Arrosario bat eta urrezko orratz bi, Espainiaren alde


2023ko abenduaren 23an
Franco-Polo senar emazteen omenezko oturuntzan, Donostian. Argazkia: Kutxa Fototeka

Espoliaziorako gerraren hasierako beste bide bat harpidetza eta diru-ekarpen publikoak egitea zen. Boluntarioak frontera joaten zirela-eta, haien aldeko funtsak biltzea zen suskripzio horien helburua, eta horretarako prentsa frankistak dirua ematen zutenen izen-abizenak argitaratzen zituen –dirurik ematen ez zutenak seinalatzea zen metodo horren funtzio nagusia noski–. Presiorako tresna garrantzitsua izan zen: “Izan gaitezen eskuzabalak Espainiaren alde dena ematen duten gure anaiekin”, aldarrikatzen zuen Diario de Navarra-k uztaileko irakinaldian. Egunkari horretan kaleratutako iragarkien azterketa eginda, Cesar Layana ikerlariak kalkulatu du Nafarroan gutxienez 5.000.000 pezeta jaso zirela modu horretan.

Dirutan edo espezietan, berdin zuen, denak balio zuen Espainiaren alde. Hala, Altxor Nazionalak ere urrezko eta zilarrezko bitxiak bildu zituen erruz. “Atzoko egunean Gipuzkoako Diputazioaren Ogasunean objektu hauek jaso ziren…”, hasten du suskripzioen artikuluetako bat Unidad egunkari falangistak 1936ko urrian, lurralde hartan fusilatze masiboak egiten ari ziren bitartean: honoko alargunak bi urrezko orratz, lau kate, medailoi bat, zilarrezko txanponak, kateorratza, baita arrosario bat ere; halako familiak eraztunak, txanpon amerikar bat, pospolo kaxa eta gurutze bana, denak urrezkoak…

Diru eta altxor hori guztia ez zen beti behar zuen tokira iristen eta asko ziren poltsan eskua sartzen zutenak, Franco-Polo familiatik hasita. 2019an El Mundo-k publiko egin zuen espainiar diktadorearen testamentua, 1968. urtean idatzitakoa, eta hor jartzen duenez bere emazte Carmen Polo zein alaba Carmen Francorentzat 28 milioi pezeta utzi zituen herentzian. “Nola da posible 1935ean 2.400 pezeta –egungo 6.400 euro– kobratzen zituen Francok, kopuru hori pilatu ahal izatea?”, galdetzen dio bere buruari Joan Esculies kazetariak Sapiens aldizkariaren azaroko zenbakian. Altxamendua gertatu eta hamabost egun besterik igaro ez zirenean “jadanik 34 milioi pezetako fortuna zuen”, dio artikulu berean –gaur egun 81,2 milioi euro lirateke–. Angel Viñas historialariak emandako datuak hartu ditu aintzat horretarako.

Viñasek La otra cara del caudillo (“Caudillo-aren beste aurpegia”) liburua idatzi du eta hor azaltzen du Francoren lehen diru-iturrietako bat, hain zuzen, herritarren harpidetza edo “suskripzio nazionalak” izan zirela, praktika irregularrak erabilita. Ustelkeria muturrera eraman zuen, adibidez, Kafe operazioa izenekoarekin: Getulio Vargas brasildar diktadoreak oparitutako milioika tona kafe-bihi beretzat hartu eta saldu zituen.

Armagintza enpresetan ere bai

Baina francotarren ondasunak soilik paper puska batean jartzen duena direla pentsatzea inozoegia  litzateke: generalísimo-ak industria kimiko naziarekin erlazionaturiko enpresetan akzioak zituen eta Industriako Institutu Nazionala ere erabili zuen sare horretaz baliatzeko. Unión Española de Explosivos (UEE) enpresan milioi erdi pezeta zuen akziotan, “dinamita” asmatu zuen Alfred Nobelek, munduko sari ezagunenei –tartean Bakearen Nobel saria– izena jarri zien berak Galdakaon sorturiko Sociedad Española de Dinamita lantegiarekin fusionatua, eta egun MaxamCorp dena.

Francotarren ondasunak soilik paper puska batean jartzen duena direla pentsatzea inozoegia  litzateke: generalísimo-ak industria kimiko naziarekin erlazionaturiko enpresetan akzioak zituen eta Industriako Institutu Nazionala ere erabili zuen sare horretaz baliatzeko

Lehergailuen multinazional hori da euskal eta espainiar oligarkiaren habia nagusietako bat –Del Pino familiarena edo Santiago Bergareche Vocentoko presidentearena adibidez– eta arabar jatorriko Expal SA adarraren bidez munduko gatazka armatu ugaritan zikindu izan ditu eskuak. 2022an Rheinmettalek erosi zuen Expal, pasa den urrian Israel Gaza sarraskitzen hasi orduko burtsan dirutza irabazi duen alemaniar multinazionala, Leopard tanke famatuen ekoizlea.   

Higiezinetan ere ez zen motz geratzen bibotedun agurea, Sapiens-ek zerrenda argitaratu du eta bertan daude Meirasko Pazoa, Canto del Pico jauregia eta beste txalet eta etxalde ugari Marbellan, Madrilen, Guadalajaran, Miamin eta Rabaten. Bere garaian etxe horiek 26 milioi pezeta balio zuten, gaur egun auskalo. Hori gutxi balitz, badakigu Filipinetan 23.000 hektarea landa-lur zituela Francok, iraganeko esklabista handien itxurak egin nahian akaso. Mariano Sánchez Solerri irakurri diogu hori Los Franco SA liburuan, baina kazetariak dio ezinezkoa dela ondasun horien balioa zein den jakitea, apenas dagoelako frogarik.

Laburbilduz, Paul Preston hispanista ezagunak dio bere fortuna osoa 400 milioi eurora iritsi zitekeela.

 [Artikulu hau Espoliazio frankista LARRUN gehigarriaren parte da]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


2025-01-15 | Mauro Saravia
La Roseraie ospitalea
Bigarren aukera bat gerraren erdian

1937 eta 1940 artean, Eusko Jaurlaritzak bere zerbitzu sozialen bidez, Iparraldeko osasun zentro handiena izango zena zabaldu zuen Bidarten: La Roseraie ospitalea. Helburua zen Hego Euskal Herritik gerraren ondorioz uholdeka zetozen zauritu eta elbarriak artatu eta... [+]


Koldo Amatria
“Eraistea da Erorien Monumentuaren esanahia aldatzeko modu bakarra”

Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.

 


2025-01-14 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Groenlandia: betiko inperialismo kolonialista berriro ate-joka datorkigunean

Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Herbehereetatik etxera

2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea  itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]


Grezia, mende erdia monarkiarik gabe

Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.

Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude