Maitasun erromantikoari buruzko mitoaz aritu nintzen azken kolaborazioan, hari buruz egiten ditugun espektatiba okerrez, ematen diogun zentralitateaz, horrek ekarri ohi dituen min eta frustrazioez, bikote instituzioak dauzkan pribilegio bidegabeez. Hala ere, kide sexu-afektiboekin dugun harremantzeko modu disfuntzionala ulertzeko maitasunaren eraikuntza kulturala seinalatzea beharrezkoa bada ere, honen guztiaren jatorrian ez dago maitasunaz kontatu diguten ziri moduko hori bakarrik, eta ezin da soziologiaren edo ideologiaren eremutik bakarrik esplikatu maitasunarekin dugun harreman (erdi) patologiko hori.
Badugu joera, inguratzen gaituen sistema sozialean (baizik ez) bilatzearena gizarte gisa ditugun jokabideen jatorria, edota hari (baizik ez) leporatzearena gure arazo sozialen arrazoi oro. Eta sistemaren ardurak zuritzeko inolako asmorik gabe, analisia partziala dela uste dut, eta gure funtzionamendu sakona azaltzeko aski hankamotza. Interpretazio hauek borobilak eta zirrikiturik gabeak balira, aski litzateke sistema politikoa iraultzea gure jokamolde orokorra ere aldatzeko, eta ongi dakigunez, hori ez da egia.
Maitasun erromantikoaren eredua auzitan jartzea beharrezkoa da, bai, baina ez da nahikoa gertatzen zaiguna ongi ulertzeko, ezta sakoneko aldaketa bat eragiteko ere. Sakonean gure barruko erraiak daude, eta horien funtzionamendua ulertzeko norbanakoaren konfigurazio psikologikoari ere erreparatu behar zaio, baita gure nortasunaren eraikuntzaren prozesuari ere. Aldaketa erradikalak eragin nahi baditugu, bederen, gure garapen psiko-afektiboaren nolakotasuna begiratu behar dugu, eta hor egin aldaketak.
Gure jendarte hau oso afektiboki mendekoa da, zergatik eta azkarregi izan garelako mendekotasunetik bidaliak
Amarengandik jaiotzen gara, eta afektibo-sexuala da harekin eraikitzen dugun lotura, ez dezagun ahantz. Mendekotasun afektibo betearen garaia osatzen dute bizitzaren lehen urte horiek, zeinetan atxikimendu-pertsona horrengandik eskuratzen dugun bai elikadura nutritiboa, bai afektiboa ere. Horretaz nahikoa asebeteta, poliki mundu zabalagora ateratzeko moduan sentitzen hasten gara, etxean jasotako babes horrekin erronka horretarako behar dugun segurtasun sentsazioa nahikoa dugula. Hala behar luke, behintzat.
Amarekikoa da gure lehen harremana, edo maternage funtzioa betetzen duen pertsona horrekikoa, eta horrek ezartzen du geroko gainerakoen patroia. Horregatik da hain sutsua beste pertsona batekin sexualitatea eta gorputza partekatzea, eta horregatik dauka norbaitekin intimitatea sortzeko halako potentzia: bizitzaren oinarrian dagoen lehen amodio istorio horren oihartzuna dakarkigulako. Eduki baldin bagenuen, berriz bizi nahi dugulako. Baina nahikoa asebete ez baginen, eta horretara noa, horren behar gorrian gaudelako, helduak izanik ere. Haurtzaroan baizik zentzua ez duten erlazio sinbiotiko horienak, alegia.
Gure jendarte hau oso afektiboki mendekoa da, zergatik eta azkarregi izan garelako mendekotasunetik bidaliak, autonomia ahalik eta azkarren erdiesteko hala egin behar zelako uste ustelean. Horrek hutsunea dakar, eta horren sentsazioa da, hain zuzen ere, gizarte gisa bereizgarri dugun ez asebetetzearen oinarrian dagoena, mendekotasunezko harremanetara aldez aurretik prestatzen gaituena. Harreman sexu-afektiboak beste modu batekoak izango badira, horrantz begiratu beharra dago, hor dagoelako gure maitasun gose gehiegizkoaren jatorri psikologikoa. Hala ez balitz, ipuin arrosek ez lukete gugan halako efektu suntsitzailerik eragiteko gaitasunik edukiko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]