argia.eus
INPRIMATU
Dortoka errea bazkaltzeko
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2023ko abenduaren 13a
Argazkia: Senckenbergeko Giza Eboluzioaren gunea.

Irango Zagros mendikatearen hegoaldean dagoen Ghar-e Boof kobazuloan ez dute hominidoen hezurrik aurkitu, baina bai haiek duela 80.000 urte inguru jandako animalien hezurrak; zehazki, 941 hezur.

Eta hezur horiek aztertuta, garai hartako dietaren berri jakin ahal izan dute adituek. Scientific Report aldizkarian jakinarazi berri dutenez, gehien kontsumitzen zituzten animaliak ugaztun apodunak ziren (ardiak, ahuntzak, gazelak…) eta horien atzetik, bigarren postuan, dortokak zeuden, harrigarria badirudi ere.

Gainera, hartzak, zaldiak, arraina, leopardo bat eta hegazti handiak ere kontsumitu zituzten; hortaz, haien dieta uste baino anitzagoa zen.