzen dituzten kanalak, eta ez hedabide konbentzionalak.

Fatxatuber deiturikoak Javier Negreren Estado de Alarma bezalako atarietan sortzen diren polemikez elikatzen dira, gorroto-diskurtsoak inpunitate osoz zabaltzeko

Fatxatuber deiturikoak, hala nola Infovlogger edo Libertad y lo que Surja, Javier Negreren Estado de Alarma bezalako atarietan sortzen diren polemikez elikatzen dira, eztabaida politikoa intoxikatzeko eta gorroto-diskurtsoak inpunitate osoz zabaltzeko. Plataformek oso eginkizun garrantzitsua dute, izan ere, iritzi misogino, homofobo edo arrazistak zigortu beharrean, algoritmoek gatazka sortzen duten edukiak sustatzen dituzte, eta, beraz, erabiltzaileak sarean mantentzea eta argitalpenak monetarizatzea lortzen dute.

Sare konplexu honen gailurrean, Vox eta PP bezalako alderdiak aurkitzen ditugu. Publizitate instituzionala kontratatuz eta aurrekontu partida propioak emanez, interneteko ospetsu berri hauek finantzatzen dituzte, arreta desbideratzeko eta agenda mediatikoa euren aldeko tokietara eramateko.

Dokumentala egiteko baldintza bat zegoen: protagonistek hitz egitea. Horregatik elkarrizketatu genituen eskuin muturreko nerabe asko eta lehen aipatutako hiru sortzaileak. Erronka handia zen, nola eman ahotsa beren diskurtsoak sustatu eta zuritu gabe? Ez dizuet spoiler egingo, baina orain arte publikoak eta kritikak ahalegina goraipatu dute.

Gure ondorio nagusia da –ikusle asko izan dituela kontuan edukita– lortu dugula agerian uztea guri partida irabazteko erabiltzen ari diren estrategietako bat. Honezkero, jada ez zen bideragarria fenomenoari ezikusiarena egitea haren hazkundea saihesteko. Gonbidatzen zaituztet dokumentala ikustera, zeuon ondorioak ateratzera eta horren arabera jokatzera, gure gazteen artean gorrotoaren hazia loratu ez dadin. Oraindik garaiz gabiltza.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


Teknologia
Joan zaitez...

2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eskuak

Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]


Urte berri goiza

Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]


Primaderako liliak

“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]


Trump, berriro

Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]


Eguneraketa berriak daude