Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

  • Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da: berrarmatzea. Baina inori gustatuko ez zaion letra txikia dauka atzealdean. Armak erosteko dirua nondik aterako dutela uste duzu, ba?

Europaren berrarmatzea iragarri dute agintari ugarik, baina gastu soziala ukitu gabe egin al daiteke halakorik? Argazkia: Falcon
Europaren berrarmatzea iragarri dute agintari ugarik, baina gastu soziala ukitu gabe egin al daiteke halakorik? Argazkia: Falcon

Gure politikariak hauteskunde autonomikoen kanpainaurrearekin lokartuta dauden bitartean, jendearen erdia futbol edo pilotako finalekin amesten eta beste erdia Palestinara izututa begira dagoen bitartean, eta hedabide nagusiek berriz, Madrilgo ustelkeriaren zain-odolak zaborrez txutatzen dituzten bitartean, hori guztia gertatzen den bitartean, fartsa baten arriskuak Europa zeharkatu du egunotan. Eta “gerra” du izena.

Historia lehenik tragedia bezala agertzen zaigu, eta gero fartsaz jantzita, abisatu zuen Marxek. Europar Batasuneko agintariek txilibitua jo dute eta herritarroi esan digute prest egon behar dugula gerrarako. Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidentearen hitzek izan dute oihartzun mediatiko handiena: “Baliteke gerrarako arriskua berehalakoa ez izatea, baina ez da ezinezkoa, prest egon behar dugu”, bota zuen ez edozein tokitan, Estrasburgon baizik, europar hiritartasuna duten boto-emaile guztien etxean.

Askoren ustez, ekaineko hauteskundeetan ultraeskuinak Europako Parlamentuan hartu lezakeen indarrari zuzenean lotzen zaio establishment politikoan ugaritzen ari den diskurtso militarista; baita udazkenean AEBetan egingo diren hauteskundeei ere, Donald Trumpek duela aste gutxi garbi esan baitzuen berriz Etxe Zuriko presidente inbestitzen badute bukatu direla osaba amerikarraren dopaminak Ukrainako gerrarako.

 Disuasioa, hori da Errusiak NATOko herrialde bat erasotzeko arriskuari jarri behar omen zaion botika. Baina, horrek prezio bat dauka, eta ez txikia

Ipurdia utzi beharrean, atera dira Berlinen Olaf Scholz kantzilerra eta beste hamaika esaten armak masiboki produzitu behar ditugula. Emmanuel Macronek Parisetik diosku: Ukrainara soldaduak bidali beharko genizkiake. Eta Vladimir Putin kamaradak Moskutik bueltan erantzun: aizak txikito, nik bonba nuklear asko ditiat... Bruselak, bere aldetik, armak Europako industriari erosteko salmenta mekanismoa jarri nahi du martxan.

Eskalada hori serioski jarraitzen ari den La Vanguardia-k, Arancha González Laya Espainiako Kanpo Harremanetarako ministro ohia elkarrizketatu du, gaur egun Pariseko Kanpo Gaietako Eskolako dekanoa dena. Berdin du Trumpek irabazten duen edo ez,  "AEBek atzera egingo dute Atlantikoan eta gure segurtasunaren ardura guk geuk hartu behar dugu", esan du donostiarrak, Europak armak ekoizteko gaitasuna handitu behar duela aldarrikatzearekin batera. "Iraganean gertatuko ez zela pentsatzen genuen guztia, gertatu da. Brexita, Trump hautatzea, errusiarren inbasioa Ukrainan Krimeatik harago, Israel eta Palestinaren arteko gatazkaren itzulera...". Disuasioa, hori omen da Errusiak NATOko herrialde bat erasotzeko ustezko arriskuari jarri behar zaion botika.

Izan botika nola politika, horrek prezio bat dauka, eta ez txikia. Egunkari beraren orrialdeetan, Manel Pérez La Vanguardia-ko zuzendariaren albokoak idatzitako artikulu bat leitu dezakegu: "Quien pagará la factura del rearme en Europa?" (Zeinek ordainduko du Europaren berrarmatzearen faktura?) izena jarri dio.

Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidentea Estrasburgon parlamentuan sartzeko unean. Argazkia: Europako Parlamentua.

