Urtebete pasa da Mendebaldeari Ukrainako gerra okertu zitzaionetik. Xakean esaten da jokalari bat zugzwang posizioan dagoela egin dezakeen edozein mugimenduk kaltetuko badu. Mugimendurik egin beharko ez balu berdinketa lortuko luke, baina bere txanda bada, bereak egin du.
2024an Ukrainak gerra fronteari eutsiko balio, Bruselak ez luke mugimendurik egin nahiko. Baina Kievek ez du eusteko gaitasunik, ez gutxienez Ukrainak gizon eta arma eskasiarekin jarraitzen duen bitartean. Horregatik, Mendebaldeari fitxa mugitzea baizik ez zaio geratzen: kapitulazio kutsua duten negoziazioetara joaz, edo frontearen lerroa kolapsatu ahala gerran eskalatuz.
EBko politikari eta gobernu gehienen adierazpenei kasu egiten badiegu, badirudi Errusiaren kontrako gerra inoiz baino gertuago dagoela. Posibilitate honekin bonbardatzen gaituzte hedabideek egunero: normaldu dezagun gerra agertokia eta gastu militarraren igoera AEBen mesedetan. Hautua eskalatzea da. Emmanuel Macron-ek garbi adierazi du errusiar armadak aurrera egiten jarraituko balu Ukrainara soldaduak bidaltzeko prest egongo litzatekeela. Mugimendu hori ere, baina, Brusela dagoen zugzwang posizioagatik, galtzailea da. EBk bizi duen krisi sozioekonomikoari galera humanoa eta materiala erantsi beharko litzaizkioke. Ez aipatzeagatik gerra nuklear posible baten agertokia. Halere, badirudi ez duela axola, izan ere, EB tematuta dago bere interesen kontrako erabakiak hartzen. Baina hori nola izan da posible? AEBek Europan duten hegemonia kulturalari esker.
Mendebaldea pribilegioak galtzen ari den une honetan, Europako gizartea kulturalki inoiz baino kolonizatuago ageri da Washingtonekiko
Superpotentzia baten hegemonia eraikitzeko prozesuetan lau dimentsiok jarduten dute: ekonomikoa, militarra, politiko-diplomatikoa eta kulturala. Lehenengo biek hegemonia materiala segurtatzen dute. Eraikuntzaren oinarria eta motorra ekonomikoa da, horren gainean indartze militarra dator. Halere, epe ertain eta luzean hegemoniari eusteko dimentsio politiko-diplomatikoa garatu behar da. Nagusitasun politiko eta diplomatikoa nagusitasun ekonomiko eta militarraren azken adierazpena da, subalternoek menpeko egoera onartzen dute pragmatismoagatik. Halere, ahal duten heinean autonomia bilatzen dute. Horregatik, EBk autonomia estrategikoaren beharraz hitz egiten zuen edo Washingtonek, besteak beste, Merkel eta Hollande espiatzen zituen, ustezko aliatuen artean intentsitate baxuko gerra ekonomiko bat zegoelako.
Epe luzean menperatuak otzan mantentzeko beharrezkoa da hegemoniaren dimentsio kulturala garatzea. AEBek hasieratik ondo jakin dute indar finantzarioa hegemonia kulturala eraikitzeko baliatzen: ikus-entzunezkoen industrian, hedabideetan, unibertsitateetan, GKEetan eta, oro har, beste herrialdeetako burmuin eta etorkizuneko eliteen kooptazioa eginda. XXI. mende hasieran AEBen gainbehera ekonomikoa hasi zenean, hegemonia kulturalaren gailurrera iritsi ziren.
Mende berriak aurrera egin ahala, iparramerikar nagusitasun kulturala higatzen hasi zen periferietan; aldiz, piztiaren bihotzean, Josep Borrellek lorategia deitzen duen horretan, indartzen jarraitu zuen. Horregatik, Mendebaldea pribilegioak galtzen ari den une honetan, Europako gizartea kulturalki inoiz baino kolonizatuago ageri da Washingtonekiko. Disonantzia kognitiboaren tamaina hain da handia, Europa kaltetuz AEBen interesen esanetara ari garela onartu baino nahiago dugula esatea demokrazia, feminismoa, ekologismoa, giza eskubideak, adierazpen askatasuna edo nazioarteko legedia defendatzen ditugula gerrak bultzatuz, gerrak eginez, edota genozidioak babestuz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]
Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.
Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]
Urte berria hastearekin batera, bizitza aldatuko diguten erabakiak hartzeko ohitura bada. Listak egiten ditugu hiru puntutan: bat, kirola gehiago praktika; bi, lagun zaharrak maizago ikusi; hiru, Islandiara itzuli, errealki eta metaforikoki. Xedeak beti xede geratzen direla... [+]
Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.
Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]
Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]
Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.
Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]