Etorkin helduei ez diegu euskara eman behar?

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Egin nirekin euskaraz leloa daraman kanpaina aurkeztu zuen komunikabideen aurrean pasa den hilabetean. Jatorria Euskal Herrian ez duten familiak agertu dira, UEMAko ordezkariekin batera. Esan dute maiz haur horiengana euskaldunok gaztelaniaz hurbiltzen garela eta horrek mina ematen diela, askok badakitelako euskaraz. UEMAko lehendakaria bi herri euskaldunetako eskola irakasleekin batera agertu da.

Oso egokia eta beharrezkoa iritzi diot kanpainari, askotan jabetu naizelako jokabide horiek bizi-bizirik daudela euskaldunon artean, bai herri euskaldunetan eta, nabarmenago oraindik, erdaldunagoetan, eta haur horiei euskaraz mintzatzeko aukera ukatzen zaie. Baina kanpaina are eta interesgarriagoa iruditu zait, ez delako haurrekiko harremanetara mugatzen baizik eta helduak ere jo-puntuan jartzen dituelako, eta helduekiko gure harremanetan bai nagusitzen dela gaztelania. Haurrek, arazoak arazo (eta handiak dira eskolek dituzten zailtasunak eta baliabide ezak haiek euskalduntzeko) ikasten dute euskaraz, batez ere herri euskaldunetan, eta gozatu handia da euskaraz tapa-tapa entzutea. Besterik da, ordea, helduekin gertatzen dena.

Gutxienekoak dira gaztaro edo helduaroan Euskal Herrira iritsi eta euskara ikasi duten etorkinak. El Salto-Hordago hedabideak “El pedregoso camino de las personas migrantes para aprender euskera” (Euskara ikasteko etorkinen bide traketsa) izeneko artikuluan, hainbat datu eman ditu, Begirune Fundazioak 2023an egindako inkesta batetik ateratakoak. Besteak beste, hauexek: inkestatutako pertsona etorkinen %84k esan du ez dakiela batere edo apenas ezer euskaraz; %10ak dio oinarrizko maila bakarrik ezagutzen duela eta %5 da euskara ondo edo nahiko ondo dakiela dioena. Gehienen iritzia da ez dela euskararik behar Euskal Herrian bizitzeko, %65ek dio euskara ez dela bere inguruan inoiz erabiltzen.

Gehienen iritzia da ez dela euskararik behar Euskal Herrian bizitzeko, %65ek dio euskara ez dela bere inguruan inoiz erabiltzen

Pertsona horiek lanera etorri dira gurera, bizi beharrak eraginda, eta gure etxe, taberna, ospitale nahiz beste lantokietan ari dira lanean. El Salto-Hordagok pertsona horietako lauren lekukotasunak jaso ditu eta laurek diote oso aukera gutxi eman zaiela euskara ikasteko. Eta diote, laguntza ekonomikoaz gain, zeina ez dagoen bermatuta oraindik, lanaldia murriztu eta ordu horietan euskara ikasteko aukera eman beharko litzaiekeela.

Hizkuntza-politika anbiziotsuagoa eta akordio sozio-politiko berria planteatzen diren abagune honetan, praktikan jartzeko neurrietako bat izan behar da, presazkoa, etengabe iristen ari zaizkigun etorkinei gaztelania ez baizik eta euskara ikasteko lehentasuna eta erraztasunak ematea, lanaldi murrizketa eta lanorduen barnean euskara ikasteko aukera barne.

Enplegatzaileok, izan partikularrak (gure etxeetan betidanik euskaraz mintzatu diren adinekoekin euskaraz ez dakiten zaintzaileak ditugu nagusiki) edo izan administrazioa nahiz enpresa pribatuak, bitartekoak eta dirua jarri beharra dauzkagu kontratupeko langileek euskara ikas dezaten.

Ardurak partekatua behar du, beraz: euskaldunok euskarari eusten ikasi behar dugu, ados, eta badugu lana, baina euskara duintasunez ikasteko baliabideak ematea enplegatzaile eta administrazioari dagokie. Hirugarren hanka migranteek beraiek osatzen dute. Eskertuko nieke gehiagotan eskatzea euskaldunoi beren aurrean hizkuntzaz ez aldatzeko, asko lagunduko ligukete-eta.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


2025-03-05 | Gorka Menendez
Ordezkapen Handia

Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]


2025-03-05 | Itxaro Borda
Espantuka

Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]


C2ko ikasleei eskerrak

Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]


Elebitasunaren tranpa

Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]


2025-03-05 | Karmelo Landa
Gure esku dagoena

Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]


Eguneraketa berriak daude