argia.eus
INPRIMATU
Neandertal artistak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2023ko abenduaren 06a
Basileako Unibertsitatea

Duela, 57.000 urte neandertalek lerro mehe batzuk grabatu zituzten La Roche-Cotard kobazuloan (Loiraren bailara, Frantzia), Basileako unibertsitateak PlosOne aldizkarian argitaratutako azken ikerlanaren arabera.

Jean Claude Marquet eta Dorota Wojtczak arkeologoek zuzendu duten lantaldearen ustez, marra horiek hatzez egin zituzten “modu planifikatu eta egituratuan”, eta, horrenbestez, inoiz aurkitutako grabaturik zaharrenak dira.

Ikerlariek oraindik ez dakite grabatuok zer esanahi duten, baina erakusten dute neandertalek arrazoiketa sinbolikorako gaitasuna zutela, alegia, lehen artistak izan zirela.