Zein da negozioa? Zelan egin ekonomikoki jasangarri jarduera bat? Bada beste gizakiak esplotatu barik ekonomikoki jasangarria egin daitekeen jarduerarik? Bada gure sistema ekonomikoan, diruak sortzen duen mendekotasuna eta opor dinamikak eraldatzeko modurik?
Azken astean, negozioa sortzeko bidean, pertsonengan eragin ezberdinak dituzten eta teknologiari lotuta dauden bi berri izan ditut. Alde batetik, ChatGPT gerrarako eta militarki erabiltzeko debekua kendu egin duela OpenAIk. Intercep webgunean irakurri dut berria, eta bertan Sarah Myers West AI Now institutuko zuzendariak esan duenez, "Gazako zibilei erasotzeko adimen artifizial sistemak erabiltzen direnez, OpenAIren erabilera politikatik 'militarra eta gerra' hitzak kentzea erabakitzeko une egokia izan da".
Bestalde, kapitalismoak darabiltzan teknologiak eta negozio ereduak erabilita, dinamika kapitalistaren alternatiba bila dabiltzan gizarte eremuko erakundeek honako galdera dute buruan: sortu daitezke pertsonak esplotatu beharrean boteretuko dituen negozio eredurik? Kontsumitzeko modua asko aldatu da, Internet bidez gehiago erosten dugu. Internet bidez kontrataturiko zerbitzuak handitzen doaz, baita lanerako pertsonak bilatzeko moduak ere. Dinamika horretan, lan ezberdinetan espezializaturiko plataformak agertu dira: janaria leku batetik bestera eramango dizuten pertsonak kudeatzeko plataformak, autoz leku batetik bestera eraman zaitzaketen pertsonak kudeatzeko plataformak... Prekarietatea egozten zaie, plataforma horientzako lan egiten duten pertsonak tresna huts baino ez baitira. Nola eman buelta errealitate horri? Prestakuntza gutxiko laneskua beharko luketen zerbitzuak eskainiz, teknologia modu intentsiboan erabiliko luketen langileen esku egongo liratekeen plataforma bidezko negozio ereduak sortzea helburu. Egungo kontsumo ereduetara egokituz, teknologiak eskaini ditzakeen onurak aprobetxatuz eta langileak boteretuz. Ez dut argi egingarria denik: zelan izango duzu boterea, eragin ezin duzun teknologia baten baitan lan egiten duzunean?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]
Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.
Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]
Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.
Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]
Urte berria hastearekin batera, bizitza aldatuko diguten erabakiak hartzeko ohitura bada. Listak egiten ditugu hiru puntutan: bat, kirola gehiago praktika; bi, lagun zaharrak maizago ikusi; hiru, Islandiara itzuli, errealki eta metaforikoki. Xedeak beti xede geratzen direla... [+]
Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.
Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]
Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]