Olibondoen sendotasuna

2023ko urriaren 7tik gaiari nola heldu jakin gabe ibili naiz. Izan ere, zaila da emozionalki hainbeste ukitzen zaituen zerbaiten inguruan distantzia apur batekin jardutea; agian ezinezkoa da. Palestinako herriaren genozidio telebistatuak ezintasuna, txundidura, amorrua, eta hitzetan jartzeko zailak diren beste hamaika sentimendu azaleratu dizkigu askori. Horietako hainbat agerian geratu dira mundu mailan izandako elkarretaratze eta manifestazioetan. ARGIAk argitaratutako Ez gure izenean zenbaki berezian, modu xehean adierazi ziren gatazkaren egungo egoerara heldu bitarteko mugarri nagusiak, eta horren inguruko iritzi-artikuluak ere kontaezinak dira.

Begi bistakoa da azken zazpi hamarkadotan Israelek entzungor egin diola Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1947an argitaratutako ebazpenari (baita atzetik etorri direnei ere). Gorreria horri kritika egiteaz gain, sektore kritikoetatik seinalatu izan dira NBEk gai honekiko erakutsitako konpromiso txikia eta bere baitan dauden azpi-erakunde desberdinen arteko inkoherentzia. Inkoherentzia horien seinale dira, esaterako, NBEko Segurtasun Batzordearen azken erabakiak, edota erakunde bereko errefuxiatuen agentziaren jardunbidea.

Sentimendu kontrajarria izan ohi dut: laguntza ez da gatazka konpontzeko tresna, eta aldi berean, hori gabe, egoera larriagoa zatekeen

Urteetan identifikatu ahal izan diren interes geoestrategikoen artean, lankidetza ekimen ugari jarri dira martxan Palestinako herriari laguntzeko, bai nazioarteko erakundeetatik, bai administrazioetatik (zentralak eta deszentralizatuak), bai askotariko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeetatik, baita brigadista eta bestelako boluntariotzetatik ere. Iritsi ahal izan den laguntza hori oinarrizko beharrizanetan, laguntza humanitarioan edota intzidentzia politikoan oinarritu da, besteak beste. Argi dago egindako horiek ez dutela gatazka konpontzeko gaitasunik izan; asko, ez ziren helburu horrekin jaioko, ziurrenik. Sentimendu kontrajarria izan ohi dut: laguntza ez da gatazka konpontzeko tresna, eta aldi berean, hori gabe, egoera larriagoa zatekeen.

Gurean, otsailaren 15ean onartu zen Lankidetza eta Elkartasunari buruzko Euskal Lege Proiektua, kontsentsu zabalarekin, gainera. Kritikak izan ditu aurkeztu arteko bidean, besteak beste, finantzatzen diren proiektuetarako epe luzeko begiradaren beharra, edota enpresa eta lankidetzako agente ez tradizionalen parte-hartzeko moduen eta baldintzetan dauden zalantzak tarteko. Legearen edukien indarguneen artean, egungo eredu ekonomiko kapitalistari egindako aipamena azpimarratuko nuke, eta zehazki, horrek sortzen duen ekoizpen- eta kontsumo-eredu ez jasangarriaren onarpena. Are gehiago, onarpen horri lotuta, testuan zehazten da egungo testuinguru konplexu honi aurre egiteko “euskal eragile instituzional eta sozial guztien” inplikazioa nahitaezkoa dela. Eta zentzu horretan, politiken artean egon daitezkeen inkoherentzia eta gatazkak txikitzeko beharraz ari da legea; nolabait, gainerako sailetako jardunbideek beste lurraldeetan izan ditzaketen eraginaz jabetzeko.

Askotan pentsatzen dut zer gertatuko litzatekeen lege horretan aipatzen diren giza eskubideak, feminismoa, edota ikuspegi ekosoziala bestelako esparruetan txertatuko balira, inkoherentziak identifikatzeko bokaziotik haratago. Hainbatetan lankidetza albo-politika moduan tratatu izan da, hots, politika biguna balitz bezala, krisi garaietan baztergarria dena. Segurtasunari eta merkataritzari loturiko bestelako politika gogorrak azken horiekin lerrokatzeak sendotasuna emango lioke orotara egiten denari. Palestinako herriak sektore guztietatik merezi duen tratu uniforme eta sendoa bezala, haien ikur diren olibondoen parekoa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Edu Zelaieta Anta
Pereza

Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


Oasiaren ondorena

Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]


Euskararen Eguneko manifestu bat

Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]


Frantziara eta Espainiara bidean

Azaroaren erdialdean ARGIA komunikabidearen efemeridearen bitartez gogoratu dut espainiar selekzioan jokatzen jarraitzeko ukoa duela 25 urte egin nuela. Efemeride horrek atzera begiratzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman dit.

Nazioarteko Kirol lehiak herrialdeen arteko... [+]


2024-12-20 | Hainbat egile*
Pornografia gaztetan

Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?

Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]


Eguneraketa berriak daude