Nola hil nahi duzu? Benetako galdera da

Heriotzari aurrez aurre begira
Oskar Gaztelu
Erein, 2022

-----------------------------------------------------------------

Izenburu zuzena du liburuak. Interpretazioetatik urruti, irakurri bezain azkar dakigu heriotzari buruz hitz egingo digula autoreak. Aurkibidea irakurrita saiakera baten aurrean gaudela ohartuko gara. Baina liburua irakurtzen hasi eta berehala konturatuko gara Oskar Gazteluk bizitza eta heriotzarekin izan dituen esperientzia propioak ere kontatuko dituela bertan (lehenengo esperientzia, bigarren esperientzia eta hirugarren esperientzia kapituluetan bereziki). Teoria eta esperientziak emandako ezagutza tartekatuz liburu osoa egitea lortu duela uste dut. Sakona eta arina da aldi berean.

Liburuaren alde teorikotik bi azpimarratuko nituzke: heriotzaren gaiak liluratu egiten nau. Liluratu egiten nau heriotza tabutik ateratzeko edozein ahaleginek. Denboran ez hain urruti egin izan diren errituen inguruko memoriak ere bai. Hil osteko zeremoniak kapituluan munduan barrena kolektibo desberdinek egin izan dituzten zeremonien inguruko deskribapenak jaso ditu autoreak, tartean Euskal Herriko errituen informazioa.

Hiltzen laguntzen kapitulua beharrezkoa da. Erreferentzia ezagunak, izen ospetsuak eta informazio baliagarria ematen du kapitulu honetan. Eta literaturan heriotza nola errepresentatzen den aztertzen du 8. kapituluan. Aipatzen dituen material batzuk ezagutzen ditut, baina etxeko lanak apuntatu ditut ezagutzen ez ditudanak irakurtzeko. Deformazio profesionala izango da.

Autoreak bere esperientziez hitz egiten duenean gertutasuna nabari dugu. Lehenengo pertsonan idazteak enpatia pizten digu, gure oroitzapenetan arakatzeko gonbidapen moduko bat da-eta. Amaren baserria nola hustu zuen kontatzen duenean Lydia Flem autorearen Comment j´ai vidé la maison de mes parents (Nola hustu gurasoen etxea. Alberdania, 2004) liburua ekarri dit gogora. Gurasoen etxea hustu beharrak duen balio sinbolikoari fokua jartzen dio honek ere.

Estilo errazean heldu dio idazleak gai sakon eta konplexu bati. Esaldi motzak erabiltzen ditu, zuzena da. Baina ez du horregatik goxotasuna eta berotasuna galtzen liburuak. Gauden momentuaren araberako emozioak esna ditzake. Eta hausnarketarako aproposa da.

Hau idatzi bitartean jakin dut Gazteluk poesia liburu bat ere argitaratu zuela 2023an: Baserria (h)uz(s)ten. Konfiantzazko liburudendan eskatu dut jada. Eta iritsi bezain azkar gogotsu helduko diot irakurketari.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude