Hileta erritoak

PAULA ESTÉVEZ

Paleolitotik ez da aldatu gure harridura heriotzaren aurrean. Hileta-erritu bat irudikatzean, beti sartzen dira koadroan tristura eta larritasuna halabeharraren aurrean; pintzelkada leunetan edo dosi handietan, kultura horren emozioen tratamenduaren arabera, adierazkor edo neurritsuagoa. Heriotza erritualizatzen dugu, ulertu nahian. Alferrikako ahalegina, baina egiten jarraitzen dugu milaka urteren ondoren. Heriotza ulertzeak bizitza osotasunean ulertzea suposatuko luke, eta badirudi galdera partzial eta mugatuei baizik ezin diegula erantzun. Hori egiten du zientziak. Kantek zioenez, erantzun ezin dugun horri buruz galdetzen jarraituko diogu geure buruari, garenaren parte baita ulertzen ahalegintzea. Heriotzari zentzua bilatzea, akaso, ulertzeko gogoaren erakusgarri nagusia da, porrotera kondenatuta dagoena.

Historiaurreko ehorzketa batzuetan, Kurdistaneko neandertalen aztarnategian, kasu, lurperatutako gorpuzkiak antzinako polenaz estalita daude; horrek hilotzen gainean loreak jar zitezkeela pentsarazi du. Hildakoa hiletarik gabe uztea, sarraskijaleek gorpua akabatu dezaten, krudelkeriatzat jotzen dugu; zer esan hilotza zaldi bati lotuta arrastaka eramateaz, Akilesek Hektorren gorpuarekin egin zuena, desitxuratuta utzi arte. Antigonak erregearen aginduari desobeditu zion, bere anaietako baten gorpua zaborra bezala botata uztera behartzen zuena. Bizia arriskuan ipini arren, une batez ere ez zuen zalantzatu hileta-ponpa egokiak eskaini behar zitzaizkiola anaiari.

Maite dugun pertsona baten heriotzak sortzen digun ulertezintasuna adierazi behar dugu liturgia kolektibo batean parte hartuz

Lekuz leku, garaiz garai, aldatzen dira hiletak egiteko moduak, baina egitura sakona aldaezina da: zerbait egin behar da, une batez gelditu eta hildakoei azken agurra eman. Doluminak ematen ditugu, eta eskertu ere bai; formula zurrunak izanik, mina adierazteko adierazpen formalizatuak, doluminak kontraesankorrak dirudite. Leku askotan eta luzaroan ordaindu zaie emakumeei hiletetan negar egin dezaten, gauza harrigarria egungo sentiberatasunarentzat, emozioen adierazpen zintzoekiko mendeko. Negar-kantariak diru-truk beti izaten dira emakumeak, baina literaturako malko ospetsuenak, gizonenak gizonentzako: Gilgameshek Enkiduren heriotza negartzen du, Akilesek Patroklorena, Jorge Manriquek aitarena, Miguel Hernándezek Sijerena, Lorcak Sánchez Mejíasena.

Fedegabezia modernoa erritua baztertu eta beste zerbaitetara azkar pasatzen saiatu zen; larritasuna areagotzea baino ez zuen lortu. Maite dugun pertsona baten heriotzak sortzen digun ulertezintasuna adierazi behar dugu liturgia kolektibo batean parte hartuz, horrek bakardadean bizitako sufrimendua ekidin ez arren. Maitasun-haustura batean sonetoek bezala, ordena, metrika, errima jartzen baitute izugarrikerian. Atsekabea sasoian eta leku egokian, bizitzak jarraitu behar baitu, topikoak dioenez. Eta jarraituko du. Miguel Hernándezek aipatutako elegia ederrean honela zioen: "Inoren berorik eta kontsolamendurik gabe nire bihotzetik nire kontuetara noa"; bihotz suntsitutik isuna garaiz ordaintzera, deskontua ez galtzeko. Hila lurpera, biziak asera dio atsotitzak, errukigabe. Bizitzak jarraitzen du, heriotza erremediorik ez duen gauza bakarra delako. Ez da sinesgarria kristauek diotena, "Aitaren altzoan egongo da jada": hala balitz, zergatik ez die pozik ematen heriotzak? Baina hiletetara doluminak ematera bertaratzen ez denaren ustezko ikonoklasia ere ez da ulertzen, formaltasun hutsa delako aitzakiaz. Kontsolamendurik ezean: erritua, errima, mina bideratzea.

