argia.eus
INPRIMATU
Gotorlekurik zaharrena
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2023ko abenduaren 21a
Nikita Golovanov

Siberiako taigan duela 8.000 urteko gotorlekua topatu dute Berlingo Freie Universitäteko ikerlariek, inoizko zaharrena. Gotorlekuak Iraultza Neolitikoarekin batera iritsi zirela uste izan da luzaroan, nekazaritzak komunitateak egonkortzea ekarri zuelako.

Baina duela 8.000 urteko Siberiako komunitateak ehiztari-biltzaileak ziren, nomadak izan ohi direnak. Zerk bultzatu zituen, orduan, sedentarismora? Ikerlarien lehen hipotesia da oso eremu emankorra zela eta, beraz, bertako biztanleek ez zutela ez mugitzeko ez nekazaritza garatzeko beharrik izan komunitatearentzako elikagaiak eta bestelako baliabideak eskuratzeko.