– Zelan zaude, tio?
– Txarto, txarto. Makinara lotuta.
– Emango diozu buelta, zu gogorra zara eta.
– Ez dakit, ba. Oraingotan ez dakit.
Horixe izan zen Ameriketako osabarekin izandako azken elkarrizketa. Artzain joan zen Nevadara, aspaldi, eta hantxe sortu zuen bere familia, bere bizimodu berria. Lantzean behin etorri izan dira Euskal Herrira geroztik, baina ez gehiegitan. Behin zahartuta, are gutxiago.
Berarekin eraman ditu, dagoeneko ez baitizkigu kontatuko, Ameriketara iritsi berritan bizi izandako pozak eta penak, hango negu hotz eta bakartiak, eta dirua egin beharraren larritasuna. Edo hori irudikatu nuen nik Amerikanuak dokumentala ikusterakoan. Ez ziren gutxi izan burua galdu zutenak; askok neguan irabazitakoa xahutzen zuten udan; beste asko zoriontsu bizi izan dira; beste batzuek ez lukete joateko erabakia hartuko, beharbada, berriro jaioz gero.
Migrazio prozesuak bortitzak dira, pobreziatik ihesi doanarentzat batez ere. Euskal artzainak ibili ohi ziren eremu idor haietan langile hegoamerikarrak daude orain. Munduak eta teknologiak aurrera egin dute, baina lanbide gogorrak ez dira desagertzen, eta beti da klase sozial bera lan horiek egiten dituena. Pobreen jatorria da aldatzen den bakarra.
Munduak eta teknologiak aurrera egin dute, baina lanbide gogorrak ez dira desagertzen, eta beti da klase sozial bera lan horiek egiten dituena
Ez dakit migratzaile batek zenbat gauza senti ditzakeen; leku berrira egokitzeko gogoak edo atzean utzitako lurraren faltak, zeinek irabaziko duen sokatira. Ziurrenik bien arteko etengabeko joan-etorri bat izango da. Pentsatu egin beharko da zer hartu eta zer utzi, zenbat oroitu eta zenbat ahaztu, biziraupena jasangarri izan dadin. Gure osabak euskara ederra zeukan, duela 60 urtekoa, bere gurasoek zerabilten berbera, formoletan mantendua. Baina berarentzat gordetzea erabaki zuen, ez zien bere ondorengoei erakutsi. Baliteke gure telefono bidezko elkarrizketa huraxe izatea etxe horretan euskara entzungo zuten azkeneko aldia.
Beti harritu izan nau horrek, norbere seme-alabei norbere jatorrizko hizkuntza ukatzearenak. Badakit ez dela hain sinplea, eta indar asko gurutzatzen direla hor, zer esanik ez hizkuntza gutxituen kasuan. Jakin nahiko nuke zertzuk pentsatu zituen berak, zer sentiarazten zion euskarak osabari. Agian gainetik kendu beharreko pisu bat bezala biziko zuen, iragan triste batera lotzen zuen narra zahar bat lez. Edo bere ondorengo amerikarrei ezertarako balioko ez zien berba multzo bat irudituko zitzaion, bestela. Posible da ondorengoek eurek ere interesik agertu ez izana, umetan ikasitako esaldi pare batetik haratago. Ez dakit, eta inoiz jakitekotan, ingelesez kontatuko didate.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]