Penintsulara iritsi den azken paterako migratzaileek zenbait gorpu kareletik bota behar izan zituztela esan berri dute irratian.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Iruña-Veleiaren 4. Biltzarra: argitu, ez suntsitu

“18 urte pasatu dira indusketan 400 bat grafito agertu zirenetik, 16 urte froga zientifikorik gabe Lurmen indusketa eremutik kaleratu zutenetik eta 4 urte gaia argitu barik epaiketa egin zenetik eta berdintsu jarraitzen dugula esan genezake: gaia argitu nahi genuenok... [+]


Giza eskubide gehiago eta eskuin-mutur gutxiago

Bizi garen mundu frenetiko zein zorabiagarri honetan, pixkanaka gertatzen diren gizarte-aldaketak batzuetan antzemanezinak, garrantzirik gabekoak edo hutsalak direla iruditzen zaigu. Hala ere, ez da horrela, eta jakitun izan behar dugu tentuz jokatzeko. Horren adibide, azken... [+]


Popuerzakoa

Iraileko igandeetan ohitura da gure inguruetan Erniora igotzea, Zelatunen dantzan aritzea eta txorizo muturra, edo, jatea. Eguraldi txarrenaz ere ez da jenderik falta izaten. Aurten lagunak goizago abiatu eta ni berandututa, bakarrik nindoan estratan gora, beherantz zetozen... [+]


2024-10-16 | Edu Zelaieta Anta
Bira osoa

Sandra Cisnerosek idatzitako The House on Mango Street mugaldeko liburuan pertsonaia baten txakurrak bi izen ditu: bat, espainolez; bat, ingelesez. Beharbada kontu harrigarria gerta liteke lehen begiratuan, baita liburu baterako ere, baina lasaiago pentsatuz gero ohartuko gara... [+]


2024-10-16 | Iñaki Murua
On Ángel!

Goiburu hori soilik irakurri eta ezinezkoa nor den edo nor zen asmatzea, baina bazen nor!

Ángel González Olvera, Mexikon ezagutu genuen duela 11 urte bertsolariok hango inprobisatzaileekin jardunaldi batzuetara gonbidatu gintuztenean. Mendi gain batean bizi zen,... [+]


Hezitopia dinagu zain

Tomas Mororen Utopia liburuko utopiarrek leitzea maite omen zuten. Hizkien bueltako hezkuntza onaren ondorioz, haurtzaroan hasi eta helduaroan ere aritzen ei ziren, inork manatu beharrik gabe, leitzen eta ikasten eta gehiago leitzen. Pentsa, aisialdia horretara emanak bizi zuten... [+]


Merkatu librearen mitoa

Erdi Aroan Jaungoikoa jaun eta jabe zen bezala, garai modernotan merkatuaren eta bere lege zurrunen menpe bizi gara. Goi mailako soldata erraldoiak merkatuak zehazten omen ditu; izan ere, Iberdrola edo BBVAko CEO-en sariak beraien arloko merkatuek finkatzen omen dituzte, nahiz... [+]


Teknologia
Lagatzea

La linterna de diógenes podkastean Miguel Benasayag-egeri egindako elkarrizketan pentsatzen jarraitzeko ideia anitz aurkitu ditut. Tartean, gizakiok teknologiarekin ditugun harremanen inguruan egiten dituen hausnarketak.
Elkarrizketan, alderatzen da gizakion historian... [+]


Materialismo histerikoa
Ezetz harrapatu

Ikasle beraren datu berberak hirugarren aldiz jasotzen nituela, esaldi hain erabili horiek baino ez zitzaizkidan etortzen gogora, adimena ere ezerezak apalduta: “Ez gara ezer”, “bizitzak ez dauka zentzurik”, “jainkoak, esaten duten bezain txintxoa... [+]


Nor edo nortzuk dira sarraski honen arduradunak?

Erantzukizuna Israelgo Estatu Sionistarena da, bera baita, biztanleriaren zati handi baten, soldadu, kolono eta abarren laguntzarekin, garbiketa etnikoa eta genozidioa egiten ari dena inguruko herrialde eta herrien aurka.

Mendebaldeko estatuek ere laguntzen diete, armak... [+]


“Bortxaketa salaketa kendu dut”

Hori esan zidan ikasle ohiak, asko kostata jarri zuen salaketa hilabeteak pasata ez aurrera ez atzera zegoela epaitegian eta, psikologoak aholkatuta, bortxaketa salaketa kendu egin zuela. Eta ni isilik, ezin asmatu zer esan oraindik ere antsietate zantzuak zituen gazteari... [+]


Zer esan nahi dute ‘begiratu’, ‘ulertu’ eta ‘pertsona’ hitzek?

Ez da akaso harrotasun seinale nire aurrean dauden pertsonak pertsona izango ez balira bezala begiratzea? Bai, noski baietz. Baina nola espero dugu bestela besteak ulertzea? Ulertu, behatu, begiratu. Besteak ulertu nahi izateak, ez du jarrera harro hau eskatzen? Ni pertsona... [+]


Genozidioaren egunkariak

Urtebete igaro da, diotenez. Ez dut sekula ulertu mendebaldarrok daukagun ohitura harroputz hau: nahiz eta gatazkak ia mende bateko iraunaldia izan, datak nahierara moldatzen ditugu, garrantzia nolanahi oparituz. Azkeneko sasoia ezberdina izan al da beren lurraldean preso... [+]


Eguneraketa berriak daude