Von der Leyenek Financial Times egunkariari esandakoaren arrastoari jarraitu dio kazetariak: “Gehiago gastatu behar dugu, hobeto gastatu behar dugu, europarrago gastatu behar dugu”. Baina horrek badu arazotxo bat: EBk austeritatera itzultzeko neurri fiskalak martxan jarriko ditu aurki, defizita eta zorra murriztuta. Nola ezkonduko da hori armamentuan gehiago, hobeto, europarrago... gastatuta? Azalpena grafiko batean aurkitu du Pérezek, otsailean Municheko Segurtasunaren Konferentzian publikoki aurkeztua.

Zer nahiago duzu, armak edo gurina?

Kiel Institutuko Christoph Trebesch ekonomialariak eginiko estatistika da eta G7 osatzen duten herrialde boteretsuen gastu militarraren eta gastu sozialaren mende eta erdiko bilakaerak erkatzen ditu. Jerga ingelesean Guns versus butter (Armak versus gurina) modelo liberal makroekonomikoa jarraitzen du, eta adierazten du armetan gastatzen dena handitu ahala txikitzen dela zerbitzu publikoetan –erdeinuz gurinarekin konparatzen dena– inbertitutakoa, eta alderantziz.

XX. mende hasieran erabili zen lehen aldiz kontzeptua AEBetan, eta geroztik hamaika agintarien ahotan entzun dugu. Wikipediak zerrendatu dizkigu batzuk. Joseph Goebbels, propaganda ministro nazia: "Ezin dugu gurinarekin tiro egin, armekin baizik". Margaret Thatcher, lehen ministro britainiarra: "Sobietarrak armak lehenetsi zituzten gurinaren aurretik, baina guk dena lehenesten dugu armen aurretik".  

Trebeschen grafikoan ikus daiteke gatazkak daudenean –bi Mundu Gerretan kasu– gastu militarraren kurbak gora egiten duela zeruraino, eta gastu soziala aldiz amildu egiten dela. “Inoiz umilak asarretzian arruak bajatzen dira…”, zioen Txirritak ez arrazoi gutxirekin, eta esaldi horrek berdin balio lezake honetarako ere. Baina Bigarren Mundu Gerraz geroztik gastu militarra “gradualki jaitsi da eta gastu soziala igo, bost aldiz handiago izateraino”, azaldu zuen Trebeschek Munichen. Are gehiago, ekonomialariak ziurtatu zuen Alemanian “arrisku geopolitikoa” inoiz baino handiagoa izan arren, joera berak jarraitzen duela eta “deskonexio” bat dagoela.

Halako analisiak ez dira memelokeriak, ez behintzat esaten direnean Letoniako lehen ministro Evika Silina edo Alemaniako Bundestageko Norbet Röttgen mahaikide dituzula. Municheko Konferentzia nazioarteko segurtasun bilkura inportanteena bihurtu da 1963an sortu zenez geroztik eta Trebeschek goi mailako agintariak zituen entzuten. Youtuben dago jardunaldi osoa zintzilik.

 EBk austeritatera itzultzeko neurri fiskalak martxan jarriko ditu aurki. Nola ezkontzen da hori armamentuan gehiago, hobeto, europarrago... gastatuta?

Silinak ahobizarrik gabe hitz egiten du: “Herrialde guztien nahia da bizitza osoan lan egin dutenek pentsio bat jaso ahal izatea, baina estatu baten lehen helburuak bere existentzia, segurtasuna eta burujabetza bermatzea dira”. Hala, 2014an Errusiak Krimea bereganatu zuenetik defentsa gastuak igo dituztela azaldu du lehen ministroak. Letoniak aurten Barne Produktu Gordinaren %2,4 bideratuko du gastu militarrera eta plan bat dauka 2027 urterako %3ra igotzeko kopuru hori. Silinaren esanetan NATOko hemezortzi herrialdek jadanik konpromisoa adierazi dute euren BPGren %2 armagintzan gastatzeko.

Mahai-inguru berean Niall Ferguson Harvardeko historialaria zegoen, hedabide hegemonikoetan aski ezaguna, britainiar inperialismoaz duen ikuspegi onberagatik. Aretoan zeuden guztiei kasik errieta eginez, orain arte Europan izan dugun “bakerako dibidenduaren ilusioa” jarri zuen auzitan: “Alemaniak armetan BPGren %4,5 gastatu beharko luke!”, entzun liteke histeriko xamar bideoan.

