Ez don hamahiru ertzetako bat

Abel Enbeitak Alea astekarian galdetu zuen zenbat garen euskara kultur hizkuntza izatea nahi dugunok. Nago gutxiegi galdetu eta aztertzen dugula. Maiz erabilera aipatzean bestelako hamaika mila daturi erreparatzen diogu, eta balirudike euskaldun batentzat euskara kultur hizkuntza izan ala ez izan, ez duela (ahozko) erabileran eragiten. (Ahozko erabilera “hutsa” eta gainerako erabilerak gehien bereizten dituen herrietako bat gara, seguru nago).

Zergatik jaisten da ume eta gaztetxoen artean erabilera arnasgune batean? Beste jatorri batzuetako familiak herrira heldu direlako, edo umeek gero eta kultur (edo akultur) produktu gehiago kontsumitzen dutelako erdaraz telebistan, Interneten eta abarren?

Ez naiz arazo kolektiboak pertsonifikatu zale, baina izen-abizendun adibideak emango ditut, ez, ordea, inori errua egozteko asmoz: Iban Garcia youtuber azkoitiarrak bere bideoak gaztelaniaz egiten ditu (EITBrentzat ari ez bada) eta Zuhaitz Gurrutxagak eta Ander Izagirrek Subcampeón (Txapeldunorde) argitaratu dute berriki gaztelaniaz.

Barka gaizki esanak, baina iruditzen zait euskalgintza oraindik ere oso gizonezkoa eta oso zentrokoa dela

Duela urte batzuk galdetu nien bi ume euskaldun-zaharri youtuber edo antzeko zerbait egingo ote ziren... euskaraz. Behi-begiez begiratu ninduten: “Mesedez, zenbat jarraitzaile horrela?”.

Willis Drummond-ek utzi duela eta, Jurgi Ekizak Kazeta.eus-en hau esan du: “Talde anitzek erdi euskaraz eta erdi erdaraz egiten dute, erranez 'hau da ene errealitatea'. Bistan da gure errealitatea dela, hala Willis Drummondek ere hamar kantutatik bederatzi frantsesez eginen lituzke”. Eta Cira Crespok Berria egunkarian: “Ze historia gutxi egin duten euskaldunek euskaldunentzat; hau da, euskaraz. Irudi du irakurle erdaldunen oniritzirik gabe ezin daitekeela historiarik egin”.

Bikoiztutako filmak ETB1etik desagertzen joan ziren, eta lau katu friki baizik ez ziren ohartu. Netflix euskaraz nahi dugu (ados, e!), baina ETB1en aurrekontua ETB2rena baino zenbat aldiz da txikiago? Oraindik helduen alfabetatze eta euskalduntzea ez da doan, eta EAE santuan euskara ez da eskola-hizkuntza ume guztientzat.

Datorrela, arren, Ez don hamahiru ertzetako bat... Izan ere, eta barka gaizki esanak, baina iruditzen zait euskalgintza oraindik ere oso gizonezkoa eta oso zentrokoa dela. Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelek proposatu zuten beste bide bat, azken urteetan gehien hazi eta eragin duen mugimendu feministarekin bat. Euskarak, ertzetan ere (lurralde zein gorputz), hizkuntz gatazkaren lehen lerroan hartzen du arnasa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Iruña-Veleiaren 4. Biltzarra: argitu, ez suntsitu

“18 urte pasatu dira indusketan 400 bat grafito agertu zirenetik, 16 urte froga zientifikorik gabe Lurmen indusketa eremutik kaleratu zutenetik eta 4 urte gaia argitu barik epaiketa egin zenetik eta berdintsu jarraitzen dugula esan genezake: gaia argitu nahi genuenok... [+]


Giza eskubide gehiago eta eskuin-mutur gutxiago

Bizi garen mundu frenetiko zein zorabiagarri honetan, pixkanaka gertatzen diren gizarte-aldaketak batzuetan antzemanezinak, garrantzirik gabekoak edo hutsalak direla iruditzen zaigu. Hala ere, ez da horrela, eta jakitun izan behar dugu tentuz jokatzeko. Horren adibide, azken... [+]


Popuerzakoa

Iraileko igandeetan ohitura da gure inguruetan Erniora igotzea, Zelatunen dantzan aritzea eta txorizo muturra, edo, jatea. Eguraldi txarrenaz ere ez da jenderik falta izaten. Aurten lagunak goizago abiatu eta ni berandututa, bakarrik nindoan estratan gora, beherantz zetozen... [+]


2024-10-16 | Edu Zelaieta Anta
Bira osoa

Sandra Cisnerosek idatzitako The House on Mango Street mugaldeko liburuan pertsonaia baten txakurrak bi izen ditu: bat, espainolez; bat, ingelesez. Beharbada kontu harrigarria gerta liteke lehen begiratuan, baita liburu baterako ere, baina lasaiago pentsatuz gero ohartuko gara... [+]


2024-10-16 | Iñaki Murua
On Ángel!

Goiburu hori soilik irakurri eta ezinezkoa nor den edo nor zen asmatzea, baina bazen nor!

Ángel González Olvera, Mexikon ezagutu genuen duela 11 urte bertsolariok hango inprobisatzaileekin jardunaldi batzuetara gonbidatu gintuztenean. Mendi gain batean bizi zen,... [+]


Hezitopia dinagu zain

Tomas Mororen Utopia liburuko utopiarrek leitzea maite omen zuten. Hizkien bueltako hezkuntza onaren ondorioz, haurtzaroan hasi eta helduaroan ere aritzen ei ziren, inork manatu beharrik gabe, leitzen eta ikasten eta gehiago leitzen. Pentsa, aisialdia horretara emanak bizi zuten... [+]


Merkatu librearen mitoa

Erdi Aroan Jaungoikoa jaun eta jabe zen bezala, garai modernotan merkatuaren eta bere lege zurrunen menpe bizi gara. Goi mailako soldata erraldoiak merkatuak zehazten omen ditu; izan ere, Iberdrola edo BBVAko CEO-en sariak beraien arloko merkatuek finkatzen omen dituzte, nahiz... [+]


Teknologia
Lagatzea

La linterna de diógenes podkastean Miguel Benasayag-egeri egindako elkarrizketan pentsatzen jarraitzeko ideia anitz aurkitu ditut. Tartean, gizakiok teknologiarekin ditugun harremanen inguruan egiten dituen hausnarketak.
Elkarrizketan, alderatzen da gizakion historian... [+]


Materialismo histerikoa
Ezetz harrapatu

Ikasle beraren datu berberak hirugarren aldiz jasotzen nituela, esaldi hain erabili horiek baino ez zitzaizkidan etortzen gogora, adimena ere ezerezak apalduta: “Ez gara ezer”, “bizitzak ez dauka zentzurik”, “jainkoak, esaten duten bezain txintxoa... [+]


Nor edo nortzuk dira sarraski honen arduradunak?

Erantzukizuna Israelgo Estatu Sionistarena da, bera baita, biztanleriaren zati handi baten, soldadu, kolono eta abarren laguntzarekin, garbiketa etnikoa eta genozidioa egiten ari dena inguruko herrialde eta herrien aurka.

Mendebaldeko estatuek ere laguntzen diete, armak... [+]


“Bortxaketa salaketa kendu dut”

Hori esan zidan ikasle ohiak, asko kostata jarri zuen salaketa hilabeteak pasata ez aurrera ez atzera zegoela epaitegian eta, psikologoak aholkatuta, bortxaketa salaketa kendu egin zuela. Eta ni isilik, ezin asmatu zer esan oraindik ere antsietate zantzuak zituen gazteari... [+]


Zer esan nahi dute ‘begiratu’, ‘ulertu’ eta ‘pertsona’ hitzek?

Ez da akaso harrotasun seinale nire aurrean dauden pertsonak pertsona izango ez balira bezala begiratzea? Bai, noski baietz. Baina nola espero dugu bestela besteak ulertzea? Ulertu, behatu, begiratu. Besteak ulertu nahi izateak, ez du jarrera harro hau eskatzen? Ni pertsona... [+]


Genozidioaren egunkariak

Urtebete igaro da, diotenez. Ez dut sekula ulertu mendebaldarrok daukagun ohitura harroputz hau: nahiz eta gatazkak ia mende bateko iraunaldia izan, datak nahierara moldatzen ditugu, garrantzia nolanahi oparituz. Azkeneko sasoia ezberdina izan al da beren lurraldean preso... [+]


Eguneraketa berriak daude