Aurtengo zortzi hitzorduak

  • Euskara hutsezko liburuak eta diskoak kalera ateratzen dituzten azokak eta ekimenak zortzi dira Euskal Herri osoan. Gutxi eta txiki, agian. Baina izaeraz bereziak, gehienak duela sei urtetik hona sortuak eta iaztik sarean elkartuak. 2024ko azoka eta ekimen bakoitza noiz izango den aurkeztu dute, elkarrekin.

Ezkerretik eskuinera eta behean: Julen Garate (Geure Gelatik), Maddi Zubeldia (Ziburuko azoka), Maitane Maritorena (Hilbeltza), 
Amaia Hennebutte (Ikusi Mikusi) eta Joxepa Madariaga (Lazkaoko azoka) eta goiko lerroan ezkerretik eskuinera Tasio Gorrotxate
Ezkerretik eskuinera eta behean: Julen Garate (Geure Gelatik), Maddi Zubeldia (Ziburuko azoka), Maitane Maritorena (Hilbeltza), Amaia Hennebutte (Ikusi Mikusi) eta Joxepa Madariaga (Lazkaoko azoka) eta goiko lerroan ezkerretik eskuinera Tasio Gorrotxategi (Literaturia), Maider Elkano (Ikusi Mikusi) eta Xabi Ezponda (Hernaniko azoka). Argazkia: Dani Blanco /ARGIA-CC-BY-SA

Euskaraz irakurtzea eta musika entzutea plazer duenak gozatu ederra hartu dezake zortzi plaza hauetan barrenako itzulia egiten badu aurten. Urtarriletik abendura lau lurraldetan egingo duen bidaia bitxi horretan aurkituko ditu adin eta sormen generoetan berezitutako azokak eta ekimenak, baita publiko orokorrarentzako direnak ere. Lazkaoko azoka da esperientzia luzeena duena, iragan abenduan egin baitute 35. aldiz. 10. urte biribila beteko du ilbeltza honetan bertan (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren asteak. Eta gainerakoak geroztik sortuak dira, urtez urte sendotzeko borondatea dutenak, Euskal Herriko hitzordu ezagun izatera iristeko. 2023tik elkartuta daude Doinuele sarean eta lehen urtetik bidea gozagarriago sentitu dute, elkarren esperientziak ezagutu, informazioa partekatu eta indarrak batzeari esker.

(H)ILBELTZA Urtarrilaren 22tik 28ra, Baztanen (ilbeltza.blogspot.com)

Euskal nobela beltzaren astea. (H)ilbeltza elkarteak antolatua. Aurten X. edizioa izango da. Egitarau hau ondu dute:

- Urtarrilak 22, Arizkungo Medikuaren etxean 19:30ean: Idazleekin solasean, VI. (H)ilbeltza bekaren irabazlea. Beñat Irastorza, Altxa, hildakoak Fred Bargasen eleberriaren itzulpenari buruz solasean.

- Urtarrilak 24, Anizko Mendi Elkartean 19:00etan: Eusebio Erkiaga: Arranegitik bertze auzo batzuetara Miren Agur Meaberen solasaldia.

- Urtarrilak 25, Berroetako Gure Ametsa elkartean 19:00etan: Jon Alonso Carvalho Euskadin liburuaz solasean.

- Urtarrilak 26, Iruritako Gizarte Bilgunean  19:30ean: Mirande, film baterako zirriborroa dokumentala Josu Martinez zuzendariarekin.

- Urtarrilak 27, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean 11:00etan: Sorgin-ehiza Euskal Herrian mahai-ingurua Amaia Nausia, Asisko Urmeneta eta Juainas Paul Arzaken artean.

- Urtarrilak 27, Erratzun: 17:00etan elkartean liburu aurkezpenak: Ernesto Praten Mendeku eskubidea, Mikel Begoñaren Hiru etxe Santa Monikan eta Xabier Lasaren Ura ez baita beti gardena. 18:30ean Eblatz Susmagarrien gaua Erratzun barrena.

- Urtarrilak 28, Elizondon: 10:30ean plazatik abiatuta Erraiak etsai itzuli beltza Beartzunen. 19:00etan Arizkunenea Kultur Etxean izu-gar-irrizko bertso saioa Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Saioa Alkaizaren ahotik.

GEURE GELATIK Apirilaren 12tik 14ra, Azkoitian

Emakumeek idatzitako liburuen azoka. Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatua. Aurten 3. edizioa izango da.

LITERATURIA Maiatzaren 24tik 26ra, Zarautzen (literaturia.eus)

Literatura azoka eta ekitaldiak. Literaturia kultur elkarteak antolatua, aurten 9. edizioa izango da.

ZIBURUKO AZOKA Ekainaren 1ean

Liburu eta disko azoka eta ekitaldiak. Baltsan Elkarteak eta ARGIAk elkarlanean antolatua, aurten 5. edizioa izango da.

HERNANIKO AZOKA Urriaren 5ean

Liburu eta disko azoka eta ekitaldiak. Dobera euskara elkarteak antolatua, aurten 4. edizioa izango da.

IKUSI MIKUSI Urriaren 11n eta 12an, Saran (ikusimikusi.eus)

Haur eta gazte literatura eta ekitaldiak. Mari Gorri, Galtzagorri, Pamiela eta Sarako Udalak elkarlanean antolatua, aurten 4. edizioa izango da.

SORMENE Urriaren 30ean, Galdakaon (sormene.eus)

Literatura azoka. Galdakaoko Udaleko euskara zerbitzuak antolatua, aurten 6. edizioa izango da.

LAZKAOKO AZOKA Abenduaren 13tik 15era

Liburu eta disko azoka eta ekitaldiak. Gerriko kultur elkarteak antolatua, aurten 36. edizioa izango da.


Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


Eguneraketa berriak daude