argia.eus
INPRIMATU
Mizerinok eztabaida piztu du
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2024ko otsailaren 08a

Mostafa Waziri Egiptoko Antzinaroko Kontseilu Goreneko idazkari nagusiak Mizerinoren piramidea zaharberritzeko proiektu erraldoia aurkeztu du berriki: Gizako piramiderik txikiena granitozko blokez estaliko dute, jatorrizko itxura berreskuratu dezan. Wazirik proiektua gogo biziz defendatu arren, polemika berehala piztu da sare sozialetan nahiz adituen artean.

Monica Hanna egiptologoaren ustez –Waziri bezala, egiptoarra bera ere–, “ondarearen zaharberritzeari buruzko nazioarteko akordio guztiak halako interbentzioen aurka daude. Hori bakarrik behar genuen, piramidea alikatatzea!”.