Literatura: bakardadearen ispilu eta bakardaderako sostengu artikuluan, hautatua ez den bakardadea literaturak nola erakusten duen eta nola sostengatzen duen ikusi genuen. Literatura: komunitatearen sostengu artikuluan, berriz, bakardadea transformatzeko komunitateak duen balioaz hitz egiten duten hainbat libururen adibideak ekarri genituen. Hirugarren honetan, eta printzipioz gaiarekin amaitzeko asmotan, hautatua den bakardadeaz hitz egiten diguten hainbat liburu ekarri nahi nituzke orriotara.
Bakardadearen gaiari buruzko ikerketa pertsonala duela urte pare bat hasi nuen, jendez inguratuta egon arren bakardade-sentimenduak erraiak hartu zizkidanean. Egoera maneiatzeko zaila izan zen: beldurra, maitatua ez sentitzea, edo duda etengabea gisako emozio deserosoak. Sentsazio hori apaldu zenean soilik ahal izan nuen abiatu gaiari buruzko ikerketa. Ordutik, bakardadea gai gisa lantzen duten materialak irakurtzen jarraitu dut, eta ARGIAn bakardadeari buruz idatzi nituen bi artikuluak desberdinak lirateke orain.
Begirada hori aldatu duen liburuetako bat da ondorengo hau: Emily Whiten The empty room. A memoir (Gela hutsa. Memoria bat). Oinarrizko liburua dela esango nuke, autobiografia eta saiakeraren artean dagoen materiala. Bakardadea sentitzen duen autoreak gertatzen zaionari hitzak eta hausnarketa jartzen dizkio bere esperientziatik abiatu eta irakurgaietatik ateratako ondorioekin txirikordatuta. Kontaketa pertsonala beste pertsona batzuen testigantzekin eta irakurketa soziologikoarekin tartekatzen du eta, aldi berean, gaiari buruzko datuak eta teoriak, ikerketen aurrerapenak eta ondorioak aurkituko ditugu. Liburua koktel horren emaitza da.
Bakardadearen gaira filosofiatik gerturatzen den De lege Hemel (Zeru hutsa. Bakardadearen filosofia bat), Marjan Bouwmeesterren liburua, oso bestelakoa da; trinkoa da eta beste erreferentzia mota bat erabiltzen du. Ez da modu hain arinean irakurtzen, baina abiatu nuen ikerketa hori ontzeko pistaren bat eman dit. Liburuaren hasieran apunte interesgarri hau egiten du: ingelesak bakardadea izendatzeko egiten duen bereizketa bat aipatzen du, solitude eta loneliness. Horrela dio 20. orrian: “Paul Tillich filosofoaren hitzetan solitude hitzak bakarrik egotearen loria adierazten du, eta loneliness-ek, aldiz, bakarrik egotearen mina”.
Bakarrik egotearen loria
Orain arte loneliness izan dugu hizpide artikuluotan. Baina solitude-ri buruz ere hitz egingo dugu, baita hautatzen den bakardadeaz ere. Denok erraz errekonozituko dugun pertsonaia literario batekin hasiko naiz gaurkoan. Ea nor den asmatzen duzuen: lotsagabea da, kaotikoa, irudimentsua eta ausarta. Inkonformista, errebeldea eta lagunen laguna. Urrezko txanpon ugari ditu eta ekonomikoki independentea da. Indar izugarria du eta animalia biren konpainian bizi da, tximuaren eta zaldiaren konpainian, eta ez du gurasorik. Pekaz betetako aurpegia du, ilegorria da eta koloretako jantziak erabiltzen ditu. Jakina, Pipi Galtzaluze ezagunari buruz ari naiz.
Hautatua ez den arren, eta bereziki aitaren faltari buruz malenkoniaz hitz egiten badu ere, bakardadea solitude da berarentzat: loriatsua, eta emozioz eta aukeraz betea. Esango didazue lagunak badituela, eta animaliek konpainia ederra egiten diotela. Eta, bai, horrela da. Baina Pipi bere bakardadeaz kontziente da, eta bere bizimodua egiteko erabiltzen du. Horregatik da gai, hain zuzen ere, besteek espero ez duten hori izateko, desberdina eta boteretsua.
Hari horri tiraka datoz hurrengo bi liburuak: Antxine Mendizabalen Emakume burugabea eta Miren Agur Meaberen Begiak zerumugan. Lehenengoaz zehatzago idatzi nuen ARGIAren 2700. aleko liburu kritikan, baina poesia eta ilustrazioa nahasten dituen liburu horretako protagonista barne bidaia batean murgiltzen da. Bakarrik egiten du bidaia, bere barruarekin konektatzeko, eta horrela inposizio sozialetatik urrun eraiki ahal izateko bere nortasuna. Protagonistarentzat bakardadea hautua da, eta beteta sentitzeko behar duen espazioa eta denbora eskaintzen dizkio honek.
Bigarrenari buruz, zer esan. Miren Agur Meabek idatzi eta Ane Pikazak ilustratutako liburua altxorra da. Kasu honetan ere poesia eta irudia nahasten dira, irakurketa sentsorial oso bat eskainita. Pertsonaia bakarra ezagutuko dugu: protagonista. Ezaguna duen egoera batetik ezezaguna duen errealitate batera abiatzen da pertsonaia, eta nahitanahiez eman beharko ditu hainbat urrats; bakarrik, gainera. Hasierako pasarteak ilunagoak badira ere argitasun bila egindako bide baten kontakizuna da. Hizkuntzaren erabilera miresgarria egiten du Meabek, eta hitz jolasekin, poemen tonuekin edo hitzen hautuak modu intuitiboan erakusten digu zerumugarako bidea. Pikazaren irudiek ere koloreekin eta sinbologiarekin eskaintzen digute barne mapa. Bakardadea, barruan bilatzeko aitzakia paregabea da liburu honetan.
