argia.eus
INPRIMATU
10.000 urteko harresia
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2024ko otsailaren 27a
Argazkia: Michal Grabowsky / Kyel University

Mecklenburgeko golkoan, Baltikoko uretan, ia kilometro bateko harrizko egitura bat identifikatu zuten arkeologoek 2021ean. Orain diziplinarteko ikerlari talde batek harresiari buruzko ikerketa argitaratu du PNAS aldizkarian.

Egiturak 10.000 urte inguru ditu eta gizakiak egina dela ondorioztatu dute. Europa iparraldean ez da garai horretako antzeko egiturarik topatu eta eremu horretako komunitate ehiztari-biltzaileei buruzko informazio berria ekar dezake aurkikuntzak.

Baina, alderatzeko beste adibiderik ezean, adituentzat zaila da egituraren funtzioari buruzko interpretazioak egitea. Hala ere, lehen hipotesi bat bota dute: ehiza eremua mugatzen zuen hesia izan liteke.