Municheko Segurtasunaren Konferentzian munduko goi mailako agintari ugarik hartu du parte aurten, tartean Volodymyr Zelensky Ukrainako presidenteak. Argazkia: MSC

Defentsa industriako akziodunak pozik daude

Karrera armamentistikoa jadanik sumatzen ari den zerbait da. 2022an munduan 2,055 bilioi euro gastatu ziren armetan (BPGaren %2,2), Gerra Hotzaz geroztik inoiz baino gehiago, Bakearen aldeko Ikerketen Stockholmeko Nazioarteko Institutuaren arabera.

Le Monde Diplomatique-eko urtarrileko zenbakian Philippe Leymariek –defentsarako gaietan aditua den eta blog bat ere baduen 80 urteko kazetariak– galdetu du ea zeini egiten ote dioten mesede gerrek, eta arma ekoizle handienen zerrenda luzea dakar, Lockheed Martin erraldoi estatubatuarretik hasita: RTX, Notrhrop Grumman, Aviation Industry Corporation of China, Boeing, Leonardo, Airbus... “Errusiak Kieven kontra egindako erasoarekin eta Asia zein Ekialde Hurbileko tentsio geopolitikoekin dopaturik, defentsarako industriak errekorrak ondu ditu eta pozez bete bere akziodunak”, dio kazetari beteranoak.

Errusiak Ukrainaren kontrako inbasioa hasi zuela bi urte igarotzerakoan, Ukrainako bandera erraldoia zabaldu zuten EBk Bruselan dituen egoitzetako zabalgunean. Argazkia: Europako Batzordea

Baina armetan gastatu eta zerbitzu sozialetan murrizketarik ez egiteko modu bakarra zorra autofinantzatzea da, eta hori soilik AEBek egin dezakete, dolarrarekin: “Europaren berrarmatzearekin egokituko da lehentasunak birdefinitzea”, dio Manel Pérezek La Vanguardia-ko bere artikuluan. Bere ustez, jadanik husten ari diren agenda berdearen karpetaz gain –nekazarien protestak baliatuta– badira beste karpeta batzuk eskua sartzeko modukoak, pentsioena, osasungintzarena edo immigrazioarena, adibidez.

Manu Robles-Arangiz Fundazioak Zorra, menderatzeko tresna izeneko azterketa egin du, ELAko kide Xabi Zabalak aurkeztua EBren agenda berde eta digitalari buruz Bilbon berriki antolatutako mintegian. “Militarizazio ahotsak edonon entzun daitezkeen garai batean gaude –dio Zabalak–. Kontziente izan behar dugu lehia geopolitiko baten testuinguruan gaudela. Esaten digute gastu militarra igo behar dela, eta bestetik, ezin dugula gastatu %2,6 baino gehiago. Aritmetika hori posible egiteko, murriztu daitekeen toki bakarra gastu soziala da”. Eszenatoki horretan, austeritate planak “gerra makina” direla irakur daiteke azterketan.

Hate and war, the only things we got today”, kantatzen zuen 70etan The Clash taldeko Joe Strummer mitikoak. Alegia, gorrotoa eta gerra zirela orduan zituzten gauza bakarrak, eta apropos gainera, goiko klaseek finantzak eta gizartea kontrolatzeko erabiltzen zituztelako gorrotoa eta gerra, marjinatuenak eta junkie-ak elkarren kontra jartzeraino. Hate, hate, hate… Punk erritmoz errepika bera kanta dezakegu gaur egun, zorra, droneak, gosea eta adimen artifiziala tarteko, iguala baita harro eta umilen arteko dominazio zakurra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


2025-04-01 | Gedar
Aurtengo Maiatzaren 1ean ere Bilboko kaleak hartzera deitu du EHKSk

"Gerra inperialistaren eta Europako estatuen berrarmatzearen aurka" mobilizatuko da Langileon Nazioarteko Egunean.


STEILASek eta LABek jakinarazi dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko deituta zuten bilera teknikoa

Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.


Armen lobbyek (Euskal Herrikoak barne) gerrara eraman nahi gaituzte

Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Biharamunen lantegia
Zer ikertu herritarrek erabakitzen dute

Ikerketa parte-hartzailea eta gogoetatsua bultzatzen du Biharamunen Lantegia kooperatibak, eta zientzia eta ikerketa herriarengana hurbiltzeko lan egiten du. Duela urte eta erditik egoitza Bidarten dauka, eta Institut Curie-rekin elkarlanean Iker Herria ikerketa zentroa sortzeko... [+]


2025-03-27 | ARGIA
Euskal sagardo ekologikoaren bereizgarria, kupeletan jartzeko gertu

Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.


Eguneraketa berriak daude