Otsoa dator!

PAULA ESTÉVEZ

Gizakiak istorio kontatzaileak gara, hainbeste, ezen esan ere egin daitekeen narrazio gaitasuna dela gizaki egiten gaituen ezaugarrietako bat. Kontakizunak behar beharrezkoak zaizkigu geure burua eta errealitatea eraikitzeko, eta bereziki aipatzekoa da ipuin klasikoek horretan duten funtzioa –edo kultura partikular bakoitzak dituen istorio partikular baina atenporal horiena–. Barne-garapena sustatzeko eta bizitzaren eremu sakon eta batzuetan ilun samarrak argiztatzeko daukaten potentziagatik, eta bizitzaren une erabakigarriak zein diren ikasteko dakarkiguten jakintza praktikoagatik.

Ipuinen protagonisten eskutik asko ikasten dugu gure bilaketa, gatazka eta irtenbide existentzialei buruz, ahalegin berezirik gabe senti dezakegulako geure burua istorioetan islatuta. Ipuinen sustantzia bizitza bera da, irudi sinboliko eta arketipiko hutsez irudikatua; hainbeste, non balirudike ipuinak gizateriak asmatutako tresnak direla, bizitzaren etapa bakoitzean izateak dakartzan zailtasunetan lagun egiteko funtzioarekin. Ipuinek geure emozioak, sufrimendua eta garapena tratatzen dituzte, zintzotasunez (nahiz eta batzuetan bortitzak iruditu) eta sentikortasunez.

Normalean haurrendako izan ohi dira ipuinak, nahiz eta batzuetan zalantza ere egiten dugun, hain dira batzuetan sexistak, politikoki ez zuzenak, moralistak, arrosak, edo bortitzak. Edukiaren aldetik hobeki egokitzeko borondatearekin moldaketak jasan izan dituzte, azkenaldian bereziki, baina ni ipuinon eskeleto askotan gordina errespetatzearen aldekoa naiz, hor gordetzen baita haurren garapenean eragiteko ipuinek duten gaitasunaren muina.

Iritsiko ote ziratekeen txerritxoak etxe sendoa eraikitzera, otsoak putz eginez lehen bi etxetxoak apurtu ez balitu?

Ipuin klasiko hauetan otsoarena da niretzat pertsonaia kuttuna, hainbeste istorioren (ko)protagonista eta erdigune. Otsoaren sinbologia oso konplexua eta sakona da, eta oso zabala, horregatik, daukan esanahiaren interpretazioa. Normalean ematen diogun gaiztoaren paperean gelditzea oso irakurketa sinplista da, irudi horretatik areago, oso dimentsio positiboetan ere ulertu daitekeelako otsoaren papera.

Hiru txerritxoen ipuinean, adibidez, otsoa da putz eginez lehen bi etxetxoak apurtzen dituena, bai, egia da. Baina iritsiko ote ziratekeen txerritxoak etxe sendoa eraikitzera otsoak hori egin ez balu? Otsoak, bestela erdietsiko ez zuketen garapen maila handiago batera bultzatzen ditu txerritxoak, garapenaren metafora ederra eskainita, bizitzan aurrera egin ahala eraikinek (eta harremanek) eduki beharreko sendotasun handiagoaren beharraz, eta kokaleku existentzial zaharrak atzean uzteak sortzen duen minaz eta beldurraz.

Txanogorritxoren ipuinak autonomiaren bilaketa irudikatzen du, protagonistak amaren aholkuei ez entzunarena egiten dienean, edo amonaren suntsipenaren irudian. Otsoa, hemen, identitate-aldaketaren prozesuko arrisku, galera eta mamuen irudia da, horretan ere barne eraldaketaren aliatu.

Otsoa ezinbestean da anbibalentea. Gogorra baita bizitzan otsoa agertu zitzaiguneko garaia igarotzea, jakina, baina askatuko ote ginen jadanik emankorra ez zitzaigun harreman horretatik, edo kateatuta gintuen dena delako leialtasunetik otsoak une horretan jan ez bagintu? Libertatea ezin da lortu basoan liliak bilduz denbora-pasa atsegin hutsean, Txanogorritxok irudikatu zuen bezala, norbera izatera iristea otsoaren eskutik baizik eskuratu ezin den altxor preziatua delako. Otsoa, zenbat eta beldurgarriago, orduan eta beharrezkoago. Ez ahantz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


2025-01-29 | Cira Crespo
Ez esan kolonizazioa

Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


Teknologia
Bizitza sistemak

Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]


2025-01-22 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Erosoa

Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]


Eguneraketa berriak daude