Biziak badu balioa. Balio afektiboa, balio morala. Balio ekonomikoa ere bai: osasun eta garraio sailetan, arduradunek neurgailu estatistikoak erabiltzen dituzte biziaren balioa pisatzeko. Hain zuzen ere, agintariek hautuak egin behar dituzte, karkulatzeko zoin den kolektibitateak onar dezakeen indarra heriotza probabilitatea apaltzeko. Parcelsus (1493-1541), armada medikua, lehenetarik izan zen giza biziaren neurtzeari pentsatzen hasi zena. XVII. mendean, berriz, bizi asurantzak ekarri konpentsazio ekonomikoa asmatu zen, eta oraino zehazkiago neurtu zen giza balio ekonomikoa. Bideetan edo medikuntza alorretan biziak duen balio neurgailuak ordutik definitu dira.
Bizkitartean, giza bizi guziek ez dute errealitatean balio bera, hori du azpimarratu Benoît Bréville-k, Le Monde Diplomatique hilabetekariko azken zenbakian, Si les vies se valaient… [Biziek balio bera balute…] artikuluan. Zutabe horretan, Brévillek erakusten du Mendebaldeko herri aberatsek balio handiagoa eman dietela, adibidez, ukrainarren biziei, Gazakoei baino. Ukrainarrak saldoan izan dira ongietorriak gure herrialdeetan; Macron Frantziako lehendakariak, haatik, lau hilabeteko sarraskiaren ondotik, doi-doia aipatu du 50 bat palestinar haur zauritu errezibitzea, "baliagarri eta beharrezkoa" izatekotan. Gisa berean, Joe Biden, presidente estatubatuarra, oldartu zen Mariupoleko ospitalea bonbardatua izan zelarik, genozidioa hitza erabiliz, baina deus ez du salatu Gazako ospitaleen herena lehertua izan delarik. Brévillek bururatzen du erranez hedabide nagusiei gustatzen zaiela Hamasek hildakoen biktima kopurua konparatzea Israelgo populakuntzarekin: 1.200 erail, 8 milioi biztanlerekin alderatuta, litzateke hogei "Buruilaren 11", AEBetan, edo ehun "Bataclan", Frantzian. Nehork ez du erraten 20.000 biktima Gazan, 2,8 milioi pertsonako herrialdean, litzatekeela, Frantzian, proportzionalki, 580.000 hil, edo AEBetan, 2,8 milioi. Ohartu behar da ere Gazako presunen %70ak etxea utzi behar izan duela: hori litzateke Frantzian 50 milioi edo AEBetan 200 milioi… Ez, bizi guziek ez dute balio bera, munduko espazio publikoan.
Ukrainarrak saldoan izan dira ongietorriak gure herrialdeetan; Macronek, haatik, lau hilabeteko sarraskiaren ondotik, doi-doia aipatu du 50 bat palestinar haur zauritu errezibitzea
Horretaz aspaldian ohartuak dira Bordele aldeko Cauri elkarteko kideak: badu aurten 30 urte xuxen borrokan ari dela Ruandako tutsien genozidioaren ezagupenaren alde, botere frantsesak ez dezan gehiago sinetsaraz naturala dela afrikarrak etengabe gatazkan aritzea haien artean. Azken aste hauetan, azkenean, Cauri kideen temari esker, auzipetua izan da Sosthène Munyemana, Frantzian errefuxiatua zen hutua, 29 urteko prozeduraren ondotik. Bordele aldean, funtsean, Cauri elkarteak bere sustengu osoa erakusten die palestinarren genozidioa salatzen dutenei.
Giza biziak ez duela ber balioa: iritzi hori berretsi du Care Gobernuz Kanpoko Erakundeak, urtarrilaren 10ean, argitaratu dituelarik 2023an gutxienik aipatu diren munduko hamar krisi humanitarioak. Sorpresa handirik gabe, gaitz "ahantzi" horiek, hedabide nagusiek aipatu gabe utzi dituztenak, Afrikan iragaten ari dira.
Beharrik hor ditugu ARGIA bezalako hedabide independenteak, kazetari ausartak, eta literatura, bizi guztiei balio bera eskaintzeko. Lekukotasunaren eta fikzioaren bidez, alabaina, norberak esperimenta dezake hurkoaren eta urrunagoaren egiazko bizia, bereak bezain baliosa.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]
Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]
Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]