Hainbat aipu hausnartzeko
Bakardadea hautatu eta beharrezkotzat jotzen duen norbaiten hitzak aurkituko ditugu May Sartonen Journal of a solitude (Bakardade baten egunerokoa) liburuan. Honela dio hasierak: “Hemen hasiko naiz. Euria ari du. Leihotik astigarra ikusten dut, orrietako batzuk horitu egin dira, eta Punch, loroa, bakarrik hitz egiten entzuten dut. Euria, berriz, leun-leun leihoan pilatzen. Aspaldian lehen aldiz, bakarrik nago hemen, bizitza 'errealari' ekiteko. Harrigarria da hori: ez lagunak, ezta maitasun sutsuak ere, ez dira nire bizitza erreala, gertatzen ari dena edo gertatu dena arakatzeko denborarik ez baldin badut. Bizitza oso lehorra izango litzateke, elikatzen eta erotzen gaituzten etenaldi horiek gabe, baina hemen bakarrik nagoenean soilik naiz osotasunean bizitza dastatzeko gai, eta etxeak eta biok lehengo elkarrizketak hasten ditugu”.
Garbi erakusten du autoreak bakardadeak osatzen duela bere bizitza. Bakartzeak bere bizitzari zentzua emateko denbora eta espazioa ematen dio, barne gatazkak begiratu eta hausnartzeko aukera, bere buruarekin egoteko parada.
Bakardadeari buruzko artikulu sorta pentsatu nuenean argi izan nuen hau izango zela azkena. Lehenengo bakardadeak eta indibidualismoak dituen alde mingarriak erakusteko beharra sentitu nuen, naif izatetik urrundu nahian edo. Eta bakardadearekin lotutako nire esperientzian gertatutako ordena jarraitzeak zentzua zuelako niretzat. Bakardade hautatuak eta solitude deitu diogun bakardadeari lekua egin nahi izan nion, ordea. Ikusi bezala, literaturak esperientzia hori ere jasotzen duelako eta bakardadeaz gozatzea ederra izan daitekeelako bide honetan ikasi dudanagatik.
Urtarrilaren 4ko Berria egunkarian Maixa Utrera Puellesek hainbat adituren iritzi eta begirada jaso zituen. Bakardadea idealizatzeak dituen arriskuak aipatzen dute adituek. Baina gure burua ezagutu eta aldaketak egiteko praktika beharrezkoa dela ere esaten dute: “Introspekzioan eta niaren bilaketan jarri du arreta Aritzetak: ‘Bakarrik egoten ikasi nahi baduzu, barruan dituzun altxor eta iluntasunak identifikatu eta maitatu behar dituzu. Eta, paradoxikoki, besteekin egoteko eta zoriontsu izateko duzun gaitasuna handitu egingo da’”.
Hasi bedi, beraz, 2024a konpainia ederrean: besteenean, edo geure buruarenean.
DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024
----------------------------------------------
Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]
Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]
Negua beti gertatu izan zait malenkoniatsu. Leihotik begira eta oroitzeko garaia, besterik ez. Udazkenaren eta udaberriaren tarteko burokrazia saihestezina, paramentu bertikal batean zuriz margotzea ostera gainean nahi dena islatzeko. Ez da nire kontua bakarrik, elurra bustia... [+]
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024
---------------------------------------------
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]
Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.
Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]
“Uste dugu distopien eta orokorrean errealitate indibidualista eta etsituaren ofentsiba kulturalaren aurrean utopiak irudikatu behar ditugula, mentalki eta emozionalki indartsuagoak izateko”, erranez banatu berri ditu ipuin eta itzulpen lehiaketako sariak Sukar Horia... [+]
Joan Tartas (Sohüta, 1610 - heriotza data ezezaguna) ez da gure letren historiako idazle famatuenetarik eta, hala ere, ediren dugu gauza onik “pieza mendre” honetan, zeinaren titulua, onar dezagun hasieratik, ez den segur aski mundu honetan paraturiko izenburuen... [+]
Iratzarri ginelarik, kulturalki eta administratiboki, paisaiak hiru abiadurako deserri bat erakusten zuen.
Kulturari dagokionez, hori baieztatzeko –berriro– aukera eduki nuen joan den azaroaren 14an, Ortzaizeko Menta liburu-denda goxoan. Hara bildu ginen... [+]
Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak... [+]
Begi bistaz zentzugabea dirudien eztabaida batekin hasten da zutabea: 2024 gure literatur ale horietako bat balitz, nola deituko zeniokete?
Erantzunik topa ezean, ordu erdi ematea aurtengo bizipenei begira; Instagrameko artxibatuetan sartu lehenik, eta Twiterrera pasa horiek... [+]
Ez dut maite aterkia partekatzen ez dakien jendea. Ez dut maite azkarregi ibiltzen den jendea, ni ez naizenean; ez eta polikiegi ibiltzen dena ere (tira, horiek pixka bat bai, baina pixka bat bakarrik). Ez dut maite autobusean pasilloaren aldeko eserlekuan esertzen den jendea... [+]
PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024
--------------------------------------------------
Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]
Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024
----------------------------------------------
Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]
Mila lan egitetik bizi dira, sarri, marrazkilari eta ilustratzaileak. Ezaguna da sektorearen aspektu hori. Prekarietatea deitu ahal zaiona nagusiki; ikusezina izatea ere bai. Paula Estévez (Donostia, 1984), esaterako, ARGIAn ikusi izan dugu azken bost urteotan, sarri... [+]