Hirian badira hutsik gelditzen diren lurrak. Publikoak baldin badira ez dute hesirik izango, eta ingurunean bizi direnek erabilgarritasuna topatuko diete, aktibitateak egiteaz aparte, hutsuneak arnasketa egiten duelako hiriaren ehunduran, parke bat izan gabe. Egunerokoak osatzen duen joan-etorriak leku hutsaren eszenatokia barneratzeko ematen du, eta horrela eraikitzen da gure oroimen sentsitiboan testuinguru identifikagarri bat.
Hesi bat agertu da Donostiako Manteoko hiri-hutsunean. Hutsunea okupatzera doaz. Basque Culinary Center eraikina egitera doaz. Ai, arkitektura mehatxu bat denean. Auzoan bizi diren zenbatek hartuko zuten atsekabea, gorputzaldi beherakada bat sentitzera iritsi arte, gurea egin dugun eta nolabait gure parte den zer edo zer aldatzera doalako betiko. Bortizkeria gorpuzten da, ez dut nahi esan, eta kasurik egiten ez digutenean bezalaxe. Kanpotik eta urrutitik eta hutsunea gutxitan zapaldu eta inguratu duenaren erabaki bat gauzatuko da, hutsunea hutsune izateko defendatzen dutenen ahotsari entzungor. Distantziatik hartu behar dira horrelako erabakiak, gerrate batean hatz erakuslearekin bonbaren kokapena mapan seinalatzen denean bezalaxe.
Bizkaiko Urdaibain Guggenheim eraikin berriaren kontrako manifestaldian izan zirenen artean antzerako sentsazio bat gorpuztuko zen, Sánchezek gobernua osatu eta astebetera Espainiako ministerioak uholdegarritasun egoera aldatu duenean Muruetan eraiki ahal izateko.
Eraiki, suntsitu eta berriz eraiki zikloek osatzen dute hiri eta lurraldeen historia, eta azpiegitura berrien kontrako mugimenduak ziklo horien ondotik sortzen dira. Hirigintzako pentsalari batzuek diote hiriaren etorkizuna suntsiketan oinarritu beharko dela, hutsuneak eginaz eta beste modu batean egiteko aukera zabalduz, eraisketaren materialak birziklatuz eta eraikuntza prozesuak testuingurua osatzen duen ekosistemako eragileekin batera diseinatuz. Baina gure lurrraldea ez da abangoardia.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]
Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]
Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]