Austeritatearen itzulera

Urtarrilaren 17an Europako Legebiltzarrak Egonkortasun Itunaren erreforma onartu zuen. Arau eraberrituek aurrekontuaren zorroztasuna indartzen dute eta joan den hamarkadan ezagutu genuen austeritatearen ereduari ateak zabaltzen dizkiote berriz ere. Itun berria ez da 2010eko doikuntza gogorraren parekoa, baina Ekonomi eta Diru Batasunaren ortodoxiaren itzulera dakar. Jakina da Maastrichteko Itun honek defizit publikoaren eta zor publikoaren sabaiak Barne Produktu Gordinaren %3an eta %60an ezartzen dituela, hurrenez hurren. Batez ere defizitaren muga betetzeko agindua irmoki betetzea eskatuko zaie estatu kideei.

Estatu ugarik duten zor publikoaren tamaina handia kontuan hartuta, %60ko mugara jaistea ezinezkoa da, baita epe ertainean ere. Sei estaturentzat zor publikoa BPGarekiko %100aren gainetik kokatzen da eta beste hiruk %70 gainditzen dute. Aurreko hamarkadako doikuntza gogorraren ondorioz, batez ere Europa hegoaldeko estatuek gizendu dute zorra (Grezia, Italia, Frantziako Estatua, Portugal eta Espainiako Estatua). Bestalde, gaur egun defizitaren muga hamaika herrialdek gainditzen dute. Kontu publikoak doitzeko agindu berritu honek Europako Batasuneko estatu kideen artean 100 mila milioi eurotako aurrekontu murrizketa ekar dezake, Europako Sindikatuen Federazioaren arabera. Aurrekontu publikoaren austeritate zaharberrituak atzerapausoak ekarriko ditu gehiengoaren bizi baldintzetan zein gizarte kohesioan epe laburrean.

Pandemia garaiko salbuespenaren ondoren austeritatearen itzulerak Europako Batasuna ohiko eredu neoliberalaren ardatzetan birkokatzen du

Pandemia garaiko salbuespenaren ondoren austeritatearen itzulerak Europako Batasuna ohiko eredu neoliberalaren ardatzetan birkokatzen du. Inflazioaren aurkako borrokaren aitzakiarekin azken bi urteetan Europako Banku Zentralak interes tasaren neurri gabeko igoerak hartu ditu. Igoera horren emaitza ez da izan inflazioa makurraraztea, baizik eta banketxeen mozkinak biderkatzea. Bada, jokabide hori ekonomi politika zorrotzerako bidean lehen urratsa izan da. Behin eta berriz, austeritatearen kulturan eta hegoaldeko bere bazkideekiko mesfidantzan harrapatuta dagoen Alemania izan da estrategia zaharrera itzultzeko eragile behinena. Ikusgai dago joan den hamarkadako atzeraldi handiaren esperientzia traumatikoak eta itun berriak jasotzen dituen malgutasun mekanismoek nolabaiteko arnasaldia ekarriko duten.

Nolanahi ere, Next Generation fondoen bultzadaren atzean antzeman zen estatu kideen arteko nolabaiteko kooperazio dinamikak ez dirudi jarraipena izango duenik. Behin eta berriz estatuen arteko lehia da gailentzen ari dena. Lehia horri ortodoxia neoliberalaren itzulera gehitzen badiogu, Europako Batasuneko ohiko lurralde eta gizarte desegonkortasun eta desparekotasunak areagotu baino ez dira egingo. Trantsizio ekologikorako bidea ere ez da erraza izango lehentasunak arlo fiskalera makurtuko badira. Eraikuntza instituzionalaren arazoez gain, enpresa handiek eta lobbyek Europako instituzioen gainean duten presio ahalmen indartsua aintzat hartzen badugu –glifosatoaren eta bestelako pestiziden erabilera luzatu izana, kasu– bistakoa da ekonomi esparru zaharkitua eta bidegabearen sarean kateatuta jarraituko dugula. Epe labur eta ertainean zerga sistemaren erreforma sakon eta bidezkoa ezinbestekoa da babes sozialean, errenta birbanaketan eta trantsizio ekologikoan atzerapausoak eman ez daitezen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


Teknologia
Joan zaitez...

2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eskuak

Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]


Urte berri goiza

Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]


Primaderako liliak

“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]


Trump, berriro

Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Eguneraketa berriak daude