Langileak ez diren soldatapekoak

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Desberdinkeria, berdintasunik eza, sistema honetan beti hor dagoen gaia da, bai eskuinean, bai ezkerrean. Kausak eztabaidatu daitezke, baina inork ez du zalantzan jartzen mundu osoan igo dela, bereziki azken hamarkadetan. Zeinen oker zebilen Kuznets pasa den mendeko erdialdean baieztatu zuenean herriak garatu ahala, desberdinkeriak behera egin beharko zuela. Lanaren errenten atzeraldiaren oinarrian daude aldaketa teknologikoek lan merkatuan eragindako eraldaketa eta desindustrializazioak aurrera egin ahala sindikatuek izandako indar galera. Hau da, kapitalaren eta lanaren errenten arteko desberdinkeriaren igoeraren atzean.

Nazioarteko joera orokorra gorabehera, pasa den urrian Naiz hedabideak argitaratutako artikuluan Joseba Garmendiak nabarmendu zuen, Espainiako Estatukoarekin alderatuz, Hego Euskal Herriko errentaren banaketa langileen aldekoagoa zela bertako sindikatuen borrokari esker. Halarik ere, errentaren banaketak desberdinkeria gutxiestera eraman gaitzake, finantzarizazioak enpresen dinamikak eta kapitalak ordaintzeko dituen mekanismoak eraldatu baititu. Egun, enpresaburuen soldaten bidez uztartzen dira akziodunen interesak eta enpresen estrategiak eta, beraz, soldata altuenak ezkutuko dibidendu bezala uler daitezke, kapitalaren errenta bezala. Pertsona aberatsenen errentetan soldatak izan ohi duen pisuak baieztatzen du hori: Euskal Ogasunaren Urteko Txosten Bateratuaren arabera, aberatsenen errentaren %30-60 soldatetatik datoz.

Desberdinkeria ez da konpontzen langileen eskubide eta soldata hobeak beherantz berdinduta, baizik eta enpresen irabazien kaltetan soldata baxuenak igota

Soldata desberdintasunaren azterketak haratago joan eta alborapen hori saihesteko aukera ematen digu. Espainiako INEren datuen arabera, 2008tik Hego Euskal Herriko soldaten %10 altuena batezbestekoaren gainetik igo da urtero, eta soldata baxuenek urtero behera egin zuten 2018an, Espainiako Estatuan gutxieneko soldata legez igotzen hasi zen arte. Gainera, soldata altuenak inflazioaren gainetik hazi dira, hau da, balio erlatibo eta absolutuetan egin dute gora, eta gainontzeko soldatek geroz eta gutxiago balio dute. Azkenik, batezbesteko soldata ertaina baino gutxiago igo da –gero eta soldata baxu gehiago daudela argi utzita–, baina soldata altuenak gero eta altuagoak dira.

Desberdinkeria ez da konpontzen sektore jakin batzuetako langileen eskubide eta soldata hobeak beherantz berdinduta, baizik eta enpresen irabazien kaltetan soldata baxuenak igota. Baina ikusi dugunez, badira langileak ez diren soldatapeko batzuk, eta soldata horiek murrizteak bai ekar dezakeela kapitalaren eta lanaren errenten arteko desberdinkeriaren murriztea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-11-19 | Pau Lluc i Pérez
Hainbaten artean, bat

Vicent Andrés Estellés poetaren hitzak harturik, bat naiz hainbat eta hainbat kasuren artean, eta ez kasu bakan, arraro edo ezohiko bat. Zoritxarrez, ez. Hainbaten artean, bat. Zehazki, Europako Kontseiluaren arabera, eta ibilbide handiko beste erakunde batzuen... [+]


Etxebizitzaren iruzurra

Etxebizitzaren auzia aspalditik datorren egiturazko arazoa da. Giza eskubidea izan behar lukeena, gehienez ere eskubide subjektiboa baino ez da. Iruzurra dela diot instituzio eta alderdi politiko guztiek hitz politak esan arren, ez diotelako muinari heltzen. Egun, enpresa... [+]


Doakotasuna itunpeko ikastetxeetan: zer dela eta?
Zertarako irakaskuntza kontzertatua?

Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]


2024-11-15 | Gorka Julio
S2 - Sareak berreskuratu eta berrasmatu

Azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak egingo ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira... [+]


Eta indarkeria matxistaren biktimak zer nahi dute?

Aste batzuk daramatzagu hedabide eta sare sozial guztietan Iñigo Errejoni indarkeria matxista batzuengatik egindako akusazioei buruzko iritziak entzuten. Horrekin batera, eztabaida asko sortzen ari dira: nola salatu behar dugun emakumeok, nolakoak izan behar duten gure... [+]


2024-11-14 | Josu Iraeta
Borondate kolektiboaren bidetik

Badira hauteskundeek erabaki politikoei legezko izaera emateko baino ez dutela balio diotenak. Eta ez dira gutxi horrela pentsatzen dutenak. Bale, baina horrekin gauza asko esaten dira, besteak beste, benetako agintea, boterea, joko horretatik kanpo dagoela.

Baina –nire... [+]


Teknologia
Mugikorrak hezkuntzan

Guraso elkartean mugikorren inguruan bigarren hezkuntzarako protokoloa lantzen dabiltzala eta, protokoloaz galdetu dit Bilboko guraso batek.

Jaurlaritzaren webgunean irakurri dudanez, EAEn, 2024ko urtarrilean ikastetxeetan mugikorren erregulazioaren inguruan adierazi zena... [+]


Materialismo histerikoa
Besarkada

Batzuetan batbihiru bat egiten duzu, eta esan, esan behar zen lekuan, ziur dirudizu, eta amaitzean, zotinka negar egin nahi duzu. Dena bukatu denean, ekipokoen goxotan, besarkada bat eman dizu, luzea, eusten ari balitzaizu bezala.

Agian, behin, lagun uste zenuen lankide... [+]


2024-11-13 | Roser Espelt Alba
Mazzucato eta inor haserretuko ez duen industria-politika

Bost hamarkada igarota, badirudi Washingtongo Kontsentsua atzean uzten ari garela. Krisi klimatikoak eta, batez ere, Txinaren igoerak interesa berritu dute estatuak ekonomian izan beharko lukeen gidaritzan eta parte hartze aktiboan. Garai bateko austeritatearen kudeatzaileek,... [+]


Irautea

Indarkeria matxistagatik Iñigo Errejónen aurkako salaketa dela-eta, badirudi batzuk konturatu direla ezkerreko alderdi, sindikatu eta erakundeetan ere emakumeok ez gaudela gizon kideengatik biolentzia jasotzetik aske. Argi geratu da, gainera, halako egoeratan... [+]


2024-11-13 | Iñaki Barcena
Megaproiektu Turistiko Antidemokratikoa

Duela bi urte Urdaibai Guggenheim Stop! plataforma herritarra sortu zenetik, Urdaibai ez dago salgai! leloa nonahi ari gara entzuten. Joan den urriaren 19an Gernikan milaka lagun bildu ginen proiektu horri ezetza emateko eta, nire aburuz, hiru dira arrazoi nagusiak... [+]


2024-11-13 | Bea Salaberri
Moltsa mehe

Duela bi aste, Frantziako irratien finantziamendua zalantzan zen, Frantziako Kultur Ministerioak %35 apaldu nahi baitzituen elkarte irrati lokalei bideratu dirulaguntzak. Orduan, 200 bat elkarte ziren lanjerrean eta horien artean Iparraldeko Euskal Irratiak.
Azalpena... [+]


2024-11-13 | Jesús Rodríguez
Gainezka egiteko falta zen tanta

Urriaren 25a. Valentziako Meteorologia Elkarteak iragarri duenez, hurrengo astean goi geruzetako tanta hotz batek euri-erauntsiak eragin ditzake Valentzian. Egunez egun, aurreikuspenak berresten dira, eta urriaren 29an, goizeko lehen orduan, Espainiako Estatuko Meteorologia... [+]


Biharko Euskal Herria eraikitzen

Azken hamarkadotan euskalgintzan jardun izan dut, dela helduen euskalduntzean AEKn, dela hizkuntza-eskubideen defentsan Behatokian, dela euskararen normalizazioaren alde Euskalgintzaren Kontseiluan. Den-denetan egokitu zait euskalgintza edota herrigintza auzitan jartzen zutenen... [+]


Eguneraketa berriak daude